Geomorfologia

lurrazalaren formen azterketa

Geomorfologia geografiaren eta geologiaren adar bat da. Haren helburua Lurrazalaren formak aztertuz eta deskribatuz lurrazalaren sorrera eta egungo portaera ulertzea da.

Geomorfologia beste zientzia batzuekin lotuta dago. Gehien ezagutzen den eredu geomorfologikoak, azaltzen du lurrazalaren formak balantze dinamiko baten ondorio direla. Dinamika hori ziklo geografiko gisa ezagutzen da, higadura eta sedimentazio-prozesuak erakusten dituelarik.

Higadura aipatuta, higadura eragiten duten faktoreak aipatzea garrantzitsua da. Kanpoko eragile bezala ezagutzen diren ura, haizea, izotza eta sua (beroa) dira geomorfologian eragin handiena dutenak. Kanpoko eragile hauek, lurrazalari forma ematen diote, eta prozesu kimikoekin batera, lurzoruak sortu, materialen propietateak aldatu eta topografiaren aldaketa eragiten dute. Lurrazala eta topografia, faktore klimatiko, hidrologiko eta biologikoen emaitza direla ondorioztatzen da.[1][2][3][4]

Historia

aldatu

Geografiaren hasiera banaezin batean, geomorfologia mende amaieran mamitzen da bere aita izan zenaren eskutik, William Morris Davis geografo ospetsuaren eskutik, geografia amerikarraren aitatzat ere hartzen dena. Garai batean, erliebearen sorrerari buruzko ideia nagusia katastrofismoaren bidez azaltzen zen, Bibliako uholde handiarekin bat etorriko balitz bezala. Davisek eta beste geografo batzuk uste zuten Lurreko gainazalaren ereduaren erantzule beste arrazoi batzuk zirela eta ez gertaera katastrofikoak. Davisek, uniformitarismoaren esparruan, paisaia sortzearen eta suntsitzearen teoria garatu zuen, ziklo geografikoa deitu zuena. The Rivers and Valleys of Pennsylvania, The Geographical Cycle eta Elementary Physical Geography bezalako lanek lehen bultzada sendoa eman zuten, eta diziplina finkatzen ari ziren Mark Jefferson, Isaiah Bowman, Curtis Marbut bezalako oinordeko ugarik (parte hartzeari utzi gabe) geografiaren testuinguruan eta beste zientzietan sakonduz ere jarraitu zuten.

Geomorfologia praktikoa

aldatu

Geomorfologiaren aplikazio praktikoak, arrisku geologikoekin erlazionatzen dira, adibidez, lurren labainketak, ibaien kontrolak edo kostako babesa.... Hauen aurrean, irtenbide desberdinak aplikatzen dira istripuak ekiditeko.

Geomorfologiaren eragileak      

aldatu

Prozesu geomorfologikoen eragile nagusiak geografikoak, biotikoak, geologikoak eta antropikoak dira. Eragile geografikoei dagokienez, jatorri exogenoko eragile abiotikoak dira erliebean eragina dutenak, higadura handiagotuz, adibidez: grabitatea, lurzorua, klima eta ur masak.

Faktore biotikoek, aldiz, eragile geografikoen kontran jokatzen dute, gehienetan higadura murriztuz landaretzaren kasuan bezala.

Eragile geologikoei dagokienez, tektonikak ziklo geografikoa gaztetzen du, haren jatorri endogenoarekin higadura errazten duelako. Tektonikak lurrazal kontinentalean deformazioaren ondorioz sortutako egiturak aztertzen ditu, egitura horiek eratu zituzten prozesuekin batera. Tektonikari esker eratzen dira mendikateak eta fosa tektonikoak, horiek izanik etorkizuneko geomorfologia osatuko dutenak.

Azkenik, gizakiaren ekintzak eragile antropikoak eragiten ditu, kasu batzuetan higadura erraztuta eta besteetan ekidituta.

Prozesu geomorfologikoak

aldatu

Geomorfologian, adar hainbat bereizten dira, eta adar bakoitzean prozesu eta paisai geomorfologiko desberdinak aurkitzen dira.

