Alonsotegi
Alonsotegi Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdekoa. 21 kilometro koadro ditu, eta 2016. urtean 2.855 biztanle zituen. Enkarterrietako sarreran dagoelarik (Bilbora 5,1km), eskualde horretako gainerako herrien antzeko biztanleria kopurua du.
Alonsotegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Alonsotegiren ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Enkarterri | ||||||||||
Izen ofiziala | Alonsotegi | ||||||||||
Alkatea | Unai Arregi Gardoki (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48810 | ||||||||||
INE kodea | 48912 | ||||||||||
Herritarra | alonsotegitar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°14′48″N 2°59′16″W / 43.24667°N 2.98778°W | ||||||||||
Azalera | 21,00 km² | ||||||||||
Garaiera | 28 metro | ||||||||||
Distantzia | 5,1 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.950 (2023) −10 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,4 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,36 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,05 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 51,72 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 71,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,37 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 16,1 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 21,35 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 9.02 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.alonsotegi.net/ |
Historia
aldatuHistorian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, harik eta 1991. urtean independentzia lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:
- XV. edo XVI. mende hasierara arte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barnean zegoen.
- XVI. mendean, elizate independentetzat eratu zen, 1888. urtera arte.
- 1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31ra arte, Barakaldok izan zuen anexionatuta. 1980ko urtarrilaren 20ean, Aldana tabernako atentatua jazo zen, eta GAE espainiar talde terroristak lehergailuz 4 lagun hil eta 20 zauritu zituen.
- Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.[4]
Demografia
aldatu1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.
Alonsotegiko biztanleria |
---|
Politika
aldatuAzken urteetan, Alonsotegin hiru epaiketa prozesu judizial garrantzitsu ireki dira, oposizioko EH Bildu alderdiak egindako ikerketari eta ondorengo salaketei esker. Ondorioz, Alonsotegiko azken lau alkateetatik hiru (Jose Luis Erezuma, Gabino Martínez de Arenaza eta Aitor Santisteban) epaiketa prozesuetan sartu dira fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik, zerga-iruzurrengatik eta influentzia-trafikoengatik beste kausa batzuekin batera.[5][6][7]
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, horregatik guztiagatik, alonsotegiarrek aldaketa nabaria egin zuten euren botoetan.[5] Alonsotegi herri independente bihurtu zenetik gaur egun arte (1991-2019) lehen indarra izandako EAJ bigarren indar izatera igaro zen.
2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan, aldaketa gauzatu zen Alonsotegin. Izan ere, Euskal Herria Bilduk bozken gehiengoa lortu zuen. Oraingo honetan 7 zinegotzi lortu zituen, EAJk 4 lortuta[8].
2019ko udal hauteskundeak
aldatuAlderdiak | Udal-hauteskundeak | |||
---|---|---|---|---|
· | 2019ko maiatzaren 26a | 2015ko maiatzaren 24a | ||
· | Bozak | Zinegotziak | Bozak | Zinegotziak |
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 745 (% 44,74) | 5/11 | 557 (% 36,29) | 4/11 |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 682 (% 40,96) | 5/11 | 770 (% 50,16) | 6/11 |
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE/PSOE) | 204 (% 12,25) | 1/11 | 170 (% 11,07) | 1/11 |
Alderdi Popularra (PP) | 34 (% 2,04) | 0/11 | 38 (% 2,48) | 0/11 |
Boto zuriak | 28 (% 1,65) | - | 57 (% 3,42) | - |
Abstentzioa | 597 (% 25,63) | - | 655 (% 28,21) | - |
Boto-emaileak | 1.732 (% 74,37) | - | 1.667 (%71,79) | - |
Lodiz: Hautagaitza irabazlea. / Alderdien ordena: Boz kopuruaren arabera / Datuak: Euskadi.net [9]
2019ko hauteskundeen emaitzak, aurrekoekin alderatuta
aldatuAlderdiak | Udal-hauteskundeak | Batzar Nagusietarako hauteskundeak | Kongresu eta senaturako hauteskundeak | Europako parlamenturako hauteskundeak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
· | 2019ko maiatzaren 26a | 2015ko maiatzaren 24a | 2019ko maiatzaren 26a | 2015ko maiatzaren 24a | 2019ko apirilaren 28a | 2016ko ekainaren 26a | 2019ko maiatzaren 26a | 2014ko maiatzaren 25a |
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 745 (%44,74) | 557 (%36,29) | 532 (%31,42) | 456 (%28,88) | 338 (%18,51) | 260 (%15,62) | 472 (%27,75) | 306 (%24,02) |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 682 (%40,96) | 770 (% 50,16) | 772 (% 45,60) | 769 (% 48,70) | 756 (% 41,40) | 581 (% 34,89) | 744 (%43,74) | 628 (% 49,29) |
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE/PSOE) | 204 (% 12,25) | 170 (%11,07) | 188 (%11,10) | 149 (%9,44) | 285 (%15,61) | 195 (%11,71) | 222 (%13,05) | 123 (%9,65) |
Alderdi Popularra (PP) | 34 (%2,04) | 38 (%2,48) | 44 (%2,60) | 43 (%2,72) | 52 (%2,85) | 84 (%5,05) | 34 (%2,00) | 40 (%3,14) |
Elkarrekin Podemos | - | - | 139 (%8,21) | 115 (%7,28) | 303 (%16,59) | 473 (%28,41) | 166 (%9,76) | 99 (%7,77) |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) | - | - | 7 (%0,41) | 19 (%1,20) | 34 (%1,86) | 50 (%3,00) | 25 (%1,47) | 8 (%0,63) |
Beste batzuk | - | - | 3 (%0,18) | 26 (%1,65) | 22 (%1,20) | 15 (%0,90) | 28 (%1,65) | 67 (%5,26) |
Vox | - | - | 8 (%0,47) | 2 (%0,13) | 36 (%1,97) | 7 (%0,42) | 10 (%0,59) | 3 (%0,24) |
Lodiz: Hautagaitza irabazlea. / Alderdien ordena: Boz kopuruaren arabera / Datuak: Euskadi.net [9][10][11][12]
Geografia
aldatuAlonsotegiko hiriguneaz gain, aipatzekoak dira Arbuio eta Irauregi auzoak.
Ingurune naturala
aldatuAlonsotegiko herriaren %93,79a eremu naturala izanik[13] asko dira bertan egin daitezkeen mendi ibilbideak. Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean. Goraipatzekoak dira Pagasarri mendira bidean dauden elurzuloak (Ganeta eta Pagasondon kokatuak), hauek XVII.mendean erabiltzen ziren elurra biltegiratzeko. Elurra lurrean eraikitako zuloetan trinkotzen zen izotz bihurtzeko eta ondoren salmentan jartzeko, elikagaien kontserbarako erabiltzen zen gehienbat [14].
Udalerri hau deigarria da orografia aldetik, izan ere bere punturik baxuena 50 metroan dago eta altuena Ganekogorta mendia da ia 1.000 metroko garaieran. Orografia horretatik zehar bi ibilbide egin daitezke interesguneak ikusi ahal izateko, PR-BI 100 "Meategi eta korten ibilbidea"[15] eta PR-BI 101 "Haitz Zurien ibilbidea"[16] biak behar bezala markatuta.
Udalerri mugakideak
aldatu- Barakaldo iparraldean.
- Bilbo ipar-ekialdean.
- Arrigorriaga ekialdean.
- Gueñes hego-mendebaldean.
- Arrankudiaga hegoaldean.
Auzoak
aldatuOndasun nabarmenak
aldatuErlijio ondarea
aldatuDeigarria da herri txiki honek daukan ermita kopurua. XV.mendeko San Antolin baseliza herrian nabarmentzen da, hura baita ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena [17]. San Martin baseliza (Somo auzoan), Santa Kiteria baseliza (Zamundi auzoan), Gidako Ama Birjina eliza (Arbuio auzoan) eta San Bartolome eliza (Lasao kalean) XX.mendean zehar eraiki ziren, gehienak nahiko soilak. Euren artean San Bartolome eliza goraipatu daiteke estilo neogotikoaren ezaugarriak baititu[18].
Zerbitzuak
aldatuAlonsotegik ez dauka zerbitzu askorik, baina euren artean udal frontoia eta alonsotegiko eskola nabarmendu daitezke. Horrez gain, herriko gazteek Lokomotorra Gaztetxea sortu zuten orain dela urte batzuk.
Argazki galeria
aldatu-
Euskal estiloko etxe bat.
Garraioak
aldatuTrena
aldatuUdalerrian Renfe Feve eragilearen Irauregiko geltokia dago.
Autobusa
aldatuBizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:
Alonsotegiar ospetsuak
aldatu- Andoni Goikoetxea (1956-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Iñigo Urkullu (1961-), Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta EAJko politikaria.
- Jesus Maria Hurtado Arrieta (1930-2012), futbolaria.
- Jose Ramon Alexanko (1956-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Marcelino Bilbao (1920-2014), Mauthausen kontzentrazio esparru nazitik bizirik ateratakoa
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alonsotegi cumple veinte años» El Correo 2011-01-02 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) auriona. (2019-05-28). «El vuelco electoral en tres municipios vascos implicados en la corrupción» A la contra (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Investigan a otro alcalde de Alonsotegi por el desvío de ayudas forales a empresas» El Correo 2018-07-22 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-07-21). «Procesados dos exalcaldes del PNV en Alonsotegi por posibles delitos de malversación y fraude» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ «Bizkaia.eus - Elecciones 2023» apli.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- ↑ a b Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila. (2019). «Udal hauteskundeak. 2019ko maiatzaren 26a. Behin behineko emaitzen txostena» (PDF) Euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019/06/05).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila. (2019). «Batzar Nagusietarako Hauteskundeak. 2019ko maiatzaren 26a. Behin behineko emaitzen txostena» (PDF) Euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019/06/05).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila. (2019). «Kongresu eta Senaturako Hauteskundeak. 2019. Behin behineko emaitzen txostena» (PDF) Euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019/06/05).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila. (2019). «Europako Parlamenturako Hauteskundeak. 2019ko maiatzaren 26a. Behin behineko emaitzen txostena» (PDF) Euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019/06/05).
- ↑ «Web Eustat. Datos Estadísticos de Alonsotegi» es.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Pagasarriko elurzuloak | Ibilbideak (Bizkaia) | Visit Enkarterri» www.visitenkarterri.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Alonsotegiko Udala - Meategi eta korten ibilbidea» www.alonsotegi.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Alonsotegiko Udala - Haitz Zurien ibilbidea» www.alonsotegi.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Alonsotegi | Gure Herriak (Bizkaia) | Visit Enkarterri» www.visitenkarterri.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
- ↑ «Alonsotegiko Udala - ¿Qué ver?» www.alonsotegi.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |