Georg Joachim Rheticus
Georg Joachim Rheticus (Feldkirch, Austria, 1514ko otsailaren 16a - Košice, Hungaria, 1576ko abenduaren 4a) astronomoa eta matematikaria izan zen. Wittenbergen matematikak irakatsi ondoren, Frauenburgen jarri zen bizitzen, Kopernikorekin astronomia-lanak egiteko. Kopernikoren ikasle saiatuenetakoa izan zen, eta 1540. urtean bere maisuaren teorien bilduma zen Narratio prima de libris revolutionum Copernici obra argitaratu zuen. Hiru urte geroago, Kopernikoren maisulana argitaratu zuen Nürenbergen (De revolutionibus orbium caelestium). Trigonometriari buruzko ikerketak egin zituen 1542-1576 urteetan: Opus palatinum de triangulis (1596).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.