Arabako Foru Aldundia

erakunde publikoa

Arabako Foru Aldundia —sigletan idatzita, AFA— (ofizialki Diputación Foral de Álava-Arabako Foru Aldundia) Arabako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen konpetentziak ditu, hala nola, ogasuna, errepideak, mugikortasuna eta gizarte gaiak.

Arabako Foru Aldundia
Datuak
MotaForu Aldundia, gobernua eta erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
SorreraXV. mendea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Inguma: arabako-foru-aldundia

Arabako Foru Aldundiaren egoitzan Arabako Batzar Nagusien bilkurak ere garatzen dira.

Historia

aldatu

Arabako Diputazio Nagusia 1476. urtean sortu zen, erakunde eragile gisa. Beste herrialdeetan ez bezala, Diputatu Nagusiak berak jasotzen zuen aginte hori, hiru urterako. Koadrilek aukeraturiko zazpi ahaldunek hautatzen zuten Diputatu Nagusia, eta Batzar Nagusiek gehiengo absolutuz onartu behar izaten zuten izendapena. Diputatu Nagusiak aholku gisa bil zitzakeen Batzar bereziak eta Kontadoreak. Batzar Nagusiek izendatu edota kentzen zituzten Diputatu Nagusiaren agindupean zeuden enplegatu guztiak: Gobernu Idazkaria, Kontadore Nagusia, Artxibozaina, Diruzaina, Tabako eta Gatz Administraria, Arkitektoa, Miñoien Komandantea eta Inprimatzailea. 1877ko azaroaren 21ean desegin zen Arabako antzinako Foru Diputazioa. Egun Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Arabako Batzar Nagusiak eta Diputazioa.[1]

Ahaldun nagusia

aldatu

Foru Aldundiaren buru ahaldun nagusia da, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Ramiro Gonzalez da Arabako ahaldun nagusia.

2011an ahaldun nagusia aukeratzeko prozesua

aldatu

2011ko hauteskundeetako emaitzen ondoren, Bildu alderdiak esan zuen EAJren hautagaiari emango ziola botoa inbestidura saioan.[2] Bestalde, PSE-EEk PPren hautagaiari emango ziola botoa adierazi zuen.[3]

 
Arabako Foru Aldundiaren jauregia

Ahaldun nagusia hautatzeko lehian, beraz, EB-B taldearen bi ahaldunen botoak erabakigarri ziren. Talde honek bere oinarriko afiliatuei galdetu zien zer egin: EAJren aldeko botoa eman, ahaldun nagusi berriro Xabier Agirre Lopez izan zedin, ala bere hautagai propioaren alde bozkatu, horrela ahaldun nagusiaren postua PPko Javier de Andrések eskuratuko zuelarik. Galdeketaren ondoren, bigarren aukera hobetsi zuten,[4] eta Javier de Andrés atera zen garaile.

Inbestidura saioan, Xabier Agirrek EB-Bko bi ahaldunei leporatu zien aurreko egunetan bi alderdiek hitzarmena lortzeko egin zituzten negoziazioetan EB-Bko ahaldunek trukean dirua eta haien alderdiko zenbait militanterentzako lanpostu finkoak eskatu zituztela.[5] Hurrengo egunean, EB-B alderdiko Kontxi Bilbaok onartu zuen bere alderdiko norbaitek eskaera hori egin zuela, baina ez talde negoziatzaileak, eta EAJrengandik horren berri jakin bezain laster negoziazio mahaitik kendu zutela.[6]. EB-Bko koordinatzaile nagusi Mikel Aranak Javier Madrazo koordinatzaile nagusi ohia eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta Arabako batzarkideak kanporatu zituen alderditik.

Arabako ahaldun nagusien zerrenda

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Arabako ahaldun nagusiak»
Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Emilio Gebara Saleta EAJ
II. (1983-1987) Juan María Ollora Otxoa de Aspuru EAJ
III. (1987-1991) Fernando Buesa Blanco PSE
IV. (1991-1995) Alberto Antsola Maiztegi EAJ
V. (1995-1999) Félix Ormazabal Askasíbar EAJ
VI. (1999-2003) Ramón Rabanera Rivacoba PP
VII. (2003-2007) Ramón Rabanera Rivacoba PP
VIII. (2007-2011) Xabier Agirre Lopez EAJ
IX. (2011-2015) Javier de Andrés Guerra PP
X. (2015-2019) Ramiro González Vicente EAJ
XI. (2019-2022) Ramiro González Vicente EAJ

Sailak eta foru diputatuak

aldatu

Arabako Foru Aldundiaren organigrama:[7]

Legegintzaldia Ahaldun Nagusiaren Saila Ekonomia, Garapena eta Lurraldea Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Ogasun, Finantza eta Aurrekontuak Gizarte Zerbitzuak Nekazaritza Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna Euskara, Kultura eta Kirola Ingurumen eta Hirigintza
X. (2015-2019) Ramiro González Vicente María Pilar García de Salazar Olano Cristina González Calvar José Luis Cimiano Ruiz Beatriz Artolazabal Albeniz Eduardo Aguinaco López de Suso Jesús María López Ubierna Igone Martínez de Luna Unanue José Antonio Galera Carrillo
XI. (2019-2022) Ramiro González Vicente María Pilar García de Salazar Olano Cristina González Calvar Itziar Gonzalo de Zuazo Emilio Sola Ballojera Eduardo Aguinaco López de Suso Blanca de la Peña Bernal Ana del Val Sancho José Antonio Galera Carrillo

Entitate publikoak

aldatu

Arabako Foru Aldundiaren entitate publikoak dira:[8]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu