Doha
Doha[1] (arabieraz الدوحة ad-Dawḥa edo ad-Dōḥa, euskaraz: «zuhaitz handia»), Qatarko hiriburua da. 132 kilometro karratuko azalera du eta 339.847 pertsona bizi dira bertan. Arabiar penintsularen ekialdean dago, Pertsiar golkoaren ertzean.
Doha الدوحة | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Emirerri | Qatar |
Municipality of Qatar | Ad-Dawhah (udalerria) |
Izen ofiziala | الدوحة |
Jatorrizko izena | الدوحة |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°17′10″N 51°31′46″E / 25.286206°N 51.529436°E |
Azalera | 132.000.000 m² |
Altuera | 0 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.186.023 (2020) −126.924 (2012) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1850 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Tunis, Beit Sahour, Mexiko Hiria, Amman, Manama, Tirana, Marbella, Nicosia Municipality (en) , Tbilisi, Brasilia, Pekin eta Bixkek |
visitqatar.com…, visitqatar.com…, visitqatar.com…, visitqatar.com…, visitqatar.com…, visitqatar.com…, visitqatar.com… eta visitqatar.com… |
Historia
aldatuBadirudi 1765. urteko mapa batean hiria agertzen dela. 1821. urtean, britainiarrek Vestal itsasontzitik hiria bonbardatu zuten. Ofizialki, 1825. urtean sortu zen hiria, Al-Bida izenarekin. Urte hartan, Qatar eta Bahrain arteko gudan hiriko zenbait auzune suntsitu egin zituzten. 1841ean berriz bonbardatu zuten hiria. Sei urte geroago, Bahrain kontrako guda batean hiria guztiz suntsitua izan zen. Berriz gauza bera gertatu zen, 1867. urtean. 1882ean, hiriko hego-mendebaldean, gotorleku bat eraiki zuten.
Qatarko hiriburua bilakatu zen ,1916. urtean. Hurrengo urtean, hiri erdian dagoen Al-Kout gotorlekua eraiki zen. Arrantzaleak eta perla jazotzaileak izan dira biztanleak XX. mendeko urte gehiengoak. XX. mendeko lehenengo urteetan, 350 perla jasotzeko itsasontzi zeudela uste da. 1930ko hamarkadan japoniarrek perlen kultiboa sortu zutenean hiria eta herrialdea txiro bihurtu zituzten. Hala ere, laster petrolioa aurkitu zuten eta ekonomia suspertu zuen. Bigarren mundu gerran, petrolioaren industria gelditu egin zen.
Demografia
aldatuBiztanleriaren hazkundea ikaragarria izan da azkenaldian. Biztanleriaren gehiengoa atzerritarra da. 1980ko hamarkadan 200.000 biztanle zituen. Gero, 2000. urtean, 300.000 biztanle inguru zituen eta gaur egun, 2 miloi inguru.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Doha) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 21.7 | 23.0 | 26.8 | 31.9 | 38.2 | 41.2 | 41.5 | 40.7 | 38.6 | 35.2 | 29.5 | 24.1 | 32.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12.8 | 13.7 | 16.7 | 20.6 | 25.0 | 27.7 | 29.1 | 28.9 | 26.5 | 23.4 | 19.5 | 15.0 | 21.6 |
Euria (mm) | 13.2 | 17.1 | 16.1 | 8.7 | 3.6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.1 | 3.3 | 12.1 | 75.2 |
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE)[2] |
Barrutiak
aldatuHona hemen Dohako barruti nagusiak:
|
|
Ekonomia
aldatuMerkataritza eta arrantza portu garrantzitsua. Petrolio aberastasun handia du.
Herri eta hiri senidetuak
aldatu- Amman, Jordania (1995)
- Beijing, Txina (2008)
- Bosaso, Puntlandia (1994)
- Brasília, Brasil
- Houston, Texas, Ameriketako Estatu Batuak
- Manama, Bahrain
- Marbella, Espainia
- Port Louis, Maurizio
- Stratford-upon-Avon, Ingalaterra, Erresuma Batua
- Tunis, Tunisia
- Tirana, Albania[3]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ World Weather Information Service – Doha. .
- ↑ Tv Klan. (2012-02-12). Tirana binjakëzohet me Dohan. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |