Natalio Alberto Nisman (Buenos Aires, 1963ko abenduaren 52015ko urtarrilaren 18 ) Argentinako fiskala izan zen. Ospetsu bihurtu zen, bereziki, Cristina Fernández de Kirchner presidentea salatzeagatik eta handik gutxira hilda agertzeagatik.

Alberto Nisman
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1963ko abenduaren 5a
Herrialdea Argentina
HeriotzaTorres Le Parc Puerto Madero (en) Itzuli2015eko urtarrilaren 17a (51 urte)
Hobiratze lekuaLa Tablada Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaasesinado por Marcos Lescano (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sandra Arroyo Salgado (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfiskala eta abokatua
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Bizitza

aldatu

Nisman nazioarteko terrorismoaz espezializatutako fiskala zen. Enpresaburu baten semea, bere ibilbidea arrakastatsua izan zen. Kirchner bikotearen laguna, bere garaian Argentinako prokuradore nagusia izateko hautagaitzat ikusi zuten; azkenik postu hori Esteban Righik bete zuen.[1] Irakasle aritu zen bi unibertsitatetan: Buenos Airesko Unibertsitatean eta Belgranoko Unibertsitatean. Sandra Arroyo Salgadorekin ezkonduta eta bananduta, bi alaba zituen. 51 urte zituelarik, 2015ko urtarrilaren 18an, bere etxean lokian tiro batez hilda aurkitu zuten, hain zuzen ere Kongresuan hitz egin behar zuen egunaren bezperan. Bertsio ofiziala da bere buruaz beste egin zuela.

Gertakizunak

aldatu
 
Nismaren heriotza salatzeko manifestazioa Buenos Airesen.
Sakontzeko, irakurri: «AMIAren aurkako atentatua»

Nisman fiskalak Buenos Airesko Asociación Mutual Israelita Argentina (AMIA) elkartearen aurkako atentatuaren ikerketa koordinatu zuen. 1994ko uztailaren 18an bonba-auto batez egindako eraso hartan 85 lagun hil ziren. Nismanen ustez, atentatu hura irandarrek egin zuten. Ikerketa bide horretatik eramaten zuenean, 2013an, Argentina eta Iran arteko lankidetza memoranduma sinatu zen, eta horrek Cristina Fernández de Kirchnerren eta haren kolaboratzaileen aurkako salaketa aurkeztera eraman zuen Nisman. Memorandum hori baliatuta, atentatuaren susmagarriak Iranen epaituak izan ziren. Niesmanen esanetan, goi kargu horiek atentatuaren bultzatzaileak babestu nahi izan zituzten Argentinaren interes ekonomikoen alde.[2]

Heriotza susmagarria

aldatu

Argentinako hedabide eta herritar askok susmagarritzat jo dute Nismanen heriotza. Antza denez, astelehenerako erosketen zerrenda prestatuta zuen; eta, bestetik, eskuan ez zuen bolbora arrastorik. Askoren iritziz datu horiek susmopean jartzen dute suizidioaren teoria,[3] eta, ondorioz, manifestazioak antolatu dira heriotza hori estatu krimentzat salatzeko.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu