Abuztuaren 12
data
Abuztuaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita laugarren eguna da, 225.a bisurteetan. 141 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1522 – Gaztelarrek Amaiurko gaztelua leherrarazi eta suntsitu zuten. Aste batzuk lehenago gaztelua hartu zuten, Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginean bertan ziren nafarrak garaitu ostean.
- 1912 – 141 arrantzale hil ziren Bermeotik gertuko uretan bat-bateko enbata batek harrapatuta.
Mundua
aldatu- 1480 – Otrantoko gudua: Otomandar Inperioko tropek 800 kristauri burua moztu zieten islamera ez aldatzeagatik.
- 1522 – Amaiurko gaztelua suntsitu eta erre zuten gaztelarrek, azkeneko bataila gaztelarrek irabazi ondoren.
- 1833 – Chicago fundatu zuten.
- 1836 – La Granjako jaikialdi militarra
- 1898 – Armistizioak Espainia eta Estatu Batuen arteko gerraren amaiera ekarri zuen.
- 1914 – Lehen Mundu Gerra: Britainia Handiak Austria-Hungariako Inperioari gerra deklaratu zion.
- 1948 – Gobernu estatubatuarrak Hego Koreako gobernua soilik onartu zuen.
- 1952 – Poeta Erailen Gaua: hamahiru intelektual judu entzutetsu erail zituzten Moskun.
- 1953 – SESBeko gobernuak bere lehen hidrogeno-bonba lehertarazi zuen.
- 1978 – Japoniak eta Txinako Herri Errepublikak euren arteko bake eta adiskidetasun akordioa sinatu zuten.
- 2000 – K-141 Kursk urpekontzi nuklear errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu zen eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
- 2015 – Tianjin hiri txinatarrean gertatutako eztandek 139 hildako eta 34 desagertutako eragin zituzten.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1927 – Wings ("Hegalak") filma estreinatu zen, William A. Wellmanek zuzendu eta Clara Bow, Charles "Buddy" Rogers, Richard Arlen eta Gary Cooper aktoreek antzeztu zuten.
- 1970 – Soldier Blue ("Soldadu Urdin") filma estreinatu zen, Ralph Nelsonek zuzendu eta Candice Bergen, Peter Strauss eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Four Brothers ("Lau Anai") filma estreinatu zen, Mark Wahlberg, Tyrese Gibson, André Benjamin eta Garrett Hedlund aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1851 – Isaac Merrit Singer-ek josteko makina patentatu zuen Boston-en.
- 1877 – Asaph Hallek Phobos eta Deimos, Marteren bi sateliteak, aurkitu zituen.
- 1908 – Detroit-eko Ford Motor Company lantegiak lehenengo Ford Model T autoa aurkeztu zuen.
- 1960 – NASAk Echo I, lehenengo komunikazio-satelitea aireratu zuen.
- 1981 – IBMk PC-a edo Personal Computer-a (Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen.
- 2018 – Parker eguzki zunda jaurtiki zen. NASAren espazio zunda hau Eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora hurbilduko da eta gutxi gorabehera 700,000 km/h abiaduran bidaiatuko du.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Nagore Otaño amazona gipuzkoarra hil zen istripuz, Donostiako hipodromoko zaldi-lasterketa batean parte hartzen ari zela.
Mundua
aldatu- 1964 – Hegoafrika Joko Olinpikoetatik kanpo utzi zuten bere politika arrazista zela eta (apartheid-a).
- 1984 – Los Angeleseko (AEB) Joko Olinpikoak hasi ziren Ekialdeko herrialdeen boikotarekin, aurreko jokoetan (Moskun) estatubatuarrek eginiko boikotari erantzunez.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1585 – Pedro Urbina, euskal apezpiku eta politikaria (h. 1663).
- 1793 – Auguste Andrade, lapurtar abeslari eta musikagilea (h. 1843).
- 1803 – Francisco Hormaetxe, bizkaitar politikaria (h. 1862).
- 1820 – Jose Maria Iparragirre, euskal olerkari eta musikagilea (h. 1881).
- 1892 – Mariano Arrate, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- 1897 – Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (h. 1988).
- 1905 – Jose Maria Oriol, bizkaitar politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria eta Bilboko alkatea (h. 1985).
- 1924 – Xabier Gereño, euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2011).
- 1938 – Gérard Poulet, lapurtar biolin-jotzaile klasikoa.
- 1960 – Javier Madrazo, bizkaitar politikaria, Ezker Batua Berdeaken koordinatzaile nagusi ohia.
- 1962 – Gonzalo Argiñano, bizkaitar futbolari ohia.
- 1964 –
- Aitor Begiristain, Txiki Begiristain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Xabier Mikel Errekondo, gipuzkoar eskubaloi jokalaria eta politikaria.
- 1966 – Juan Ramón Viles, gipuzkoar musikaria, Duncan Dhu taldeko kide-ohia, eta politikaria.
- 1969 – Lutxo Egia, euskal idazlea, Santanderren.
- 1971 – Jasone Osoro, gipuzkoar idazlea.
- 1972 – Iraide Ibarretxe, bizkaitar hizkuntzalaria, ikerlaria eta katedratikoa.
- 1973 – Joseba Beloki, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1978 – Josu Bergara López, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 1980 – Sara Cozar, euskal aktorea.
- 1982 – Ainhize Hurtado, bizkaitar ehungintzako artista.
- 1983 – Joseba Otaegi, gipuzkoar aizkolaria.
- 1985 – Igone Amesti, bizkaitar mezzosopranoa, abesbatza-zuzendaria eta musika-irakaslea.
- 1988 – Amaia Castorene, baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea.
- 1993 – Julen Amezketa, nafar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1452 – Abraham Zacuto, judu matematikari, astronomo eta historialaria (h. c. 1510).
- 1503 – Kristian III.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1559).
- 1566 – Elisabet Klara Eugenia Austriakoa, Espainiako infanta (h. 1633).
- 1604 – Tokugawa Iemitsu, Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1651).
- 1674 – Philippe de Champaigne, frandriar-frantziar margolari eta marrazkilaria (j. 1602).
- 1756 – Federico Gravina, espainiar militarra (h. 1806).
- 1762 – Jurgi IV.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1830).
- 1774 – Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea (h. 1843).
- 1800 – Jean-Jacques Ampère, frantziar filologoa (h. 1864).
- 1825 – Vito D'Ancona, italiar margolaria (h. 1884).
- 1831 – Helena Blavatsky, errusiar idazle, okultista eta teosofoa (h. 1891).
- 1856 – Eduardo Dato, espainiar politikaria (h. 1921).
- 1860 - Klara Hitler, Adolf Hitlerren ama (h. 1907).
- 1861 – Luigi Galleani, estatu batuetan aritu zen italiar anarkista (h. 1931).
- 1866 – Jacinto Benavente, espainiar idazlea, 1922ko Literaturako Nobel Saria (h. 1954).
- 1876 – Mary Roberts Rinehart, estatubatuar idazlea (h. 1958).
- 1880 – Radclyffe Hall, ingeles olerkari eta idazlea (h. 1943).
- 1881 – Cecil B. DeMille, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1959).
- 1887 – Erwin Schrödinger, austriar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (h. 1961).
- 1894 – Albert Leo Schlageter, freikorps paramilitar alemanen partaidea (h. 1923).
- 1904 – Aleksei Nikolaevitx Errusiakoa, Errusiako tsarevitxa (h. 1918).
- 1905 –
- Hans Urs von Balthasar, suitzar teologo eta apaiz katolikoa (h. 1988).
- Juana Capdevielle, espainiar edagogo, liburuzaina eta artxibozaina (h. 1936).
- 1907 –
- Étienne Hajdú, hungariar jatorriko eskultorea (h. 1996).
- Benjamin Sheares, Singapurreko 2. presidentea (h. 1981).
- Miguel Torga, portugaldar idazlea (h. 1995).
- 1909 – Mary Jayne Gold, naziengandiko iheslarien estatubatuar laguntzailea (h. 1997).
- 1910 – Yusof Ishak, Singapurreko lehendabiziko presidentea (h. 1970).
- 1911 – Mario Moreno, Cantinflas, mexikar aktore eta umorista (h. 1993).
- 1912 – Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1997).
- 1914 – Kléber Dadjo, Togoko presidentea (h. 1989).
- 1919 – Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (h. 2020).
- 1922 –
- Virtudes González García, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Miloš Jakeš, txekoslovakiar politikari komunista, Txekoslovakiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (h. 2020).
- 1923 – Ruth Stiles Gannett, estatubatuar idazlea (h. 2024).
- 1924 – Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (h. 1988).
- 1925 – Thor Vilhjálmsson, islandiar idazlea (h. 2011).
- 1926 – John Derek, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta argazkilaria (h. 1998).
- 1928 – Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (h. 2020).
- 1929 – Charles Moore, estatubatuar atleta (h. 2020).
- 1930 – George Soros, jatorri juduko hungariar-estatubatuar aberatsa, inbertitzailea eta filantropoa.
- 1931 – William Goldman, estatubatuar eleberrigile, antzerki-idazle, eta gidoigilea (h. 2018).
- 1932 – Sirikit, Thailandiako erregina ezkontidea.
- 1933 – Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (h. 2022).
- 1935 – John Cazale, estatubatuar aktorea (h. 1978).
- 1936 – André Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2010).
