2004ko Indiako ozeanoko lurrikara
2004ko Indiako ozeanoko lurrikara, 2004ko abenduaren 26ean izandako itsas azpiko lurrikara izan zen. Lurrikarak 9,1 eta 9,2 graduko indarra izan zuen Richter eskalan, eta 230.000 gizaki hil ziren lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren eraginez.
2004ko Indiako ozeanoko lurrikara | |
---|---|
Mota | tsunami hondamen natural hondamen lurrikara |
Data | 2004ko abenduaren 26a |
Herrialdea | Indonesia, Malaysia, Thailandia, Myanmar, Bangladesh, India, Sri Lanka, Maldivak, Somalia, Kenya, Tanzania, Komoreak, Madagaskar, Hegoafrika, Frantzia, Maurizio, Frantziaren lurralde austral eta antartikoak, Txagos uhartedia, Seychelleak eta Yemen |
Magnitudea Richter eskalan | 9,3 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale IX (en) |
Sakonera bertikal | 30 km (hipozentro) |
Pertsona hilak | 227.898 |
Pertsona zaurituak | 125.000 |
Komunikabide | |
Lurrikararen ezaugarriak
aldatuHasierako neurketen arabera, lurrikararen indarra Richter eskalan 8,9 gradutan zehaztu zen, baina ondorengo neurketa zehatzagoek 9,1 eta 9,2 gradu bitartera handitu zuten hasierako magnitudea.
2004ko Abenduaren 24an urpeko lurrikara bat gertatu zen. Epizentroa Sumatrako (Indonesia) mendebaldeko kostaldean. Lurrikara horrek tsunami ugari eragin zituen. Urpeko lurrikararen sorrera ez da oso erraza azaltzeko. Lurrazalaren behealdean plaka tektonikoak daude. Indiako ozeanoaren azpian dagoen plaka bat energi asko pilatuta zeukan eta gehiegi mugitzen ari zen, lurrazaleko harrietan puntu ahul bat aurkitu zuenean. Harrik gora jo zuen eta lurra inarrosi egin zen eta Richterko eskalan 9.0ko lurrikara bat sortu zuen. Horren ondorioz plaka tektonikoak 1.200 kilometro mugitu egin zen. Guzti hau itsasoaren 30 kilometroko (6 milla) sakoneran gertatu zen. Lurrikarak egun batzuk pasa ondoren Richterko eskalan 9.1 eta 9.3 heldu zen, munduko bigarren lurrikararik handienean bihurtzen. Failak geologikoei dagokionez, ikusteko denbora gehien egon den lurrikara izan da, 500 eta 600 segundo bitartean, honen ondorioz kapaz izan zen planeta osoa bibrarazteko eta zentimetro bat mugiarazteko. Lurrikara hain handia izan zen, epizentrotik 8.000 km-tara heldu zela. Lurrikararen epizentroa Sumatrako 120 kilometro mendebaldera zegoen, 30 kilometroko sakoneran. Azken datu hau urte batzuk pasata jakin zen, gertatu zenean 10 kilometrotara zegoela esan baitzuten. Lurrikara honen ondorioz eta berak sortutako tsunami eta beste lurrikara batzuen ondorioz 288.000 pertsona hil ziren eta oraindik gaur egun 14.100 pertsona jarraitzen dute desagertuta. Gainera, 1.126.900 pertsona utzi zuten etxerik gabe.
Gizaki hilak, zaurituak, desagertuak eta etxerik gabe geratuak
aldatuLurrikarak, eta ondoren Indiako ozeanoan zehar zabaldutako tsunamiak, 283.100 gizaki hiltzea, 14.100 desagertzea eta 1.126.900 etxerik gabe geratzea eragin zuen, Ameriketako Estatu Batuetako institutu geologikoak dioenez.
Gizaki hilen, desagertuen eta etxerik gabe geratuen kopuruak, herrialdez herrialde:
Herrialdea | Hilak | Zaurituak | Desagertuak | Etxerik gabe | |
---|---|---|---|---|---|
Egiaztatuak | Zenbatespena1 | ||||
Indonesia | 130.736 | 167.736 | — | 37.063 | 500.000+ |
Sri Lanka2 | 35.322 | 35.322 | 21.411 | 516.150 | |
India | 12.405 | 18.045 | — | 5.640 | 647.599 |
Thailandia | 5.3953 | 8.212 | 8.457 | 2.817 | 7.000 |
Somalia | 78 | 289 | — | — | 5.000 |
Birmania | 61 | 400-600 | 45 | 200 | 3.200 |
Maldivak | 82 | 108 | — | 26 | 15.000+ |
Malasia | 68– 69 | 75 | 299 | 6 | — |
Tanzania | 10 | 13 | — | — | — |
Seychelleak | 3 | 3 | 57 | — | 200 |
Bangladesh | 2 | 2 | — | — | — |
Hego Afrika | 24 | 2 | — | — | — |
Yemen | 2 | 2 | — | — | — |
Kenia | 1 | 1 | 2 | — | — |
Madagaskar | — | — | — | — | 1.000+ |
Guztira | ~184.168 | ~230.210 | ~125.000 | ~45.752 | ~1.69 milioi |
edit |
Oharra: Kopuru guztiak gutxi gorabeherakoak dira eta alda litezke.
1 Konfirmaturikoak ere biltzen ditu. Ez bada zenbatespenik eman, zutabe honetako datuak "Egiaztatuak" zutabeko datuen berdina da.
2 Ez ditu kontuan hartzen hasieran Tamilen kontrolpeko lurretan desagertutzat jo ziren 19.000 pertsona. [1].
3 Datuek 2.464 kanpotar kontutan hartzen dituzte.
4 Ez ditu Hego Afrikatik kanpo hildako hegoafrikarrak kontuan hartzen (esaterako Thailandian hildako turistak).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) BBC telebista katearen weborria