Fan
Fan bat (pluralean: fanak), zerbaiten, talde baten edo norbaiten zale amorratua, mireslea, aldekoa, jarraitzailea, fanatikoa da. Kontzeptua oso arlo desberdinetan erabil daiteke, kirolean zein artean. Euskal Herrian eta Europan, XX. mendeko 70. hamarkadan, The Beatles arrakastarekin kontzeptua asko zabaldu zen. Fanen multzoak fandomak dira. Fanak, sarritan, elkarteak eta klubak sortzen dituzte, fanzineak plazaratzen dituzte, ekimenak antolatzen dituzte gustuko duten hori guztia zabaldu nahian.