Joseph Simon Gallieni (Saint-Béat, 1849ko apirilaren 24a - Versailles, 1916ko maiatzaren 27a) frantziar militarra izan zen.

Joseph Gallieni

Frantziako Gerra ministro

1915eko urriaren 29a - 1916ko martxoaren 10a
Military governor of Paris (en) Itzuli

1914ko abuztuaren 26a - 1915eko urriaren 28a
military governor of Lyon (en) Itzuli

1906ko ekainaren 24a - 1908ko urriaren 17a

French Madagascar (en) Itzuli gobernadore

1896 - 1905
Bizitza
JaiotzaSaint-Béat1849ko apirilaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersailles1916ko maiatzaren 27a (67 urte)
Hobiratze lekuaAlphonse-Karr cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Hezkuntza
HeziketaPrytanée National Militaire (en) Itzuli
École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, militarra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Lehen Mundu Gerra

Find a Grave: 8883552 Edit the value on Wikidata

Jatorri korsikar eta italiarreko familia batean jaio zen eta akademia militarretan ikasi zuen. 1870ean Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen. Sedango guduan borrokatu zuen eta Bazeillesko guduan harrapatua izan zen.

1876an Frantziako armada kolonialean hasi zuen ibilbidea Senegalen eta Niger Garaira egindako espedizio bateko buru izan zen. Reunionen eta Martinikan ere izan zen. 1886an Sudan Frantseseko gobernadore izendatu zuten eta Mahmadu Lamineren matxinada zanpatu zuen.

1892tik 1896ra Frantziako Indotxinan egon zen koronel. Han arrakastaz borrokatu zen nazionalisten aurka.

1896tik 1905era Madagaskarreko gobernadore frantsesa izan zen. 1897an monarkia ezabatu eta Ranavalona III.a erregina erbestera bidali zuen.

1905ean Frantziara itzuli zen Lyongo gobernadore militarraren postura. Bosgarren Armada zuzendu zuen 1914an erretiratu zen arte.

Lehen Mundu Gerra hasi ondoren, erretirotik itzuli eta Parisko gobernadore militar izendatu zuten. Hiriko taxiak konfiskatu eta soldaduak bidali zituen Marneko gudura. 1915eko urrian Gerrako ministro izendatu zuten eta 1916ko maiatzean hil zen. 1921ean mariskal mailara igo zuten.

  • «Mission d'exploration du Haut-Niger en 1879-81»;
  • «Deux campagnes au Soudan français en 1886-1888»;
  • «Trois colonnes au Tonkin»;
  • «La pacification de Madagascar».

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu