Erreginen Harana
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Luxorreko tenplua | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 87 |
Kokalekua | EGY |
Eskualdea2 | Herrialde arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erreginen Harana nagusiki Egiptoko XIX. dinastia eta Egiptoko XX. dinastiako printze eta erreginak lurperatuak izan ziren nekropoliaren izena da, aurreko garaietako zenbait ere aurkitu diren arren. Erregeen Haranetik hegomendebaldera dago, Luxor parean, Niloren mendebaldeko ibarrean eta Erregeen Harana baino toki txikiagoa eta kalitate kaxkarragoko harriduna da. Ta Set Neferu ("edertasunaren tokia") egiptoar izena jaso zuen, eta arabieraz egungo Biban el-Harim (بيبان الحريم) da.
Antzinako Tebas bere nekropoliekin izena jasotzen duen multzoaren zati da, 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.
Deskribapena
aldatuHaran hau Erregeen Haranetik gertu dago, Niloren mendebaldeko ibarrean. Toki hau Tebasetik gertu zegoelako aukeratu zen. Egiptoko XVIII. dinastiako faraoiek, hilobi bezala piramideak eraki ordez, eta hauek agian lapurretak askoz errazago jasaten zituztelako, harkaitzean zulatutako hilobietan lurperatuak izatea aukeratu zuten.
Multzoa zenbait uadi edo haranek osatzen dute:
- Erreginen Harana, haranik garrantzitsu eta handiena.
- Ahmose printzearen harana, bere izena bertan aurkitutako lehen hilobia den QV88an lurperatutako pertsonagatik jasotzen duena.
- Trikuharriaren harana, forma hori duten harkaitz batzuengatik izendatua dena.
- Sokaren harana, bertan soka kopto batzuk aurkitu zirelako izendatzen dena.
- Urjauzi handiaren harana, euri garaian urjauzi bat sortzen zelako izendatua.
- Hiru putzuen harana, putzuetan aurkitutako hiru hilobirengatik izendatua.
Ptahren tenplu bat dago, eta Hiru Putzuen haranean Deir el Rumi koptoar monasterioaren hondakinak mantentzen dira.
Historia
aldatuHaranaren sortzaile bezala Egiptoko XIX. dinastiaren sortzailearen emazte izan zen Sitra hartzen den arren, benetan bera baino lehenago Egiptoko XVII. dinastia eta Egiptoko XVIII. dinastiakoak diren zenbait hilobi eta hil putzu zulatu ziren. Dena dela, Sitragandik bihurtu zen toki hau agintari zen faraoiaren emazte eta seme gogokoenen toki esklusibo.
Lehen errege hilobia toki honetan Giovanni Belzonik aurkitu zuen 1816an, Tytirena. John Gardiner Wilkinsonek 24 hilobi aurkitu zituen 1828an. Jean-François Champollionek eta Rosellinik aurreko hilobiak 1829an identifikatu zituzten. Carl Richard Lepsiusek inbentario berri bat egin zuen, objektu ugari dokumentatu eta berreskuratuz. Ernesto Schiaparelli eta Francesco Ballerinik 1903an Erreginen Haranaren indusketa sistematiko bat abiarazi zuten, Nefertariren hilobia aurkituz, tebastar nekropoliko bitxirik ederrena. Bertako margolanek lehen aldiz erliebea ematen diete irudiei, batez ere erreginaren aurpegiari, masailetan eta ezpain ertzetan itzalak jarrita.
Gaur egun, Erreginen Haranean 98 hilobi eta putzu daude, horietako batzuk eraiki bezain pronto utzi zirenak eta sekula okupatu ez zirenak, eta QV siglekin identifikatu eta zenbatuak. Hilobi hauetako gehienak kontserbazio egoera kaxkarrean daude, baina badaude gutxi batzuk oso ederrak miresmena pizten dutenak. Batzuk, apainduak dauden arren, ez dute adierazten nor dagoen lurperatuta. Toki honen lan dokumentala ezinbestekoa da, sekula aurretik ezagutu ez ziren printze eta erreginak ezagutzea ahalbidetu baitigu, baita hilerri berezi honetan falta diren pertsona garrantzitsuak nortzuk diren jakitea ere (Isis-Nefert erregina kasu, honen hilobia oraindik aurkitu ez delarik).
Hilobien zerrenda
aldatuErregeen Haranarentzako KV (Kings Valley) eta Mendebaldeko Haranarentzatko WV (West Valley) siglak erabiltzen diren bezala, Erreginen Haranarentzat QV (Queens Valley) siglak erabiltzen dira toki honetan zulatutako hilobi ugarietako bakoitza identifikatu ahal izateko.
