Horacio Etxebarrieta Maruri (zenbait tokitan bigarren abizena Mauri idazten dute) (Bilbo, Bizkaia, 1870eko irailaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 20a) politikari eta industria-gizon bizkaitarra izan zen.

Horacio Etxebarrieta


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1910eko maiatzaren 14a - 1918ko urtarrilaren 10a
Barrutia: Bilbo
Bizitza
JaiotzaBilbo1870eko irailaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBarakaldo1963ko maiatzaren 20a (92 urte)
Familia
AitaCosme Etxebarrieta
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria, politikaria, bankaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican–Socialist Conjunction (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Aitarengandik hartuak zituen meategi-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdina-meategiak, petrolio-bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso- eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cádizko ontzigintza enpresa, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia (gaur egungo Iberia konpainia), Saltos del Duero (gero, Hidroeléctrica Ibérica enpresarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena; eta ondoren Hidroeléctrica Españolarekin batuta, Iberdrola), eta abar.

Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanak baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd el-Krim buruzagiarekin negoziatu eta haren esku zeuden espainiar presoak askatzea lortu zuen (1923).

Denbora batez El Liberal egunkariaren jabea ere izan zen.

Bibliografia

aldatu
  • Díaz Morlán, Pablo (1999): Horacio Echevarrieta 1870-1963. El capitalista republicano. LID Editorial, Madril. ISBN 978-84-88717-23-8.[1]
  • Díaz Morlán, Pablo (2011): Horacio Echevarrieta, empresario republicano, Muelle de Uribitarte Editores, Bilbo.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horacio Etxebarrieta