Fotokazetaritza
Fotokazetaritza edo argazki kazetaritza argazkigintza, diseinu grafikoa eta bideoarekin lotura zuzena duen kazetaritza genero bat da. Irudiak albisteak kontatzeko erabiltzen ditu. Arlo honetako kazetariei fotokazetari edo argazki kazetariak deritze. Fotokazetaritza argazkigintzako beste adarretatik (kale argazkigintza edo argazkigintza dokumentala bezalakoak) bereizten dituen koalitateak:
- Gaurkotasuna: irudien esanahia duela gutxiko gertakarien testuinguruan aurkitu daiteke.
- Objektibitatea: argazkian adierazten egoera gertakarien irudikapen zehatz eta zuzena da.
- Narratiba: albisteko beste elementu batzuekin konbinatzeko gai da.
Hastapenak
aldatuXIX. mendetik lehen erreportaje modernoak agertzen dira. Mende horretan ematen diren gertaera handien aurrean iritzi publikoak informazioa jaso nahi zuen, esaterako Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorioz edo, Europan, Krimeako Gerraren ondorioz (1853-1856).[1] Informazio horretan datu hotzak ez ziren nahikoa, irakurleek gehiago eskatzen zuten. Lehenengo erreportaje horiekin, halaber, fotokazetaritzaren hasiera ikusi zen: argazkilariek laborategia kanpaina inguruetara hurbiltzen zuten egunkarietara bidaliko ziren argazkiak prestatzeko.
Prentsako Argazkiak
aldatuKazetaritzan, argazkia informazioaren beste alderdi bat da eta, berez, informazioa da. Gai honetan, prentsako argazkitegien ezaugarriak eta zereginak, irudien analisiak dituen berezitasunak eta argazkitegietan erabiltzen diren eskuzko sistemak eta automatizatuak aztertzen dira.
Argazkitegiak komertzialak edo ez komertzialak izan daitezke: Argazki komertzialak euren diru iturriekin funtzionatzen dutenak dira. Hemen barruan, albiste agentziak, (EFE, Reuten, AFP, AP…) argazki agentziak (Argazki Press, Sygma..), argazki profesionalen bildumak eta bilduma historikoak sartzen dira. Argazkitegi ez komertziala beste erakunde batzuek menpean daudenak, hemen bilduma publiko eta pribatuak (GureGipuzkoa, Kutxa…), museoa edota arte galerien museoak, erakunde ofizialen bildumak eta prentsako argazkiak aurkitu ditzazkegu.
Argazkitegi ez komertzialen barruan daude prentsako argazkitegiak, enpresaren eginkizunak sortutako materiala kudeatzen dute informazioa ahalik eta gehien suspertzeko. Hauen barruan argazki kopuru handia aurkitu dezakegu. Material hau etengabe hautatu behar da eskakizun handia dagoelako eta argazkiak oso azkar zaharkitzen direlako. Prentsako argazki hauek egunkariaren produkzioan daukate jatorria eta egunkariko argazkilariak, agentziak, argazkilari independenteak eta promozioak dira bere iturri nagusiak. Iturri hauetatik heltzen den materialetik kopuru bat aukeratzen da eguneko publikazioan argitaratzeko. Ondoren, argitaratua zein argitaratu gabe geratu dena Dokumentazio-zerbitzura doa zuzenean eta hemen erabakitzen da zein argazki gordetzen diren eta zein ez. Erabaki hau hartzeko irizpide batzuk jarraitzen dituzte:
Hainbat hautatze-irizpide dauzkagu, hala nola, balio informatiboa (berriaren garrantzia eta adierazkortasunaren arabera), iraupena (behin-behineko aukeraketa), originaltasuna eta interesa, identifikatzeko datuak, eskubideak, egilearen garrantzia, garrantzi hisotorikoa, originala edo kopia dem, argazkiaren egoera….
Prentsa argazki askoren interesak ordu gutxi iraun dezake; beste batzuen, urteak; eta zenbait argazki historiko bilakatzen dira.
Epe zehatza irauten duten gertakizunetan (adibidez, hauteskunde kanpainak, Tourra…), interesgarria izaten da gertakizuna amaitu arte sortzen den material grafiko gehiena gordetzea; eta, gertakizuna amaituta, behin betiko hautaketak egitea.
Prentsa-argazkietako bitarteko faktoreak: argazkilaria, kazetaria, irakurlea eta dokumentalista dira.
Prentsa-argazkietako faktoreen prozesuan lau faktorek hartzen dute parte: hartzeko momentua, argitaratzea, irakurlea eta argazkitegia. Hartzeko momentuan, bitartekari teknikok, argazkilariaren asmoa eta enpresaren ideologia erabakitzen dira. Argitaratzerakoan, neurria, kokapena, eta abar erabakitzen ditu kazetariak, eta argazki-oina osatzen du. Onodren, irakurleak argazkia interpretatzen du, egunkariak eskaintzen dion testuingurutik, baina baita ikuspegi pertsonalaren arabera ere. Azkenik, argazkitegiak daude. Hauek dokumentalistak egindako hautaketa eta analisia argazkia geroan nola erabiliko den baldintzatuko dute.[2]