José Protacio Rizal Mercado y Alonso Realonda (Calamba, Filipinak, 1861eko ekainaren 19a - Manila, Filipinak, 1896ko abenduaren 30a) filipinetako heroi nazionala izan zen.

José Rizal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Protasio Rizal-Mercado y Alonso-Realonda
JaiotzaCalamba1861eko ekainaren 19a
HerrialdeaFilipinetako kapitaintza nagusia
Talde etnikoaTagalog people (en) Itzuli
HeriotzaManila1896ko abenduaren 30a (35 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaFrancisco Mercado
AmaTeodora Alonso
Ezkontidea(k)Josephine Bracken (en) Itzuli
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAteneo de Manila University (en) Itzuli
Heidelbergeko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
University of Santo Tomas (en) Itzuli
University of Santo Tomas Faculty of Medicine and Surgery (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
tagaloa
alemana
frantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Otto Heinrich Enoch Becker (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakoftalmologoa, idazlea, hizkuntzalaria, margolaria, militante politikoa, poeta, zirujaua, medikua, politikaria eta iraultzailea
Lan nabarmenak
KidetzaQ5884395 Itzuli
Framazoneria
MugimenduaPropaganda Movement (en) Itzuli
Izengoitia(k)Dimas-Alang, Laón Laán eta Laón Laang
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa

Find a Grave: 9635 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Jose rizal signature.svg, Jose Rizal autograph.svg

Biografia

aldatu

Aita filipinar jatorriko lurjabe handia zuen, eta ama, Teodora Alonso, Filipinetako emakume jakintsuenetako bat zen. Manilako Unibertsitatean egon ondoren, Madrilen egin zituen medikuntza eta arteko ikasketak. Espainian zeuden filipinarren buru bihurtu zen berehala, eta Madrilen itxuratu zituen Filipina uharteen independentziarako lehen asmoak: harentzat, benetako etsaia ez zen guztiz ahulduta zegoen Espainiako estatua, Filipinetako koloniak lotuta zeuzkaten frantziskotar, agustindar eta domingotar fraideen ordena kristauak baizik.

Parisen eta Heidelbergen bukatu zituen medikuntzako ikasketak. 1886an argitaratu zuen lehen eleberria, tagaloz idatzia, Noli me tangere, fraideen aurkako liburua. 1891n idatzi zuen El filibusterismo liburua, eta Filipinetako uharteen autonomiaren aldeko propagandaren ardura hartu zuen ondoren, Bartzelonan. Rizalen programaren arabera, Filipinetako uharteak Espainiako estatuko herrialde bihurtuko ziren, ordezkaritza bat izango zuten Gorteetan, espainiar fraideen ordez, filipinar apaizek jardungo zuten aurrerantzean, biltzeko eta mintzatzeko askatasuna errespetatuko zen, eta filipinarrek eta espainiarrek eskubide berberak edukiko zituzten legeen aurrean.

1892an Filipina uharteetara jo eta Liga Filipina bake mugimendua osatu zuen Manilako hirian. Atxilotu eta Mindanaoko uhartera eraman zuten. Lau urtez eduki zuten espainiarrek han, eritegi batean lanean. 1896an hasi zen Katipunan isilpean ziharduen erakunde abertzalearen matxinada, eta erakunde horrekin harremanik ez zuen arren, militar espainiarrek atxilotu eta, matxinatzea leporatuz, hiltzera kondenatu eta hil egin zuten Manilan; Canovas del Castillok sinatu zuen haren exekuzio-agindua.[1] Ultimo adiós (Azken agurra) poema gogoangarria idatzi zuen hil bezperan.

Ondarea

aldatu

Rizal espainiar eliteen mamu beltza izan zen luzaro. Miguel Unamunok begiko zuen eta, 1936ko urriaren 12ko Arrazaren Egunean, Salamancako Unibertsitatean paraninfoko bere hil aurreko hitzaldi ezagunean aipatu egin zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria.eus. «Lardaskeriatan jarrai» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).

Kanpo estekak

aldatu