Alejandra Rodríguez

argentinar abokatua eta kazetaria

Alejandra Marisa Rodríguez (Brandsen, La Plata, Argentina, 1963ko azaroaren 27a) argentinar abokatua eta kazetaria da, edertasun lehiaketetan jardun duena. 2024ko apirilean Miss Unibertso Buenos Aires lehiaketa irabazi zuen 60 urterekin.[1][2] Miss Unibertsoko erreglamentu aldaketak aukera eman dio, gehienezko 28 urteko adina desagertzean.[3]

Alejandra Rodríguez
Bizitza
JaiotzaLa Plata, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta kazetaria

Biografia

aldatu

Kazetari gisa trebatu zen eta 1984an graduatu zen La Platako Unibertsitateko Kazetaritza Goi Eskolan. Ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen. Urte batzuetan Probintziako Legegintzaldiko Diputatuen Ganberako kidea izan zen. Brandseneko Fiskaltzarako Familia Zuzenbidean espezializatu zen. Osasun Ministerioan ere lan egin zuen, eta eskualdeko ospitale batean legezko aholkulari gisa.[4]

Ezkondu eta banandu egin zen, ez du bikoterik. Miss Unibertso Argentina hautagaiak esan zuen genetika onekoa izan dela beti, amarengandik datorkiola, hark ere gazteagoa zirudiela. Elikadurari garrantzia ematen dio Alejandrak. Begetarianoa da eta ez du azukre edo irinik jaten; fruta eta barazkiak ugari. Gutxienez astean hiru aldiz egiten du ariketa fisikoa, meditazioa, eguzkia hartu, itsasoa entzun.[5][6]

Franzi Lezcanoren modelo agentziarekin lotuta dago.[6]

Edertasun lehiaketak

aldatu

Miss Unibertso Buenos Aires

aldatu

2024ko apirilean Miss Unibertso Buenos Aires lehiaketa irabazi zuen. Edertasun lehiaketa batean bere adineko (60 urte) lehen emakume irabazlea izan zen. Miss Buenos Airesen hautaketak beste datu bereizgarri bat izan zuen: egun horretan, Rodríguezen aurretik, lehiaketako lehen finalista 73 urteko emakumea izan zen.[1]

Sari horri esker, Miss Unibertso Argentina 2024 ekitaldian lehiatzeko aukera lortu zuen, irabaziz gero nazioarteko 2024ko urte amaiera aldera Mexikon Miss Unibertso ekitaldian lehiatzeko aukera emanda.[1][2]

Miss Unibertsoren adin arauak

aldatu

Miss Unibertso txapelketan adin arauak egon dira hautagai izateko, gutxieneko adina 18 urte eta gehienezkoa 28. 2023ko irailean desagertu zen gehienezko adina lehiaketa horretan parte hartzeko.[6] Alejandra Rodríguezek zera esan zuen:

«Oso pozik nago paradigma berri hori edertasun-sariketetan irudikatzen ari naizelako, etapa berri bati hasiera ematen ari baikara, non emakumea, edertasun fisikoaz gain, beste balio-multzo bat ere baden. Belaunaldi honetako lehena naiz.»[6]

Barbara Cabreraren hitzetan:

«Emakumeok ahotsa altxatzeko plataforma bat da lehiaketa.»[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu