Jose Agustin Aranzabal
Jose Agustin Arantzabal Askasibar "Gaztelu" (Bergara, Gipuzkoa, 1946ko abuztuaren 23a - Bergara, 2020ko abenduaren 30a) gipuzkoar futbolaria izan zen. 308 bider jokatu zuen Real Sociedaden 14 denboraldiz, 1966tik 1981era, eta 32 gol sartu zituen guztira (ligan 257 partida eta 28 gol). Erdialdean jokatzen zuen, eta azken denboraldietan taldeko kapitaina izan zen. Halaber, Espainiako selekzioarekin birritan aritu zen.
Jose Agustin Aranzabal | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Agustín Aranzabal Askasibar | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bergara, 1946ko abuztuaren 23a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bergara, 2020ko abenduaren 30a (74 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Jokalari moduan erretiroa hartu eta gero, burdindegi bat zabaldu zuen haren herrian. Agustin Aranzabal jokalariaren aita zen.
Kirol ibilbidea
aldatu20 urteko adinarekin debuta egin zuen, Bigarren Mailan. Hurrengo urtean, Errealak lortu zuen Lehen Mailarako igoera historikoa, Puertollanon (Ciudad Real). Garai hartan, Alberto Ormaetxea, Marco Antonio Boronat, Patxi Gorriti, Jose Antonio Arzak eta Jesus María Aranbarriren taldekidea izan zen, besteak beste.
1976an, Athleticen aurka jokatutako derbi gogoangarrian, Atotxako futbol zelaian, Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar kapitainek atera zuten ikurriña, politikoki oihartzun handia izan zuen keinu sinbolikoa. Partida hartan (5-0), Gaztelu golegilea izan zen, eta horren atarian ere protagonista izan zen. Izan ere, Jose Luis Orbegozo presidenteak Brillantezko Intsignia eman zion, taldean 10 urte egitearren.
1980-81ean liga txapelduna izan zen Errealarekin, taldeko lehenengo liga izan zena historian. Arkonada, Zamora, Satrustegi, Kortabarria, Gorriz eta Idigoras, beste batzuen artean, talde horretan egon ziren, berarekin batera.