Ibaiadarra ur laster edo ibai bat da, bere urak itsasoan ez baizik beste ibai nagusiago batean isurtzen dituena.

Biała Lądecka ibaiak, Nysa Kłodzkaren ibaiadarra, Poloniako Bielice zeharkatuz.

Hasiera batean, batzen diren bi ibaietatik, ibaiadartzat jotzen dena, garrantzi gutxiagoakoa da (bere emariagatik, luzeragatik edo arroaren tamainagatik...) Hala ere, badago salbuespenik: Misisipi ibaia adibidez. Honen ibaiadarra den Missouri ibaia, elkargunetik errekan gora, 600 kilometro luzeagoa da eta hiru aldiz handiagoa den arroa du, adibidez.

Gauza bera gertatzen da Miño eta Narcearekin, Sil ibaia eta Nalon baino laburragoak eta emari gutxiagodunak. Eta, Orinoko eta Guaviare ibaien arteko elkargunean, azken hau, askoz luzeagoa da, ia 1600 kilometroko luzerarekin, Orinokok, toki horretan bertan 940 dituen bitartean, emari gehiagokoa ez den arren.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.