Geologo
geologian aditua den zientzialaria
Geologo bat geologia ikertzen duen pertsona da, zeinak Lurraren estruktura eta prozesu fisikoak ikertzen dituen. Azken urte hauetan Eguzki sistemako gainontzeko planetak ere ikertzen dituzte.
Geologiak hainbat jakintza arlo ezberdin dituenez bere baitan lan ugari egiten dituzte geologoek. Ingenieritza geologikoa egiten dutenek eraikuntzetan egon daitezkeen arriskuak ikertzen dituzte; petrolioa eta lurrazpiko ura, gas naturala eta mineral ezberdinak bilatzen dituzte; lurrikarak eta tsunamiak ikertzen dituzte eta bizitzaren historia eta eboluzioa ikertzen dute.