Greba orokor

Greba orokorra» orritik birbideratua)

Greba orokorra lan-jarduera eta sektore ekonomiko guztietan egiten den greba eta protesta bat da, gehienetan egun bakar batean zehar, gehienetan gobernuak berak hartutako erabaki ekonomiko zehatzen aurka (hala nola, prezioen igoerak, soldaten jeitsiera eta lan erreformak ) edo gizarte osoak krisi ekonomikoak direla eta pairatzen dituen ondorio larrien aurka (langabezia masiboa eta pobrezia, esaterako). Arrazoi politiko hutsengatik eta agintean dagoen gobernuaren aurka deitua ere izan daiteke, Euskal Herrian Espainiako gobernuen politiken aurka maiz deitutako greba orokorrak, adibidez. Lan uzteaz gainera, greba orokorreko egunak borroka egunak ere izaten dira: langileek manifestazioak eta bestelako protesta-ekintzak burutzen dituzte.

2012ko greba orokor baten aldeko aldarria, LAB sindikatuak egina.
Greba orokorrera deitzen duen egunkaria.

Historia

aldatu

Lehenik eta behin, greba arma-politiko bezala teorizatu zuen pertsona, William Benbow izan zen, 1832ko Gran National Holiday obran.

 
Grebarako deialdia egiten duen Bartzelonako egunkaria.

XIX. mendearen amaieran, langile mugimendu internazionalak greba defendatu zuten, helburu industrial eta politikoekin.

Europan, XIX. mendean, grebak eskubide politikoak (sufragio unibertsala) edo sozialak lortzeko instrumentu bezala erabili zen. Ezker politikoaren barnean, greba orokorra, iraultza soziala hasiko zuen pauso bezala kontsideratzen zen; honek Estatua paralizatu eta langilearen esku-hartzea hasten baitzuen. Georges Sorel izan zen greba orokorraren teoriko nagusia, honek solidaritatea, klase kontzientzia eta espiritu iraultzailea sendotzeko balio duela esanez.

Industria Iraultzaren lehen bi mendeetan, hala ere, greba orokorra zigortuta egon zen eta ez zen izan sozialdemokraziaren zabalpenera arte (XX. mendearen hasieran), eskubide bezala aitortu zen unea.

Kanpo estekak

aldatu