- 1939 – George Hamilton, estatubatuar aktorea.
- 1940 – Tony Allen, nigeriar musikaria (h. 2020).
- 1941 –
- Réjean Ducharme, frantsesezko kanadar idazlea (h. 2017).
- Letícia Román, italiar aktorea.
- 1942 –
- Koji Funamoto, japoniar futbolaria.
- Bianca Pitzorno, italiar idazle eta itzultzailea.
- 1945 – Jean Nouvel, frantziar arkitektoa.
- 1949 –
- Fernando Collor de Mello, Brasilgo presidente ohia.
- Mark Knopfler, eskoziar abeslari, gitarra-jotzaile eta musika egilea eta Dire Straits taldearen sortzailea.
- Julien Lepers, frantziar kazetaria.
- Carmen Olmedo Checa, espainiar politikari sozialista eta feminista (h. 2015).
- 1953 – Carlos Mesa, Boliviako presidente ohia.
- 1954 –
- François Hollande, Frantziako presidentea.
- Sam J. Jones, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- Pat Metheny, estatubatuar jazz musikagilea eta gitarrista.
- 1957 –
- Ellen Marie Vars, samieraz idazten duen emakume idazlea.
- Manuela M. Veloso, portugaldar-estatubatuar ikertzailea eta irakaslea, robotikan eta adimen artifizialean aditua.
- 1959 – Javier Zubillaga, errioxar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1960 –
- Laurent Fignon, frantziar txirrindularia (h. 2010).
- Alberto Jiménez-Becerril, PPko espainiar politikaria (h. 1998).
- 1961 – Violeta Bermúdez, Peruko lehen ministroa.
- 1962 – Shigetatsu Matsunaga, japoniar futbolari ohia.
- 1966 – Dalila Ennadre, marokoar film-zuzendaria (h. 2020).
- 1971 –
- Michel Koeniguer, frantziar komikigilea (h. 2021).
- Pete Sampras, estatubatuar tenis jokalari ohia, ATP sailkapenaren lehen postuan denbora gehien egondako tenislaria (286 aste).
- 1973 –
- Emma Roca, kataluniar korrikalari eta eskiatzailea, mendiko lasterketen aitzindaria eta emakumezkoen erreferentea (h. 2021).
- Muqtada al-Sadr, irakiar ajatolah xiia.
- 1974 – Loïc Lagadec, frantziar elizgizona.
- 1975 – Casey Affleck, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Iva Majoli, kroaziar tenislari ohia.
- 1980 – Boré Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar aktorea.
- 1983 –
- Klaas-Jan Huntelaar, herbeheretar futbolari ohia.
- Meryem Uzerli, turko-alemaniar aktore eta modeloa.
- 1989 – Scott Bamforth, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Lakeith Stanfield, estatubatuar aktorea eta musikaria.
- 1992 – Cara Delevingne, ingeles modelo eta aktorea.
- 1994 – Joselyn Brea, venezuelar-espainiar kirolaria, triatloian eta duatloian aditua.
- 1996 – Arthur Melo, brasildar futbolaria.
- 2000 – Niamh Fisher-Black, zeelandaberritar txirrindularia.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1041 – Urraka Gartzia, Nafarroako infanta eta Gaztela eta Gaskoniako kondeen emaztea.
- 1128 – Margarita Iruñekoa, Iruñeko Erresumako infanta Siziliako Erresumako erregina ezkontidea (j. 1128).
- 1156 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako printzesa.
- 1283 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1226).
- 1402 – Karlos Nafarroakoa, Nafarroako infantea (j. 1397).
- 1660 – Sebastián Hurtado de Corcuera, arabar militarra, Panamán gobernari eta Filipinetan eta Kanarietan kapitain jenerala, Tenerifen (j. 1587).
- 1836 – Bartolome Oteitza, nafar elizgizon eta politikaria (j. 1774).
- 1864 – Eustasio Amilibia, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea (j. 1801).
- 1883 – Ramón Ortiz de Zárate, euskal idazlea (j. 1817).
- 1936 –
- Felisa Aguado Sainz, nafar etxekoandrea eta PCEko kidea, fusilatua (j. 1872).
- Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza, Barbastron fusilatua (j. 1890).
- 1939 – Juan Bautista Eguzkitza, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1875).
- 1998 – Jesús Loroño, euskal txirrindularia (j. 1926).
- 2000 – Joxe Urbieta Takolo, gipuzkoar mendizale eta alpinista (j. 1941).
- 2004 – Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (j. 1920).
- 2014 – Irene Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (j. 1918).
- 2018 – Manuel Erice, nafar kazetaria (j. 1965).
- 2020 – Maritxu Gaztelumendi Urruzola, gipuzkoar euskaltzalea, irakaslea eta idazlea (j. 1938).
