Joachim du Bellay
Joachim du Bellay (Liré, Anjou, 1522 aldean - Paris, 1560ko urtarrilaren 1a) poeta frantsesa izan zen.
Joachim du Bellay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liré, 1522 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1560ko urtarrilaren 1a (37/38 urte) |
Hobiratze lekua | Parisko Notre-Dame katedrala |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Jean III du Bellay |
Familia | ikusi
|
Leinua | du Bellay family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Poitiersko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina frantses ertaina |
Irakaslea(k) | Jean Daurat (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Pleiadea |
Mugimendua | Pleiadea |
Bizitza eta lanak
aldatuZuzenbidea ikasi zuen Poitiersen eta 1547an Pierre de Ronsard ezagutu zuen. Haren joera humanista bere eginik, Parisa aldatu zen eta Coqueret ikastegian sarturik (1547-1549) Jean Dorat helenistaren irakasle izan zen. 1549koa da haren Défense et Illustration de la langue française; bertan Ronsard buru zuen La Pléiade taldearen helburu poetikoak azaltzen ditu. Petrarka eredu harturik, 1551ean hasiera eman zion L´Olive soneto sailari.
1550-1552 bitartean gaixotasun larri batek hartu zuen. Ondoko lau urteak (1553-1557) Erroman eman zituen Jean du Bellay osaba kardinalaren zerbitzuan. Honetan oinarriturik lau liburu argitaratu zituen 1558an: Les antiquités de Rome; Regrets, autorearen libururik behinena; Divers Jeux rustiques eta Poemata, azken hau latinez. Azkenik, hil aurretik Le poète courtisan izeneko satira egin zuen.
Du Bellay, Ronsarden ondoren, La Pléiade taldeko poetarik garrantzitsuena da eta forma-perfekzio beteena lortu zuenetariko bat. Aldizka elegia eta satira maisutasun handiz erabiltzen badaki, duen xarma hunkigarriari esker lirismo erromantikoa iragartzen duelarik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim du Bellay |