Almandozko tunela
Almandozko tunela Nafarroako Belate mendatearen iparraldeko maldan dagoen tunel bat da, Baztango Almandoz herriaren lursailetan, hortik bere izena. Belateko tunela hurbil du, maldan gora eta hegoaldean. Bertatik N-121-A errepidea igarotzen da.
Almandozko tunela | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Baztan |
Koordenatuak | 43°04′N 1°37′W / 43.07°N 1.61°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1997ko azaroaren 29a |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 1.220 () m |
Historia
aldatu1993an eraikitzen hasi eta 1997ko azaroaren 29an inauguratu zen[1], Belateko tunela eta Belateko errepide berriarekin batera. Honek 21 kilometroko luzeera du, bide zaharrak baino 5 kilometro gutxiago eta kasik osotasunean berria, errepide zaharreko 4 kilometro besterik ez baitzituzten aprobetxatu. Obren ondorioz 18 minutuz arindu ziren Iruñea eta Baztan-Bidasoaren edo eta Ultzamaren arteko bidaiak.
Eraikuntza lanek 11.454 milioi pezetako gastua suposatu zuten. Horietatik 3.900 Europar Batasunak ordaindu zituen eta gainontzekoak Nafarroako Gobernuak.
Belateko tunelak 1.220 metroko luzera du.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Joan Karlos Espainiakoak Belateko tunela eta Gerindako parke eolikoa inauguratu ditu. 2007ko azaroaren 29a. El Pais.com (Gaztelaniaz)
- ↑ [http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=40b98bf0-434b-4981-be61-ec18e03601b2&groupId=10138 «"Belateko tunelak zabalik" artikulua-(Mugairen hasten baita Belateko malda unitate didaktikoa. Ikasbil)»] (pdf) Egunkaria 1997ko azaroak 29.