Bengalako golkoa
Bengalako golkoa[1] (bengaleraz: বঙ্গোপসাগর) Indiako ozeanoaren ipar-ekialdeko itsasoa da, triangelu formakoa, Indiako penintsula, Bengala eta Birmania artean dagoena. 2.172.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Brahmaputra eta Ganges ibaiek bertan husten dute ura[2].
Bengalako golkoa বঙ্গোপসাগর | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Eskualdea | Bangladesh, Birmania, India, Indonesia, Sri Lanka |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 15°N 88°E / 15°N 88°E |
Azalera | 2.172.000 km² |
Luzera | 2.090 km |
Zabalera | 1.610 km |
Sakonera | batez bestekoa: 2.600 m handiena: 4.694 m |
Geografia
aldatuEkialdean Malaysiako penintsula du, mendebaldean Indiako azpikontinentea, iparraldean Mendebaldeko Bengala, Indiako estatua eta Bangladesh, eta hegoaldean Sri Lanka eta Indiako Andaman eta Nikobar uharteak. 2.172.000 kilometro koadroko area du. Batez besteko sakonera 2.600 metrokoa da, eta 4.694 metrokoa punturik sakonenean.
Indiako ibai nagusi askok Bengalako golkoan dute ahoa: iparraldean Ganges, Meghna eta Brahmaputrak; hegoaldean Mahanadi, Godavari, Krishna eta Kaverik eta baita Birmaniako Irawadi ibaiak ere.
Kostaldean dauden hiri nagusiak Chennai, lehenago Madras deitua, Visakhapatnam, Kalkuta eta Puducherry dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.