Apollo 15
Apollo 15, AS-510 ofizialki deitua, Apollo programaren hamabosgarren hegaldia izan zen.
Apollo 15 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Rockwell International (en) eta Grumman (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 14 |
Hurrengoa | Apollo 16 |
Ontziz-kanpoko ibilaldia | |
Docking and berthing of spacecraft | 1971ko uztailaren 26a - 1971ko uztailaren 30a |
Orbital activity | 1971ko uztailaren 29a - 1971ko abuztuaren 4a |
Ilargiratzea | 1971ko uztailaren 30a - 1971ko abuztuaren 2a |
Surface exploration | 1971ko uztailaren 30a - 1971ko abuztuaren 2a |
Docking and berthing of spacecraft | 1971ko abuztuaren 2a - 1971ko abuztuaren 3a |
Espazio jaurtiketa | 1971ko uztailaren 26a |
Splashdown | 1971ko abuztuaren 7a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 52.723,3 kg eta 5.321,1 kg |
1971ko uztailaren 26an jaurti zen, Saturn 5 kohete baten bidez, ilargira bidean. J motako lehenengo misioa bilakatu zen 14 egungo bidaiak egiteko prest zegoen ontzia baitzen. Ilargiaren inguruko hamabigarren orbitan, jaitsiera-moduluak ilargiratzea lortu zuen 26,08º N 3'66º E koordenatuetan, Hadley-Apeninoetako lurraldeko puntu teorikotik ehun bat metrora, Mare Imbriumean. David Scott komandanteak eta James Irwinek lortu zuten satelitearen lurraldea pausatzea saiakera honetan. Ilargiratu ostean, Scottek lurrazalaren azterketa egin zuen ilargiratze-moduluaren goiko eskotila 33 minututan zehar. Falcon modulutik jeitsi ostean, Scott eta Irwin astronautek estrainekoz LRVa (Ilargiko Ibilgailu Esploratzailea edo Lunar Roving Vehicle) erabili zuen. Boeing konpainiak eta General Motorsen Delco Electronics enpresak fabrikatu zuten Ilargiaren gainazalean zehar 27,9 km ibii zituen ibilgailua
Satelitean 77 ordu eta 55 minutuko egonaldian, astronautek 18 ordu eta 35 minutu aprobetxatu zituzten hiru ibilaldi egiteko, EVA (Extra Vehicular Activity) zeritzona:
- Lehenengo irteerak (EVA-1) 6 ordu eta 32 minutuko ibilaldia bete zuen Hadley arrailaren ertzean roverrak. Bertan, estazio zientifikoa kokatu zuen, ALSEP deritzona. Halaber, gainazala ikertu zen tenperatura, bero-fluxua eta eroankortasun termikoa erregistratzeko.
- Bigarren ibilaldiak (EVA-2) 7 ordu eta 13 minutuko iraupena eduki zuen. Ibiltze honetan, Apenino mendikatearen aurrean gainazala ikertu zen eta era askotariko 46 kilogramo harri bildu ziren.
- Hirugarren paseoak (EVA-3) 4 ordu eta 50 minutu iraun zuen eta ALSEP estazioarekin esperimentuak egiteko balio izan zuen. Ibilialdia amaitzeko Hadley arraila ikertzen jarraitu zuten astronautek.
Ilargiaren gainazalatik alde egin baino lehenago, ilargiar harrien lagin gehiago bildu zituzten 88 kg-ko bilduma osotuz. Horrez gain, tresneri geofisikoari bigarria kendu zitzaion, guztiz 549 kg material satelitearen lurzoruan utziz. Bertan kokatu ziren tresnen artean, entseguetan edo espazio hegaldietan hildako 14 estatubatuar eta sobietar kosmonauten izenak grabaturik zituen plaka esanguratsua da. Aireratzea estreinakoz igorri zen telebistatik roverrean (LRV) kokatutako kameratik.
Scott eta Irwinek ilargiaren gainazala ikertzen zuten bitartean, Alfred Wordenek Endeavour ezizena zuen aginte-moduluan (CM) esperimentu eta argazki gehiago atera zituen izpi X eta gamma kamerekin. Halaber, orbitan jarri zuen azpisatelite bat argazkiak ateratzeko, eta itzuleran espaziora irten zen (Lurratik 315.423 km-ra) EVA bat filmatu zuen 38 minutuko argazki-pelikula biltzeko. 1971ko abuztuaren 7an misioa amaitu zen astronautak barnean zeramatzan espazio ontziak itsasoratu Ozeano Barean itsasoratu zuenean. Okinawa helikoptero-ontziak batu zituen, Ilargiaren inguruan 74 orbita eta 295 ordu, 11 minutu eta 53 segundoko iraupenako bidaia osatu zuten astronautei.