Fitxategi formatu bat informazioa fitxategi informatiko batean gordetzeko modu bat da.

Edozein datu informatiko bitetan baino ezin denez gorde, ordenagailuak informazioa '0' eta '1' bilakatzeko eta alderantzizko prozesua burutzeko gai izan behar da. Formatu desberdinak existitzen dira, mota ezberdinetako informazioa gordetzeko: audioa, irudiak, testua...

Formatu batek, gorde ondoren, hasierako informazioa bere osotasunean berreskuratzea ahalbidetzen duenean, galerarik gabeko formatu bat dela esan ohi da. Eta era berean, galeradun formatuak ere existitzen dira, leku gutxiago hartzeko konpresioa erabiltzen dutenak, alegia.

Fitxategi formatu ezberdinak

aldatu
aldatu

Kanpo estekak

aldatu