Amegikurutz
(«Ameikutz» orritik birbideratua)
Amegikurutz, Ameikutz, edo Ameiko kurutzia, Arno mendiaren magalean, Mendaro eta Mutriku artean kokatuta dagoen mugarria da, Bizkaiko mugatik 400 bat metrora. Mugarrian bi gurutze irudikatuta daude, azpikoak zirkulu bat bere inguruan duelarik. Inskripzioaren esanahia ezezaguna da. Mugarriaren jatorria ere ezezaguna da, nahiz eta hainbatek Erdi Aroan sortu zutela aipatu. Joakin Iturbe bidelapurraren hainbat istoriotan aipatzen da Amegikurutz mugarria[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Santiago AIZARNA ECHAVEGUREN: Crimenes truculentos del Pais Vasco, Txertoa, 2010.