Abebe Bikila
Abebe Bikila (ge'ez alfabetoan: አበበ ቢቂላ) (Jato, Amhara, 1932ko abuztuaren 7a - Addis Abeba, 1973ko urriaren 25a) distantzia luzeko lasterketetan aritzen zen etiopiar atleta izan zen. 1960 eta 1964ko Olinpiar Jokoetan maratoiko urrezko domina irabazi zuen.
Abebe Bikila | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Shewa (en) , 1932ko abuztuaren 7a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Etiopia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Addis Abeba, 1973ko urriaren 25a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Etiopia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 57 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 177 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuAbebe Bikila Etiopiako herrixka bateko ahuntzain baten semea zen. 17 urterekin Addis Abebara joan eta Haile Selassieren Guardia Inperialean sartu zen. Onni Niskanen suediar prestatzailearen eskutik, 1960ko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko entrenatu zen[1]. Lasterketaren egunean, kirol-oinetakoek min ematen ziotela eta, oinutsik laster egitea erabaki zuen. Bikilak, lasterketa irabazteaz gain, munduko errekorra hautsi zuen, 2:15:16.2 denborarekin[2]. Garaipen horrekin, Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazten zuen Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen atleta bilakatu zen.
Lau urte geroago, Tokioko Olinpiar Jokoetan, berriro urrezko domina eskuratu zuen. Orduan ere munduko marka berria ezarri zuen: 2:12:11. 1968ko Olinpiar Jokoetan, lesio baten, eta oxigeno urritasunaren ondorioz, 17. kilometroan proba utzi behar izan zuen. Urte bat geroago, zirkulazio-istripu batean paraplegiko geratu zen[2].
1973ko urriaren 25ean hil zen, garuneko odoljario batek jota. Hiletan 65.000 lagun bildu ziren Etiopiako heroi nazionalari adio esateko[2].
Lortutako sari nagusiak
aldatuOlinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Urrea | 1960ko Udako Olinpiar Jokoak (Erroma) | Maratoia |
Urrea | 1964ko Udako Olinpiar Jokoak (Tokio) | Maratoia |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abebebikila11.com
- ↑ a b c Abebe Bikila, el corredor descalzo Lavanguardia.com
Kanpo-estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abebe Bikila |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- Edurne ELIZONDO: Atzera Begira: 1960 Abebe Bikila[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
- Joxeba LIZEAGA: Mamo Wolde eta Abebe Bikilaren aberria[Betiko hautsitako esteka] Aiurri.com
- (Ingelesez) Abebe Bikila Sports-reference.com
- (Ingelesez) Simon MARTIN: 50 stunning Olympic moments No24: Abebe Bikila runs barefoot into history Guardian.co.uk