Galway (irlanderaz Gaillimh ) Irlandako mendebal kostaldeko hiria da, Connachteko probintzia historikoan. Hiria, Galwayko Konderriaren hiriburua da. Galway badiaren kostaldean kokatzen da.

Galway
Gaillimh
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Galway konderria
PostakodeaH91
Geografia
Koordenatuak53°16′22″N 9°02′30″W / 53.2729°N 9.0418°W / 53.2729; -9.0418
Map
Altuera25 metro
Demografia
Biztanleria85.910 (2022)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia091

Galway badiako ipar-mendebaldeko txoko batean kokatzen da. Corrib ibaiak gurutzatzen du hiria han itsasoratzeko. Hiri gazte eta dinamikoa da, Europar Batasuneko biztanle hazkunde handienetakoa duen hiria, bere biztanleria gelditu gabe hazten doa, batez ere bertaratzen diren atzerritar langile eta ikasleei esker (horietako batzuk euskaldunak). Galway hiri unibertsitarioa da: bi unibertsitate ditu, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway) eta MGIT.

Hiriak "City of Tribes" edo "Cathair na dTreabh" izena hartzen du (euskaraz "Tribuen Hiria"). Hiberno-Normandiar garaian bertako 12 Tribuek (merkatari anglonormandar familiak) hiriaren agintaritza eta kontrola baitzuten. "Tribu" izendapena Oliver Cromwell garaiko ezizena da eta gaur egun arte mantendu izan da.

Etimologia

aldatu
 
Galway hiri harresituaren mapa (1651)

Galway, gaeleraz Gaillimh ("gall" eta "am" gaelerazko hitzetatik eratorria, euskaraz "ibai harritsua"), hiriak izena Corrib ibaiaren ondoan aurkitzen diren harriei zor die. Halere, kondairei sinistu behar baldin badiegu, izena zeltiar mitologian legoke, honen arabera, Galvia, Breasal erregearen alaba, arroka batetik hurbil zegoela itota hil omen zen Corrib ibaian.

Beste batzuen ustez, hiriak Corrib ibaiarengandik hartzen du izena irlanderaz: Gaillimh ibaia. Ibai honen mendebaldean ezarri omen zen antzinako lehen biztanleen gotorlekua: Dún Bhun na Gaillimhe izenez ("Gaillimh gaineko gotorlekua") gaur egungo Claddagh auzoan egon omen zen kokatuta. "Gaillimh" izenak "Harritsu" esan nahi omen du.

      Datu klimatikoak (Galway, 1981–2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 9.0 10.5 12.5 15.5 17.3 19.2 19.0 17.0 13.7 10.9 9.0 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.2 3.3 4.7 5.5 8.0 10.6 12.6 12.5 10.4 7.9 5.3 3.6 7.3
Euria (mm) 114 94 92 61 68 81 69 109 93 130 124 121 1156
Iturria: [[1]]

Historia

aldatu

XIII. mendean jaio zen hiria, Richard de Burgh, anglo-normandar inbaditzaileetako bat, leku honetara ailegatu eta bertako O´Flaherty Klanak defendatzen zuen gaztelua hartzen saiatu zenean. Bi urteko setioen ostean, azkenik bere helburua lortu zuen. 1232tik aurrera, irlandar tribu etsai eta basatiez etengabe inguraturik, Galwayko Hiriak hazkunde nabarmena izatea lortu zuen, harresiturik eta ingeles erregeei beti fidel izanik. Normandar agintariei esker, zenbait familiek hiriko negozio garrantzitsuenak monopolizatzea lortu zuten. Hau izan zen Galway-eko Hamalau Tribuen genesia, mende batzuk aurrerago Oliver Cromwell-en gerlariek hiriko botere faktikoei izendapen hori ezarri zieten. XIV. mendearen bukaera aldera, hiria merkatari portu lehiakor bat bilakatzen hasi zen, Espainia eta Frantziarekin hartu-emanak estutuaz. Beharbada, familietan nabarmenena Lynch familia izan zen, Saint Nicholas elizaren eraikitzaileak, batzuen ustez Irlandako Erdi Aroko parrokia handi eta hobeto kontserbatuena.

 
Shop Street, Galway hiriko erosketa eta denden kalea
 
Galwayko Antzokia antzokiaren irudia

Kultura

aldatu

Galway hiriak Irlandako hiririk "gaelerar" edo "irlandarrena" izateko ospea du, batez ere Irlandar Hizkuntza, herri musika, abestiak eta irlandar dantzekin duen lotura estua dela eta. Askotan Irlandako Hiriburu Elebiduna bezala izendatu ohi izan da, nahiz eta Irlandako Errepublikaren gainontzeko hirietan bezala biztanlegoaren gehiengoak ingelesez bakarrik hitz egin. Dena dela, hiriaren Irlandartasuna beste ezaugarri batean datza nagusiki: Galway Konderriko eskualde irlandar hiztuna edo Gaeltachtaren Ate Nagusia izatean, hain zuzen ere. Irlandar Antzerkia, Telebista, Irrati ekoizle eta Irlandar Musika Talde askoren kideek hiri honetan dute egoitza, An Taibhdhearc (euskaraz: Antzokia) eraikinean, Irlandar Hizkuntzaren Antzoki Nazionala, Galwayko erdigunean. RTÉren (Irlandar Irrati Telebista) TG4 telebista katea (Gaelerazko Telebista) eta Raidió na Gaeltachtak (Gaeltachteko Irratia) Connemarako Gaeltachtean dituzte beren egoitzak. Galway Konderriko 4 hauteskunde-barruti edo auzoguneek (denera 22 dira) Gaeltachtaí edo Irlandar Hiztunen gune bezala izendatuta daude. Galwayen dagoen Irlandako Unibertsitate Nazionalak eskualde honetako ahozko materiala Zeltiar Hizkuntzen Artxibategirako gorde du.