Izena | Lurperatua | Garaia |
---|---|---|
QV1-QV7 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV8 | Hori, 18. dinastiako printzea eta izenik gabeko printzesa bat | XVIII. dinastia |
QV9-QV16 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV17 | Meritra eta Uremerutes, printzesak | XVIII. dinastia |
QV18-QV23 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV24 | ¿? | XX. dinastia |
QV25-QV29 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV30 | Nebiri, errege ikuiluen buruzagia | XVIII. dinastia |
QV31 | Izenik gabeko erregina | XIX. dinastia |
QV32 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV33 | Tanedyemy, printzesa, Horemheben alaba? eta erregina, Sethy I.aren emaztea? | XVIII-XIX. dinastiak |
QV34 | Izenik gabeko erregina | XIX. dinastia |
QV35 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV36 | Izenik gabeko printzesa | XIX. dinastia |
QV37 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV38 | Sitra, Ramses I.aren emaztea | XIX. dinastia |
QV39 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV40 | Izenik gabeko erregina | XIX. dinastia |
QV41 | Amaitu gabeko hilobia | XX. dinastia |
QV42 | Paraheruenemef, Ramses III.aren semea | XX. dinastia |
QV43 | Sethirjopshef (ondoren Ramses VIII.a), Ramses III.aren semea | XX. dinastia |
QV44 | Jaemuaset, Ramses III.aren semea | XX. dinastia |
QV45 | Amaitu gabeko hilobia | XX. dinastia |
QV46 | Imhotep, Tutmosis I.aren bisirra | XVIII. dinastia |
QV47 | Ahmose, Seqenenra-Taoren alaba | XVII-XVIII. dinastiak |
QV48 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV49 | ¿? | XIX. dinastia |
QV50 | ¿? | XX. dinastia |
QV51 | Isis Tahemdyeret, Ramses III.aren emaztea | XX. dinastia |
QV52 | Tyti, Ramses IX.aren alaba eta Ramses X.aren emaztea? | XX. dinastia |
QV53 | Ramses, Ramses III.aren semea | XX. dinastia |
QV54 | Amaitu gabeko hilobia | XX. dinastia |
QV55 | Amenhirjopshef, Ramses III.aren semea | XX. dinastia |
QV56-QV57 | Amaitu gabeko hilobiak | XIX. dinastia |
QV58-QV59 | ¿? | XIX. dinastia |
QV60 | Nebettaui, Ramses II.aren alaba eta emaztea | XIX. dinastia |
QV61-QV65 | ¿? | XVIII-XIX. dinastiak |
QV66 | Nefertari, Ramses II.aren emaztea | XIX. dinastia |
QV67 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV68 | Meritamon, Ramses II.aren alaba eta emaztea | XIX. dinastia |
QV69 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV70 | Nehesy | XVIII. dinastia |
QV71 | Bint-Anat, Ramses II.aren alaba eta emaztea | XIX. dinastia |
QV72 | Baki, printzea, eta Hatneferet, printzesa | XVIII. dinastia |
QV73 | Henuttaui, Ramses II.aren alaba eta emaztea | XIX. dinastia |
QV74 | Dua Tentopet, Ramses III.aren alaba eta Ramses IV.aren emaztea | XX. dinastia |
QV75 | Henutmira, Ramses II.aren alaba? eta emaztea | XIX. dinastia |
QV76 | Meritra, printzesa | XVIII. dinastia |
QV77-QV79 | ¿? | XVIII. dinastia |
QV80 | Tuya, Sethy I.aren emaztea eta Ramses II.aren ama | XIX. dinastia |
QV81 | Heka... | XVIII. dinastia |
QV82 | Minemhat eta Amenhotep, printzeak | XVIII. dinastia |
QV83-QV87 | ¿? | XVIII eta XX. dinastiak |
QV88 | Ahmose, printzea | XVIII. dinastia |
QV89-QV95 | ¿? | XVIII. dinastia |
Beste hilobi batzuk Aurkitutako zenbait objekturen ondorioz, errege familiako beste zenbait kide haran honetan lurperatuta daudela ezagutzen da, baina hauen hilobia ez da ezagutzen.
- Henut, XVIII. dinastiako identifikatu gabeko faraoi baten emaztea. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
- Menjeperre printzea, Tutmosis III.a eta Hatshepsut Meritraren semea. Ontzi kanopoen zatiak.
- Nebetnehat, identifikatu gabeko dinastia baten erdialdeko Errege Emazte Handia. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
- Ti, faraoi baten alaba. Ontzi kanopoen zatiak.