Geomorfologia klimatikoa

aldatu

Erliebean, klimak duen eragina aztertzen du. Euria, tenperatura, haizea... eragile desberdinak dira, eta bakoitzean desberdin eragiten du, higadura era desberdinetan emanez. Tenperaturak normalean arroken apurketa eragiten du, adibidez, basamortuetan tenperatura aldaketa askotan gertatzen denez, arroketan uzkurtze eta zabaltze prozesuak ematen dira, horrela arroka zartatuz. Euriak, askotan, eragile kimiko moduan eragiten du, adibidez, ingurune karstikoak sortuta. Haizeak, normalean, basamortuetan eragiten du, bertan ere morfologia desberdinak sortuz.

Geomorfologia flubiala

aldatu

Ibaiek sortzen dituzten morfologia desberdinak biltzen dira bertan. Dinamika flubialak batzen dituen arrisku geologikoak ere aztertzen ditu.

Hegaletako geomorfologia

aldatu

Mendietan gertatzen diren prozesuak aztertzen ditu, hala nola ezpondetako erorketak, masa mugimenduak... atal hau arrisku geologikoekin gehienen lotzen dena da.

Geomorfologia glaziarra

aldatu

Glaziarrek ematen dituzten morfologiak aztertzen ditu, eta hauek eragiten dituzten prozesu desberdinak.

Geomorfologia litorala

aldatu

Kostaldeko erliebe eta prozesu desberdinak biltzen ditu atal honek.

Geomorfologiaren zikloa

aldatu

Geomorfologia, 3 etapa desberdintzen dira. Lehenengo,higadura; ondoren,sedimentuen garraioa; eta azkenik,hauen sedimentazioa:

Higadura

aldatu

Prozesu geologikoen bidez, materialak erauzteko prozesua da higadura, eta meteorizazioak, arroken alterazioak eta aldez aurreko disgregazioak, higadura errazten du.

Higaduraren mota eta intentsitatea hainbat faktoreren menpe dago: Klimatikoak, topografikoak, lurzoruko faktoreak, faktore antropikoak, besteak beste.

Garraioa

aldatu

Garraioa, garraio-bidea fluido bat denez, arroka zati meteorizatuen mugimendua da. Garraio-energia aldatu egiten da sistema batetik bestera, eta garraiatutako materialen tamainan eta sedimentuetan inprimatutako egituretan islatzen da. Materialak ibaien bidez, itsas-korronteen bidez eta uhertasun-korronteen bidez garraiatu daitezke, baita olatuen, garraio glaziarraren, eolikoaren eta grabitazio-garraioaren bidez ere. Horien barnean hainbat modutan garraia daiteke materiala: Irristaketaz, errotazioz, saltoka, esekiduran edo garraio kimiko bidez.

Sedimentazioa

aldatu

Sistema sedimentario batek garraiatutako materialen metaketa da, ingurune-baldintzen aztarna uzten duelarik arroken erregistroan.

Sedimentazioa bi prozesuren bidez gerta daiteke: dekantazioa (sedimentuak garraiatzen zituen korronteak abiadura galtzen duenean edo gelditzen denean gertatzen da) eta areagotze zinetikoa (klastoek geldiarazten dituen oztopo batekin topo egiten duten neurrian).Hala ere, metaketa gune deprimituetan gertatzen da ia beti.

Ibaiak, eragile nagusiak

aldatu

Higaduran, garraioan eta metaketan ura da eragile geologiko garrantzitsuena.Gaur egun lurrazal kontinentalean gailentzen diren erliebe-morfologiak ibai prozesuek eragindakoak dira. Ibaiak drainatze sare baten parte dira, eta drainatze sare horrek baldintzatzen du lurrazal–eremu horren morfologia.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Apuntes Geología General: Geomorfología» www.geovirtual2.cl (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. http://caminos.udc.es/info/asignaturas/grado_itop/113/pdfs/TEMA%209-1%20geomorfologia.pdf. .
  3. Willett, Sean D.; Brandon, Mark T.. (2002). <0175:ossimb>2.0.co;2 «On steady states in mountain belts» Geology 30 (2): 175.  doi:10.1130/0091-7613(2002)030<0175:ossimb>2.0.co;2. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  4. Roe, G. H.; Whipple, K. X.; Fletcher, J. K.. (2008-09-01). «Feedbacks among climate, erosion, and tectonics in a critical wedge orogen» American Journal of Science 308 (7): 815–842.  doi:10.2475/07.2008.01. ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

Kanpo estekak

aldatu