George Paget Thomson
George Paget Thomson (Cambridge, Ingalaterra, 1892ko maiatzaren 3a - ibidem, 1975ko irailaren 10a) ingeles fisikaria izan zen.
Biografia
aldatuJoseph John Thomson fisikariaren semea zen. Aberdeengo Unibertsitatean, Izadiaren Filosofia irakatsi zuen 1922an.
Elektroi-izpiak aztertu zituen, eta ikusi zuen beirazko gai batetik igarotzean barreiatu egiten zirela. 1930 inguruan, neutroia eta fusio nuklearra aztertu zituen. 1937an, Fisikako Nobel saria eman zioten elektroien difrakzio-ahalmena frogatu zuelako.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu