José Raúl Capablanca
José Raúl Capablanca y Graupera (Habana, 1888ko azaroaren 19a - New York, 1942ko martxoaren 8) kubatar xake jokalaria izan zen, 1921etik 1927ra munduko xake txapelduna. Bere trebezia goiztiarra zela eta, "Xakearen Mozart" ezizenez ezaguna izan zen; zuen garaitezin ospearen ondorioz "Xakearen makina" gisa deitua ere izan zen. Gainontzeko xakelariak xakean jokatzen zuten artean, Capablanca "xakean mintzatu" egiten zela aipatu zen, xakerako berezkoa eta jaiotzez zuen dohaia azpimarratzeko aipatzen zen, hori ordurarte xake usadiorik gabeko Kuba bezalako herrialde batean jaioa izateak adierazgarriagoa egiten zuen.
José Raúl Capablanca | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1888ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Espainia (1888 - 1898) Kuba (1898 - 1942) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | New York, 1942ko martxoaren 8a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Colón Cemetery, Havana (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gloria Simoni Betancourt (en) Olga Capablanca (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, saiakeragilea eta diplomazialaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ume-umetatik xakean jokatzeko izugarrizko gaitasuna erakutsi zuen. 2006an Emanuel Lasker, orduko munduko xake txapelduna, garaitu zuen xake lasterreko torneo batean, guztien harridurarako. 1909an, AEBetako txapelduna zen Frank Marshall garaitu zuen (+8 -1 =14). 1911n, Donostiako torneoan parte hartzera gonbidatu zuten; Donostiako torneoa garai hartan munduko txapelketa garrantzitsuenetakoa zen, eta Laskerrek izan ezik jokalari onenek hartu zuten parte. Artean inongo txapelketa garrantzitsurik irabazi ez zuela eta, jokalari batzuk Capablancaren parte hartzearen aurka azaldu ziren, baina erakustaldia eginda Capablancak torneo hura irabazi zuen. Urte berean, Laskerri munduko txapelketa jokatzeko desafioa bota zion, baina Laskerrek norgehiagokarako zenbait baldintza ipini zituen eta ez ziren adostasun batera iritsi. Hurrengo urteetan emaitza bikainak lortu zituen, eta azkenean, Laskerrek bere aurka munduko txapelketa jokatzea onartu zuen. Txapelketa 1921ean jokatu zuten eta Capablancak irabazi zuen nagusitasunez, partida bakar bat galdu gabe (+4 -0 =10). Txapeldun titulua 1927an galdu zuen Aleksandr Alekhinen aurka.
Ez zuen titulua berreskuratzeko aukerarik izan, Alekhini botatako desafioen aurrean txapeldun berriak aitzakiak eta oztopoak ipintzen baitzituen lehia saihesteko, batez ere baldintza gisa diru kopuru oso handia eskatuz.
Capablanca 1942an hil zen New Yorken, buruko isuri baten ondorioz.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Raúl Capablanca |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Emanuel Lasker |
Munduko Xake Txapelduna 1921-1927 |
Ondorengoa Aleksandr Alekhin |