Joruba Herria
Joruba Herria Ìlẹ-Yorùbá | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiriburua | Ilé-Ifẹ | ||
Hiri nagusiak | Lagos, Ibadan, Abẹokuta, Ọyọ | ||
Administrazioa | Nigeria, Benin, Togo | ||
Biztanleria | 50.000.000 | ||
Administrazioa | Nigeria, Benin, Togo | ||
Dirua | |||
Herritarra | joruba | ||
Hizkuntza(k) | jorubera | ||
Ofiziala(k) | ingelesa, frantsesa | ||
Joruba Herria (joruberaz Ìlẹ-Yorùbá) joruba etniaren berezko lurraldea da. Mendebaldeko Afrikan dago, eta eremu hau hartzen du: Nigeriako hego-mendebaldea, Beningo hegoaldea eta Togoko ekialdea. Gutxi gorabehera 50.0000.000 biztanle ditu.
Jorubak, 30 - 50 milioi gizabanako izanik, Mendebaldeko Afrikako etnia nagusietako bat dira. Joruba gehienek jorubera (joruberaz èdè Yorùbá) hitz egiten dute, eta batik bat Nigerian bizi dira, nigeriarren % 21 inguru baitira joruba etniakoak.[1]