Frantziako errugbi selekzioa
Frantziako errugbi selekzioa Frantziaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, Sei Nazioen Txapelketan eta test-partidetan. 1910ean hasi zen britainiar taldeekin lehian Bost Nazioen Txapelketan, eta 1954an irabazi zuen lehenbiziko titulua. Ordutik aurrera, garaipen gehien lortu dituen taldea da.
Frantziako errugbi selekzioa | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izengoitia | Oilarraren XV-a, les Bleus, les Coqs, les Tricolores | ||||||||||||||||||||||||||
Elkartea | Fédération Française de Rugby | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | Stade de France, Paris (80.430) | ||||||||||||||||||||||||||
Hautatzailea | Fabien Galthié | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina | Grégory Alldritt | ||||||||||||||||||||||||||
Partida gehien | Fabien Pelous (118) | ||||||||||||||||||||||||||
Puntu gehien | Frédéric Michalak (436) | ||||||||||||||||||||||||||
Entsegu gehien | Serge Blanco (38) | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Lehenbiziko partida | |||||||||||||||||||||||||||
Frantzia 8-38 Zeelanda Berria Paris, 1906ko urtarrilak 1 | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipenik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Frantzia 87-10 Namibia Paris, 2007ko irailak 16 | |||||||||||||||||||||||||||
Porrotik handiena | |||||||||||||||||||||||||||
Zeelanda Berria 61-10 Frantzia Wellington, Zeelanda Berria, 1997ko ekainak 9 | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 10 (aurrenekoa 1987an) | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | Txapeldunordea (1987, 2003 eta 2011n) | ||||||||||||||||||||||||||
Sei Nazioen Txapelketa | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartzeak | 94 | ||||||||||||||||||||||||||
Posturik onena | 26 garaipen (10 Slam Nagusi) |
Historia
aldatu1872an, britainiar merkatariek Frantziako lehenbiziko errugbi taldea sortu zuten Le Havreko portuan: Le Havre Athletic Club. Ondoren, Parisen eta inguruetan sortu ziren taldeak, eta herrialdearen hego-mendebaldean geroago. 1892an jokatu zen Frantziako lehenbiziko txapelketa.[1] 1906an, Zeelanda Berriak bira egin zuen Europan zehar, eta Frantziak selekzioa osatu zuen haien aurka jokatzeko. Partida Parisko Parc des Princesen izan zen, eta etxekoek 38-8 galdu zuten.[2]
1910an, Home Nations torneoan parte hartzera onartua izan zen; harrezkero, Five Nations ("Bost Nazioak") izena hartu zuen txapelketak. Hurrengo urtean erdietsi zuen Oilarraren hamabostekoak nazioarteko lehenbiziko garaipena, 16 eta 15, Eskoziaren aurka, Colombesko estadio mitikoan.[3] Lehen Mundu Gerrak erabat eten zuen kirolaren garapena; errugbilari gehienak mobilizatuak izan ziren, eta anitzek galdu zuten bizia gudu zelaietan, selekzioko 23 jokalarik barne.[4]
Gerra Handia amaiturik, 1920an berriz ekin zitzaion Bost Nazioen Txapelketari. Urte hartan bertan, Frantziak aurreneko aldiz lortu zuen partida bat etxetik kanpo irabaztea, Irlanda 7 eta 15 garaitu batzuen Dublingo Lansdowne Roaden.[5] Bai 1920an, bai 1924an, errugbia kirol olinpikoa izan zen, eta bietan Frantziako selekzioak zilarrezko domina lortu zuen. Baina, hamarkadako arrakastarik handienetako bat 1927ko apirilaren 2an iritsi zen, Ingalaterra 3 eta 0 mendean hartu zuelarik, Adolphe Jauregi baxenafarra kapitaina zela.[6]
1931n, Bost Nazioen Txapelketatik kanporatua izan zen, Frantziako ligan jokalari profesionalak zeudela argudiatuta. Horretaz gain, bortizkeria ere egotzi zitzaien frantziar errugbilariei. Beraz, hamarkada osoan ez zuen britainiar taldeen kontra jokatu. 1939an berriz onartua izan arren, 1940tik 1947ra txapelketa bertan behera geratu zen, Bigarren Mundu Gerraren eraginez.[7][8]
1950eko hamarkadan, Frantziako errugbiak jauzi kualitatiboa eman zuen. 1951ko otsailaren 24an, lehenbiziko aldiz garaitu zuen Ingalaterra Twickenhamen, 3 eta 11.[9] 1954an, All Blacksak hartu zituen mendean, Jean Praten entsegu bati esker.[10] Urte berean, Bost Nazioen Txapelketa irabazi zuen, Gales eta Ingalaterrarekin berdindurik. 1955ekoan, berriz, Galesekin partekatu zuen garaipena. 1958an, oso bira arrakastatsua egin zuen Hegoafrikan barrena; Springboken kontrako lehenbiziko partida berdindu zuen (3-3)[11] eta bigarrena irabazi, 5 eta 9, Ellis Parken.[12]
Hurrengo urteak ere emankorrak izan ziren, 1959an, 1960an,[oh 1] 1960an eta 1961ean Bost Nazioen Txapelketa irabazi baitzuen. Talentu handiko jokalariak elkartu zituen garai hartako selekzioak, hala nola, Lucien Mias, Christian Darrouy, Pierre Albaladejo, Guy eta André Boniface anaiak, edota Michel Zelaia biarriztarra. Urte batzuetako lehortearen ondoren, 1967koa, 1968koa (Grand Slamarekin) eta 1970koa ere bereganatu zituen. Selekzioaren estiloa erabat aldatua zen orduko, fisikoago bilakatua, Christian Carrère, Walter Spanghero, Benoît Dauga edota Guy Camberaberoren eskutik.[13]
1970eko hamarkadan, Galesko selekzioa izan zen jaun eta jabe Bost Nazioen Txapelketan. Hala ere, Frantziak maila handiko jokalariak zeuzkan, hala nola, Jean-Pierre Rives eta Jean-Claude Skrela hirugarren lerrokoak, Jo Maso erdikoa eta Jean-Michel Aguirre atzelaria. Jacques Fouroux kapitaina zela, Grand Slama irabazi zuen 1977an; txapelketa hartan 15 jokalari besterik ez zuen erabili Jean Desclaux hautatzaileak, eta taldeak entsegu bakarra lortu zuen.[13] 1979ko uztailaren 14an, berriz, garaipen historikoa lortu zuen All Blacksen aurka, aurrenekoa Zeelanda Berrian, 19 eta 24.[14]
1980ko hamarkada oparoa izan zen Frantziako taldearetzat. Jacques Fouroux hautatzaile enblematikoak zuzendurik, sei aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa: 1981,[15] 1983 (Irlandarekin), 1986 (Eskoziarekin), 1987, 1988 (Galesekin) eta 1989an, bi Grand Slam barne (1981 eta 1987). Eraginkorra ez ezik, jokatzeko era ziraragarria zen, paregabeko belaunaldi bati esker:[13] Didier Camberabero, Patrice Lagisquet, Pierre Berbizier, Serge Blanco, Philippe Sella... 1987ko Munduko Errugbi Kopako finalera iritsi zen,[16] baina Zeelanda Berriak 29 eta 9 garaitu zuen.
1990eko hamarkadan, lehia estua izan zuen Ingalaterrarekin Europako talde nagusia izateko. Jean-Claude Skrela entrenatzaile zelarik, bai 1997an, bai 1998an, Grand Slama irabazi zuen. 1999an, bigarren aldiz iritsi zuen Munduko Errugbi Kopako finala, finalaurrekoan Zeelanda Berriari 43 eta 31 irabazita; finalean, ordea, Australiak garaitu zuen (35-12).[17] 1999ko Munduko Koparen ostean, Bernard Laportek ordeztu zuen Skrela. Harekin, beste bi Grand Slam eskuratu zituen taldeak, 2002an eta 2004an.[18]
Taldean, bestek beste, Morgan Parra, Thierry Dusautoir eta Imanol Hariñordoki zeudela, Frantziak bere bederatzigarren Grand Slama irabazi zuen 2010ean, eta 2011n Munduko Errugbi Kopako finalista izan zen hirugarren aldiz.[19] Horren ondoan, krisialdi luzea izan zuen selekzioak, eta 2022 arte ez zuen berriz Sei Nazioen Txapelketa irabazi.
