Donetskeko oblasta
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Donetskeko oblasta (ukraineraz: Донецька область, translit. Donets’ka oblast’), Ukrainako hego-ekialdeko oblast bat da. Hego-mendebaldean Zaporijiako eta Dnipropetrovskeko oblastekin du muga, ipar-ekialdean Luhanskekoarekin, ekialdean Errusiako Rostov oblastarekin eta hegoaldean Azov itsasoarekin. 26.517 km²ko azalera du eta 2008an 4.542.280 biztanle zituen[1] (Ukrainako populazio osoaren %9,7). Hiriburua Donetsk da. Donbasseko gerra zibilaren ondorioz, eskualdeak aldaketa demografiko eta ekonomiko sakonak jasan ditu.
Donetskeko oblasta Донецька область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Donetsk |
Geografia | |
Azalera | 26.517 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 4.542.280 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 171,3 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.donoda.gov.ua |
2014ko apirilaren 6an piztu zen Donbasseko gerra, errusiazaleen eta ukrainazaleen artean. 2014ko maiatzaren 11n errusiazaleek sustaturik egindako erreferendumaren ondorioz, Donetskeko oblasta estatu independente bilakatu zen. Errusiazale independentistek hiriburua eta hego-ekialdea bereganatu zituzten; Ukrainako Gobernuak, aldiz, iparraldea eta mendebaldea bere kontrolpean mantendu zituen. 2022ko otsailaz geroztik, Errusiaren Ukrainako inbasioarekin, errusiazaleek Donetsekeko oblastaren are eremu handiagoa bereganatu zuten (bereziki, hegoalde osoa, Mariupol barne). Ondoren, 2022ko irailaren 30ean, errusiazaleen kontrolpeko eremua (oblasteko zatirik handiena eta jendetsuena) Errusiako Federaziora batu zen.
Banaketa administratiboa
aldatuOblasta hamazortzi raion edo barrutitan banaturik dago. 28 hiri, 23 barrutiburu, 134 herri eta 1.124 herrixka daude.[2]
Hiri nagusiak
aldatuDonetskeko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3])
- Donetsk: 999.975 biztanle
- Mariupol: 482.440 biztanle
- Makiivka: 375.992 biztanle
- Horlivka: 279.061 biztanle
- Kramatorsk: 174.892 biztanle
- Sloviansk: 122.049 biztanle
- Jenakiive: 96.616 biztanle
- Kostiantynivka: 88.833 biztanle
Ekonomia
aldatuIndustria
aldatuDonetskeko oblastak Ukrainako ikatz, altzairu eta burdin ekoizpen guztiaren erdia baino gehiago produzitzen du. Tamaina handiko 882 enpresa biltzen ditu eta 2.095 ertain-txiki daude[4].
Nekazaritza
aldatuNekazal produktu nagusiak garia, azukre-erremolatxa, ekilorea, patata, okela eta esnea dira. 1999ko hasieran 2.108 etxalde zeuden zenbatuta[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ukrainaren banaketa administratiboa World-gazetteer.com
- ↑ Donetsk oblast, Ukraine Ukrainetrek.com
- ↑ Donetskeko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
- ↑ a b Ukrainako ministeritzen kabinetea — Donetsk
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Ukraineraz) (Errusieraz) Donetskeko oblasteko administrazioaren ataria