Mundua
aldatu- K. a. 30 – Kleopatra Egiptoko erregina, bere buruaz beste eginda.
- 875 – Luis II.a Italiakoa, Italiako erregea (j. 825).
- 1335 – Moriyoshi Printzea, japoniar shoguna (j. 1308).
- 1484 – Sixto IV.a, Aita santua (j. 1414).
- 1525 – Hans Müller von Bulgenbach, Alemaniar nekazarien gerrako buruzagi nekazaria.
- 1546 – Francisco de Vitoria, gaztelar domingotar fraidea eta teologoa (j. c. 1483).
- 1612 – Giovanni Gabrieli, italiar organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1557).
- 1633 – Jacopo Peri, italiar operagilea (j. 1561).
- 1648 – Ibrahim I.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1615).
- 1689 – Inozentzio XI.a, Aita santua (j. 1611).
- 1730 – Benedikta Henrieta Palatinatukoa, Alemaniako printzesa (j. 1652).
- 1750 – Rachel Ruysch, herbeheretar margolaria (j. 1664).
- 1812 – Anna Strong (espioia), estatubatuar abertzalea (j. 1740).
- 1827 – William Blake, ingeles idazle eta margolaria (j. 1757).
- 1848 – George Stephenson, ingeles ingeniaria, lurrunezko lokomotoraren diseinatzailea (j. 1781).
- 1857 – William Conybeare, britainiar geologo eta paleontologoa (j. 1787).
- 1891 – James Russell Lowell, estatubatuar olerkari, kritikari, argitaratzaile eta diplomazialaria (j. 1819).
- 1900 – Wilhelm Steinitz, austriar xake jokalaria, lehenbiziko munduko xake txapelduna (j. 1836).
- 1901 – Adolf Erik Nordenskiöld, suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista (j. 1832).
- 1911 – Jozef Israëls, Hagako Eskolako herbeheretar margolaria (j. 1824).
- 1922 – Arthur Griffith, irlandar lider abertzalea (j. 1872).
- 1928 – Leoš Janáček, txekiar konposatzailea (j. 1854).
- 1932 – Cecilia de Madrazo, espainiar piano jolea, oihal bildumatzailea eta Mariá Fortuny Marsal pintorearen emaztea (j. 1846).
- 1951 – Christianus Cornelius Uhlenbeck, herbeheretar hizkuntzalari eta antropologoa (j. 1866).
- 1955 –
- James B. Sumner, estatubatuar kimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887)
- Thomas Mann, alemaniar idazlea, 1929ko Literaturako Nobel Saria (j. 1875).
- 1964 – Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (j. 1908).
- 1973 –
- Walter Rudolf Hess, suitzar sendagile eta fisiologoa, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1881).
- Karl Ziegler, alemaniar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (j. 1898).
- 1976 – Sofia Pomba Guerra, portugaldar farmazialaria eta ekintzaile politikoa (j. 1906).
- 1979 – Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1982 – Henry Fonda, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 1985 – Manfred Winkelhock, alemaniar 1 Formulako gidaria (j. 1951).
- 1988 – Jean-Michel Basquiat, estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea (j. 1960).
- 1989 –
- Mo Anthoine, britainiar mendizale eta alpinista (j. 1939).
- William Shockley, ingeles fisikaria, 1956ko Fisikako Nobel Saria (j. 1910).
- 1992 – John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1912).
- 1996 – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (j. 1908).
- 1997 – Luther Allison, estatubatuar blues musikaria, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakoa (j. 1939).
- 2000 – Loretta Young, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 2003 – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (j. 1912).
- 2004 – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- 2005 – John Loder, CRASS anarkopunk musika taldearen sortzailetako bat (j. 1946).
- 2010 – Guido de Marco, Maltako presidentea (j. 1931).
- 2014 – Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2016an hilik aurkitua – Hande Kader, turkiar emakumezko ekintzaile transexuala (j. 1993?).
- 2018 – Samir Amin, egiptoar ekonomialari marxista (j. 1931).
- 2019 – José Luis Brown, argentinar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2020 –
- Pavol Biroš, eslovakiar futbolaria (j. 1953).
- Gergely Kulcsár, hungariar xabalina jaurtilaria (j. 1934).
- 2021 – Karl-Friedrich Haas, alemaniar atleta (b. 1931).
- 2022 –
- Natalia LL, poloniar artista kontzeptualista (j. 1937).
- Wolfgang Petersen, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1941).
- 2024 –
- Zaid al-Rifai, Jordaniako lehen ministroa (j. 1936).
- Márcio Souza, brasildar eleberrigile, antzerkigile eta zinemagilea (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Gohiatz eta Ahurt/Ahurti (Ur).
- Santa Klara: Zarautz
Kanpo estekak
aldatu