Uniformea
aldatu
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Palmaresa
aldatuMunduko Errugbi Kopa
aldatuMunduko Errugbi Kopa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Postua | J | I | B | G | AT | KT | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1987 | Finalista | 6 | 4 | 1 | 1 | 215 | 113 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1991 | Final laurdenak | 4 | 3 | 0 | 1 | 92 | 44 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1995 | Hirugarrena | 6 | 5 | 0 | 1 | 184 | 87 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1999 | Finalista | 6 | 5 | 0 | 1 | 210 | 144 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2003 | Laugarrena | 7 | 5 | 0 | 2 | 267 | 155 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007 | Laugarrena | 7 | 4 | 0 | 3 | 227 | 103 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2011 | Finalista | 7 | 4 | 0 | 3 | 159 | 124 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2015 | Final laurdenak | 5 | 3 | 0 | 2 | 133 | 125 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2019 | Final laurdenak | 4 | 3 | 0 | 1 | 98 | 71 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2023 | Final laurdenak | 5 | 4 | 0 | 1 | 238 | 61 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Denera | 57 | 40 | 1 | 16 | 1823 | 1027 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Sei Nazioen Txapelketa
aldatu Ingalaterra |
Frantzia |
Irlanda |
Italia |
Eskozia |
Gales | |
---|---|---|---|---|---|---|
Parte-hartzeak | 128 | 95 | 130 | 25 | 130 | 130 |
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak) | ||||||
Home Nations | 5 (4) | — | 4 (3) | — | 9 (2) | 7 (3) |
Bost Nazioak | 17 (6) | 12 (8) | 6 (5) | — | 5 (6) | 15 (8) |
Sei Nazioak | 7 | 6 | 5 | 0 | 0 | 6 |
Denera | 29 (10) | 18 (8) | 16 (8) | 0 (0) | 14 (8) | 28 (11) |
Slam Nagusiak | ||||||
Home Nations | — | — | — | — | — | 2[oh 2] |
Bost Nazioak | 11 | 6 | 1 | — | 3 | 6 |
Sei Nazioak | 2 | 4 | 3 | 0 | 0 | 4 |
Denera | 13 | 10 | 4 | 0 | 3 | 12 |
Koroa hirukoitzak | ||||||
Home Nations | 5 | — | 2 | — | 7 | 6 |
Bost Nazioak | 16 | — | 4 | — | 3 | 11 |
Sei Nazioak | 5 | — | 7 | — | 0 | 5 |
Denera | 26 | — | 13 | — | 10 | 22 |
Zurezko koilarak | ||||||
Home Nations | 7 | — | 10 | — | 5 | 6 |
Bost Nazioak | 10 | 12 | 15 | — | 15 | 10 |
Sei Nazioak | 0 | 1 | 0 | 18 | 4 | 2 |
Denera | 17 | 13 | 25 | 18 | 24 | 18 |
- Txapelduna (18): 1959, 1961, 1962, 1967, 1968, 1977, 1981, 1987, 1989, 1993, 1997, 1998, 2002, 2004, 2006, 2007, 2010, 2022.
- Txapeldun elkarbanatua (8): 1954, 1955, 1960, 1970, 1973, 1983, 1986, 1988.
- Slam nagusia (10): 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022.
- Le Crunch (11): 2002, 2004, 2005, 2006, 2010, 2014, 2018, 2020, 2022, 2023, 2024.
- Ingalaterra 14 - Frantzia 11
- Giuseppe Garibaldi Trofeoa (15): 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
- Frantzia 15 - Italia 2
- Auld Alliance Trophy (4): 2019, 2022, 2023, 2024
- Frantzia 4 - Eskozia 3
- Txapelduna (25): 1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994.
- Txapeldunordea (4): 1969, 1975, 1977, 1997.
- Txapelduna (1): 1900.
- Txapeldunordea (2): 1920, 1924.
Jokalarien errekorrak
aldatuPartida gehien
aldatu# | Jokalaria | Postua | Urteak | Partidak |
---|---|---|---|---|
1 | Fabien Pelous | bigarren lerroko | 1995–2007 | 118 |
2 | Philippe Sella | erdiko | 1982–1995 | 111 |
3 | Raphaël Ibañez | orpokatzaile | 1996–2007 | 98 |
4 | Serge Blanco | atzelari | 1980–1991 | 93 |
5 | Gaël Fickou | erdiko | 2013– | 90 |
6 | Olivier Magne | hirugarren lerroko hegal | 1997–2007 | 89 |
7 | Damien Traille | erdiko, atzelari | 2001–2011 | 86 |
8 | Nicolas Mas | harroin | 2003–2015 | 85 |
9 | Sylvain Marconnet | harroin | 1998–2011 | 84 |
10 | Dimitri Szarzewski | orpokatzaile | 2004–2015 | 83 |
11 | Imanol Hariñordoki | hirugarren lerroko | 2002–2012 | 82 |
Louis Picamoles | hirugarren lerroko erdiko | 2008–2019 |
2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Entsegu gehien
aldatu# | Izena | Postua | Urteak | J | En |
---|---|---|---|---|---|
1 | Serge Blanco | atzelari | 1980–1991 | 93 | 38 |
2 | Damian Penaud | erdiko, hegaleko | 2017– | 53 | 36 |
3 | Vincent Clerc | hegaleko | 2002–2013 | 67 | 34 |
4 | Philippe Saint-André | hegaleko | 1990–1997 | 69 | 32 |
5 | Philippe Sella | erdiko | 1982–1995 | 111 | 30 |
6 | Philippe Bernat-Salles | hegaleko | 1992–2001 | 41 | 26 |
Émile Ntamack | atzelari, hegaleko | 1994–2000 | 46 | ||
8 | Christophe Dominici | hegaleko | 1998–2007 | 67 | 25 |
9 | Christian Darrouy | hegaleko | 1957–1967 | 40 | 23 |
Aurélien Rougerie | erdiko, hegaleko | 2001–2012 | 76 |
2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.