2020an izendatu zuten Europako kultura-hiriburu.

Leku interesgarriak

aldatu
 
Galwayko portuaren ikuspegia.
 
Galway hiriko ohiko pub eta taberna irlandar koloretsuak
  • Pub eta Tabernak. Galway hiriko erdigune edo alderdi zaharrean dauden pub eta tabernek irlandar herri musika entzuteko aukera ezinobea eskaintzen dute. Noizbehinka, bertakoek garagardo pinta batzuen laguntzaz bapateko edo zuzeneko irlandar dantza edo gaelerazko abestien emanaldiak eskaintzen dituzte. Ez ahaztu ere, une askotan kalean zehar aurkitu daitezkeen kale-musikari edo kale-antzezleak. Pub eta taberna giro horretan barneratu nahi izan ezkero Quay Street kalea izan liteke denetan gomendagarriena.
  • Eyre Enparantza (Eyre Square). Gaur egun John F. Kennedy Square izendapena du, 1963. urtean Estatu Batuetako John Fitzgerald Kennedy Galwayra egin zuen bisitaren omenez. Hiriaren bihotz-bihotzean kokatzen da.
  • Galwayko Antzokia edo An Taibhdhearc na Gaillimhe. Soilik gaeleraz edo irlanderazko antzezlanak antzezten dituen antzokia. Middle Street (An tSráid Láir) kalean kokatzen da.
  • Gure Ama Jasokunde eta San Nikolasen Katedrale Katolikoa (Cathedral of Our Lady Assumed into Heaven and St Nicholas)
  • Lynch gaztelua, Galwayko Tribuetako bat zen Lynch familiaren aintzineko bizilekua, Shop Street eta Abbey Gate Street Upper kaleak gurutzatzen diren izkinan. Hiri modernoetara egokitutako aintzineko eraikinen kontserbazio adibide bikaina: Gaur egun Allied Irish Banks banketxe irlandarraren Galway-ko egoitza da.
  • Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway), 1845an sortua.
  • Hiriko Museoa eta Espainiar Arkuak (City Museum and Spanish Archs)
  • Nora Barnacle-ren Museoa, James Joyce-ri buruzko museo txiki bat da (uda aldean egon ohi da irikita), irlandar idazle handienetako bat izan zen. Museoa, James Joycen emaztea zen Nora Barnacle-ren jaiotetxean dago.
  • Justizi Auzitegia eta Hiriko Udaletxea (Court House & Town Hall). Biak 1818. urtekoak dira baina zenbait berrikuntza jasan dituzte. Udaletxea 1901an lekuz mugitu zen. Gaur egun, aintzineko udaletxearen eraikinean antzokia kokatzen da.
  • St. Nicholas Church. Lynch familia ospetsuak eraiki zuen 1320an, San Nikolas Myra-koaren omenez, itsasgizonen santu babeslea. 1477an Kristobal Kolonen bisita jaso omen zuen.
  • Zubiko Errota (Bridge Mills) O'Brien zubiaren bazterretako batean kokatzen da, Corrib ibaiaren gainean.
  • Denden Kalea edo Erosketen Kalea (Shop Street), XVIII. mendean eraiki zuten.
  • Izokinaren uharka eta zubia. Izokinaren jauziaren zubia 1818. urtean eraiki zuten.
  • Galwayko Erdi Aroko Musika Jaialdia (Galway Early Music Festival)
  • Galwayko Ostren Jaialdia. (Galway Oyster Festival)
  • Galwayko Zaldi Lasterketak (Galway Races). Ziurrenik Irlanda osoko zaldi lasterketa ospetsuenak.
 
Galway hiriko Eyre Square parkearen ikuspegi panoramikoa.
 
Corrib Ibaiaren irudia, katedrala eta Espainiar Arkuaren artean (Spanish Arch)

Kirola

aldatu

Joko gaelikoak dira nagusi. Galway GAA taldeak 9 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia, Irlandako konderrien artean hirugarrena da, Kerry eta Dublinen atzetik. Hurlingari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusia.

Futbolean jokatzen duten taldeen artean Galway United F.C. aipatu behar da. 1991ean Irlandako futbol kopa irabazi zuen.

Errugbiari dagokionez bertan egoitza duen Connacht Rugby taldeak Pro 12 Liga irabazi du 2016an eta bi aldiz izan da hirugarrena Europako Kopan.

Belauntzien Volvo Ocean Race estropada 2011-12an Galwayen bukatu zen. Aurrez 2009an Galwayen eskala egin zuen.

Galwaytar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Galway ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlandako Ataria