Edmund Rubbra (ˈrʌbrə ahoskatua; Northampton, 1901eko maiatzaren 23a - Gerrards Cross, 1986ko otsailaren 14a) ingeles musikagilea izan zen. Eskolako ikasketak amaitu ondoren, burdinbideetako langile gisa jardun zuen. Musikari dagokionez, bere kasa egin zituen ikasketak, nahiz eta azkenean beka bat lortu eta Gustav Holstekin ikasi zuen. Cyril Scott eta Ralph Vaughan Williams ere izan zituen irakasle. Rubbra musikagile gisa da, batez ere, ezaguna, baina musikaren beste alor batzuk ere landu zituen. Ganbera-musikan, esaterako, piano-hirukote bat osatu zuen, Pleeth eta Gruenbergekin, Bigarren Mundu Gerraren garaian. Hirukotea utzi ondoren, Oxfordeko irakasle izan zen, eta 20 urtetik gora eman zituen zeregin horretan. Zaletasun berezia zuen XVI. eta XVIII. mendeetako musika polifonikorako, eta horixe ikus daiteke bere konposizioetan. Hala ere, lirismorako zuen berezko dohaina, eta forma berrien sorkuntza bateratzeko konpromisoa eta kezka erakutsi zuen beti. Bere estilo polifonikoan nabarmentzekoa du mistizismo katolikoaren eragina; lirikoa eta erromantikoa da, eta egituraren eta kontrapuntuaren kezka ageri du. Bestalde, egile ingeles kontserbadoreen saileko musikagiletzat har daiteke, nahiz eta sekula ez zuen ahaztu langile-klaseko kidea zela, eta budismoaren eragina nabarmendu zuen (katoliko erromatar egin zen 1948an, baina, gerora, budismoak eta taoismoak erakarri zuten). Haren lanen artean, azpimarratzekoak dira hamaika sinfonia, ahotserako hainbat lan (Missa Cantriarensis) eta ganbera-musikako lanak.

Edmund Rubbra

Bizitza
JaiotzaNorthampton1901eko maiatzaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBuckinghamshire1986ko otsailaren 14a (84 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Music
Readingeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta musikologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Genero artistikoasinfonia
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 7bab1f57-2d17-4817-a5c2-085aaf96c4bf Discogs: 1514165 Allmusic: mn0001180061 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu