Arrangoitze
Lapurdiko udalerria
Arrangoitze Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean dagoena.
Arrangoitze | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Arcangues | |
Auzapeza | Philippe Etxeberria (divers droite)Philippe Echeverria (2014-2020) | |
Posta kodea | 64200 | |
INSEE kodea | 64038 | |
Herritarra | arrangoiztar | |
Geografia | ||
Azalera | 17,47 km² | |
Garaiera | 4-140 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 3.188 (2018: 131) | |
Dentsitatea | 179,79 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 25,52 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 46,24 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 70,86 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 7,88 (2011) | |
Langabezia[1] | % 4,87 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 18,76 (2010) | |
Erabilera | % 2,1 (2011) |
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatu- Angelu iparraldean
- Biarritz ipar-mendebaldean
- Basusarri ipar-ekialdean
- Uztaritze ekialdean
- Arbona mendebaldean
- Ahetze hego-mendebaldean
- Senpere hegoaldean
Etxeak eta auzoak
aldatuAzpiegiturak
aldatuArrangoitze D254 eta D755 departamenduko errepideeki lotuta dago.
Halaber, Pirineo Atlantikoetako hiriarteko autobusa ere igarotzen da, 880 linea hain zuzen ere[3].
Demografia
aldatu1.000 inguru biztanleko herrixka izan zen Arrangoitze XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdialdean zehar. 1960ko hamarkadatik aurrera hazten hasi zen herria eta 2010eko hamarkadan 3.000 biztanleak gainditu zituen.
Arrangoitzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuHautaketa data | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|
1983-2014 | Jean Michel Colo | RPR eta ondoren UMP |
2014-gaur egun | Philippe Etcheverria | DVD |
Ekonomia
aldatuUdalerriko ekonomiaren oinarria laborantza den arren, bada industria txikia eta golf zelai bat.
Kultura
aldatuKirola
aldatuOndarea
aldatu- Arrangoitzeko jauregia 1900ean izan zen eraberritua.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: XVI. mendekoa da.
- Luis Mariano irundar kantariaren hilobia.
- Villa Berriotz, herrigunetik urruti, zuhaizti eta lorategiz inguratutako landa eremuan dago.
-
Eliza
-
Golf zelaia
-
Hilerria
-
Luis Marianoren hilobia
-
Arrangoitzeko pilotalekua.
Arrangoiztar ospetsuak
aldatu- Joseph Abeberri (1895-1944), Ziburuko auzapez ezkertiar eta euskaltzalea, sortzez Arrangoitzekoa. Naziek deportatua eta Mauthausengo kontzentrazio-esparruan eraila.
- Luis Mariano (1914-1970), Irunen jaioa. 1936ko Gerra zela eta Lapurdira errefuxiatu gisa etorria. Saran bizi izan zen eta gero luzaz Arrangoitzen, hil zen arte. Benetako izenez Mariano Eusebio Gonzalez Garcia. Tenorra izan zen.
- Betti Betelu (1924-1990), euskal dantzen maisua. Mutxikoak (dantza-jauziak) arrapiztu eta zabaldu zituena baita Lapurdiko Ihauteria ere berriz indartu zuena.
- Ximun Haran (1928-2013), pilotaria eta politikari abertzalea.
- Anje Duhalde (1950-), musikaria eta kantaria.
- Leopold Eyharts (1957-), lehen euskal astronauta. Biarritzen jaioa, Arrangoitzen bizi izan da txikitatik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au Géoportail - Institut géographique national (France). Géoportail. .
- ↑ http://www.cg64.fr/sites/default/files/uploads/fiches_horaires_completes_pdf/fiche_22.pdf[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |