Cambridgeko bostak edota Cambridgeko zirkulua (ingelesez Cambridge Five edota Cambridge Spy Ring) Gerra Hotzaren garaian Britainia Handian Sobietar Batasunari informazioa pasarazi zioten britainiar espioi taldea izan zen. Taldeak Bigarren Mundu Gerra garaian eta 1950eko hamarkadaren lehenbiziko urteetan jardun zuen. Haisera batean taldeak Cambridgeko Lauak ezizena jaso zuen, lau taldekide identifikatu baitziren: Kim Philby (ezizena: Stanley), Donald Maclean (ezizena: Homer), Guy Burgess (ezizena: Hicks) eta Anthony Blunt (ezizena: : Tony, Johnson). Azkenean Cambridgeko Bostak ezizena jaso zuen, Britainiar Inteligentzia Agentziak taldea topatu eta ikerketarekin aurrera zihoan einean taldeki gehiago zerrendatu baizituen. Bosgarren taldekidea John Cairncross (ezizena: Liszt) litzateke.

"Cambridge" izena 1930eko hamarkadan Sobietar Inteligentziak espioiak Cambridgeko Unibertsitatean ikasten zuten ikasleen artean erreklutatuak izan zirelako jaso zuen.

Esan beharrik ere ez dago, gai guzti honek Erresuma Batuan sekulako hautza harrotu eta britainiar gizartean polemika piztu zuela, sobietarrek Britainia Handian espioitza burutzeaz gain espioiak britainiarrak eta hezkuntza eta maila intelektual gorenekoak izateak eta komunismora hurbiltzeak beren herrikideen ezinikusi eta gorrotoa piztu baitzuen, euren aberriarekiko sekulako traidoretzat hartuz.

Kanpo estekak

aldatu