Antisionismo
Antisionismoa Sortaldean, nazio-estatu propioa- Israelgo Estatua- sortzea eta mantentzea defendatzen duen sionismoaren edo nazionalismo juduaren aurkako jarrera da. Termino hori hainbat ikuspuntu erlijioso, moral eta politiko deskribatzeko erabiltzen dute, baina horien motibazio-aniztasuna eta adierazpena aski desberdinak dira «antisionismoa» ideologia edo jatorri bakar gisa ikusi ezin izateko. Hainbat adituek antisionismoa gaur egungo antisemitismo (neoantisemitismo) mota bihurtu dela adierazi dute.[1][2] Beste iruzkingile batzuek, Noam Chomskyk adibidez, Israelen aldekoak askotan Israelgo Estatuaren politiken aurkako jarrera isilarazteko antisionismoa antisemitismoarekin parekatzen saiatzen direla argudiatzen dute.
«Antisionismoa», hasiera batean, juduen munduaren barneko arazoa izan zen, juduak izan baitziren proiektu «sionistaren» aurka agertu ziren lehenak, uste baitzuten juduak gainerako herrien erdian bizi behar zutela, haiekin nahastuta, eta ez zutela, sionismoaren aita zen Theodor Herzlen jarraitzaileek defendatzen zuten bezala, berezko nazio-estaturik sortu behar.[3]
Bigarren Mundu Gerrara arte, antisionismoa oso hedatuta zegoen juduen artean arrazoi ezberdinengatik. Judu ortodoxoek arrazoi erlijiosoengatik egiten zioten aurre sionismoari, Mesiasi aurrea hartzen ziolako, eta judu antisionista laiko askok, berriz, gehiago identifikatzen zuten Ilustrazioaren idealekin, eta sionismoa ideologia erreakzionario gisa ikusten zuten. Judu-diasporan sionismoaren aurkako jarrera 1930eko hamarkadatik aurrera baino ez zen gainditu, juduen baldintzak erabat okertu baitziren Europan eta, Bigarren Mundu Gerrarekin, Holokaustoaren eskala hutsa nabaritu zen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Levi, Sarah. «Antizionism is antisemitism» The Jerusalem Post.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antisemitismo» La Tercera 2018-4-12.
- ↑ Wieviorka, Michel. (2018). El antisemitismo explicado a los jóvenes. Buenos Aires: Libros del Zorzal, 22 or. ISBN 978-84-17318-16-1..
- ↑ (Ingelesez) Kolsky, Thomas. (1992). Zionism: The American Council for Judaism, 1942-1948. Temple University Press, 333 or. ISBN 978-1-566-39009-5..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |