Jelena Baturina
Jelena Nikolaievna Baturina (errusieraz: Елена Николаевна Батурина; Mosku, 1963ko martxoaren 8a) enpresaburu eta oligarka errusiarra da, hauen talde maskulinoan emakumezko aberats bakanetakoa. 2010. urtetik Londresen bizi da, baina aberastasunak pilatu zituen 1990eko hamarkadan, Juri Luzhkov Moskuko alkatearekin (1992tik 2010era) ezkonduta egon zelarik, hiriko hainbat kontratu bere eskuetan jausten zirelarik, bere jabetzako Inteco konpainiaren bidez.
Jelena Baturina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1963ko martxoaren 8a (61 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juri Luzhkov (1991 - 2019ko abenduaren 10a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | State University of Management (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
lenta.ru… |
Aberastasunak
aldatuForbesek 1990ko hamarkadatik Errusiako emakumezkorik aberatsena izendatu izan du sistematikoki, eta bilionarioen (zentzu amerikarrean) klubean bakarra izan da urte askoan. 2020an, Baturinak 1.200 milioi dolar eduki arren, gainditu egin zuten: Tatiana Bakaltxukek 1.400.000 milioiko jabetza zuela ebatzi zuen Forbesek.[1].
Dirutza nola egin zuen, hainbat kontakizunek salatu izan dute, eta Wikileaksek dokumentatu[2]: 1990eko hamarkadan, eta Moskun, senarra alkate zuela, Inteco konpainiak lortzen zituen behin eta berriro kontratu publikoak. Errusiako 1990eko pribatizazioen eta aberasteen eskemetan berezia izan zen kasu hau, zeren eta Moskun pribatizazio gutxi izan ziren konparazioan, eta aparatu politiko publikoak indar handia zuen; horregatik Luzhkoven bidezko konexioaren garrantzia[3]. Tartean Solntsevskaya Bratva Moskuko mafia taldea ere bazela salatu izan da[2].
Luzhkov senarrak karguan segitu zuen Moskun 2010 arte, non Dmitri Medvedev presidenteak kargutik kendu zuen supitoki. Jarraian, Baturina Londresera joan zen bizitzera, esanez bere bi alabek bertan "ikastea erabaki zutela"[4]. Harrezkero, Londresko aberats errusiarren taldekoa da. Luzhkov 2019an hil zen, eta Moskuko katedral nagusian izan zuen hileta. Lehen lerroan egon zen Vladimir Putin Baturina alargunarekin[5].
Be Open Foundation eta itxura filantropikoa duten beste erakunde batzuen buru da Baturina.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Errusieraz) «Elena Baturina is no longer Russia's richest woman» en.vestikavkaza.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ a b The Luzkhov Dilemma. 2010 February 12, 15:39 (Friday) (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Wood, Tony. (2018). Russia without Putin : money, power and the myths of the new Cold War. ISBN 978-1-78873-124-9. PMC 1023858983. (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) McGurk, Tom. «The Sunday Interview: Yelena Baturina» Business Post (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Russia: Putin pays respects to late former Moscow mayor Yury Luzhkov | Video Ruptly» www.ruptly.tv (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ Mascheroni, Loredana. (21 June 2012). «Elena Baturina: Be Open» Domus.