Hizkuntz genozidio

hizkuntza menderatzaileak egindako presioaren eraginez hizkuntza menderatua desagertzeraino iristen den prozesua
Hizkuntz-genozidio» orritik birbideratua)

Hizkuntza genozidioa edo linguizidioa kultura menperatzaile batek komunitate baten hizkuntzaren gainean eragiten duen heriotza programatua da. Kasu gehienetan, kultura menperatzailea estatu menperatzaile batena da. Horrek, eskura dituen tresnen bidez —eskola, armada, komunikabideak, eliza, eliteak...—, hizkuntza menperatuaren galera bilatzen du, neurri politiko zorrotz eta eraginkorrak ezarriz.

"Frantsesez mintzatu, garbiak izan zaitezte", Frantzia hegoaldeko eskola bateko hormetan.

Hizkuntz genozidioa etnozidioaren mota bat da.

Genozidio linguistikoaren saiaketak ugariak izan dira historian zehar. Batzuk arrakastatsuak izan eta muturreraino iritsi dira, Amerikako eta Afrikako hizkuntza askoren galera ekarri baitute. Gugandik gertu, aipatzekoak dira Frantziako estatuak Frantziako iraultzaren ondoren frantsesa ez diren gainontzeko hizkuntzak (euskara, katalana, bretoiera, korsikera, okzitaniera...) desagertarazteko martxan jarri dituen politikak [1]. Espainiako estatuan, aldiz, Karlos III.aren ondotik gaztelania ez diren penintsulako beste hizkuntzak debekatuak izan dira eremu formaletan, eta —garai batzuetako salbuespenarekin— euskarari jazarpen latza ezarri zaio, zigor fisikoak eta guzti (eraztunarena, adibidez) [2].

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Joan-Lluis Lluis: Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz, Gatuzain, 2006
  2. Joan Mari Torrealdai: El libro negro del euskera, Ttarttalo, 1998. ISBN 84-8091-395-9

Kanpo estekak

aldatu