Tanto gehien
aldatu# | Izena | Postua | Urteak | J | T | En | Tr | Zk | Dr |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Frédéric Michalak | zabaltzaile | 2001–2015 | 77 | 10 | 61 | 79 | 9 | 436 |
2 | Christophe Lamaison | erdiko, zabaltzaile | 1996–2001 | 37 | 2 | 59 | 78 | 6 | 380 |
3 | Dimitri Yachvili | uztartze-erdilari | 2002–2012 | 61 | 2 | 51 | 85 | 2 | 373 |
4 | Morgan Parra | uztartze-erdilari | 2008–2019 | 71 | 3 | 47 | 86 | 1 | 370 |
5 | Thierry Lacroix | zabaltzaile, erdiko | 1989–1997 | 43 | 6 | 32 | 89 | 2 | 367 |
6 | Didier Camberabero | zabaltzaile | 1982–1993 | 36 | 12 | 48 | 59 | 11 | 354 |
7 | Thomas Ramos | atzelari | 2019- | 36 | 5 | 66 | 59 | 1 | 337 |
8 | Gérald Merceron | uztartze-erdilari, zabaltzaile | 1999–2003 | 32 | 3 | 36 | 57 | 3 | 267 |
9 | Jean-Pierre Romeu | zabaltzaile | 1972–1977 | 34 | 4 | 27 | 56 | 9 | 265 |
10 | Thomas Castaignède | atzelari, zabaltzaile | 1995–2007 | 54 | 18 | 42 | 21 | 5 | 252 |
11 | Serge Blanco | atzelari | 1980–1991 | 93 | 38 | 6 | 21 | 2 | 233 |
2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik..
Erreferentziak
aldatu- ↑ History of rugby in France. terrynorm.ic24.net (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
- ↑ 1er janvier 1906: «Pouvons-nous compter sur vous?». Club de rugby Les Nomades, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
- ↑ 2 janvier 1911: la première victoire du XV de France. dailymotion.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ Le rugby et la Grande Guerre. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ Tournoi des Cinq Nations 1920, 4ème journé. equipe-france.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ Perrono, Thomas. Le premier Crunch victorieux: le jour où le XV de France a réussi à battre le XV d’Angleterre. enenvor.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ Dhers, Gilles. 1931: violence, amateurisme marron, la France exclue du Tournoi des cinq nations. liberation.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ 1931 - La France exclue du Tournoi. aslagnyrugby.net (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
- ↑ 1951-1960: La France parmis les Grands. Ligue Nationale de Rugby, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
- ↑ New Zealand vs France, 27 February 1954. stats.allblacks.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
- ↑ 26 July 1958, South Africa vs France. Springbok Rugby Hall of Fame, genslin.us (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
- ↑ 16 August 1958, South Africa vs France. Springbok Rugby Hall of Fame, genslin.us (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
- ↑ a b c de la Calle, Fermín. El «rugby champagne» frente al «rugby Rambo», una dicotomía francesa. sport.jotdown.es (Noiz kontsultatua: 2023-9-24).
- ↑ New Zealand vs France, New Zealand, 14 July 1979. All Blacks, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-24).
- ↑ Bourniquel, David. Histoire de grand chelem - 1981, la renaissance d’une grande nation de rugby. rugbyrama.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-26).
- ↑ Corbet, Thomas. Les matchs qui ont marqué l'histoire du XV de France en Coupe du monde : Australie 1987. actu.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-26).
- ↑ Alduntzin, Koldo. Australiak bigarren Kopa. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-28).
- ↑ Alduntzin, Koldo. Azken bi urteotako lanari esker. Berria, 2004ko martxoak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-28).
- ↑ Zabaleta, Eneritz. Herri oso bat 'All Blacks'-ekin. Berria, 2011ko urriak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-29).
Oharrak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Frantziako Errugbi Federazioa