Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 24a - ) euskal idazle, kazetari eta blogaria da.[1]
Juan Luis Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Luis Zabala Artetxe |
Jaiotza | Azkoitia, 1963ko uztailaren 24a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, blogaria, poeta eta filologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuEuskal Filologiako ikasketak egin zituen. 1986-1988 bitartean euskara irakasle izan zen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Geroztik, Euskaldunon Egunkarian[2] eta Berrian[3] egin du lan, kultura saileko erredaktore gisa.
Liburuez gain, artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan.
1994an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen, Kroaziari buruzko erreportaje-sail batengatik.
Hainbat literatur genero landu ditu. Aipatzekoak dira Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, 1984ko Azkue saria), Kaka esplikatzen (1989), Galdu arte (1996), eta Agur, Euzkadi (2000), eleberriak; Ahanzturaren artxipelagoa (1987), Gertaerei begira (1988), Sakoneta (1994, Tene Mujika saria), eta Harri barruko bihotz-borrokak (1999), narrazioak; Hautsia natza (2000, Felipe Arrese Beitia saria), poesia; Federico Garcia Lorcaren Poeta New Yorken (2003), itzulpena; Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003), biografia; Inon izatekotan (2006), artikulu-bilduma.
2015ean Kutxa Irun Hiria Eleberri saria irabazi zuen Txistu eta biok lanarekin.(1) Argitaratu ondoren, bigarren sari bat irabazi zuen, Zilarrezko Euskadi Saria.[4]
Idazlanen zerrenda
aldatuNarrazioa
aldatu- Ahanzturaren artxipelagoa (1987, Elkar)
- Gertaerei begira (1988, Elkar)
- Sakoneta (1994, Susa)
- Ospa (2017, Susa)
Komikia
aldatu- Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna (Euskaltzaindia, 2019), Amaia Ballesteros marrazkilariarekin
Nobela
aldatu- Zigarrokin ziztrin baten azken keak (1985, Elkar)
- Kaka esplikatzen (1989, Elkar)
- Galdu arte (1996, Susa)
- Agur, Euzkadi (2000, Susa)
- Txistu eta biok (2016, Algaida)
Poesia
aldatu- Hautsia natza (2000, Euskaltzaindia BBK)
- Ez dut nik asmatu (2017)
- Mina hartzeko ere (2022, Susa)[5]
Haur eta gazte literatura
aldatu- Harri barruko bihotz-borrokak (1999, Elkar)
- Bideak, aldapak eta bihurguneak (2007, Elkar)
- Zabaleko txorimaloa (2011, Elkar; Maite Gurrutxagak ilustratua)
- Mozoloaren bakardadea (2012, Erein, Begoña Durrutyk ilustratua)
- Aita oker dago (2014, Erein, Begoña Durrutyk ilustratua)
Itzulpena
aldatu- Poeta New Yorken; Federico Garcia Lorca (2003, Erein)
- Akiles eta dortoka; Seve Calleja (2010, Alberdania)
- Catherine Certitude; Patrick Modiano (2016, Erein)
Biografiak eta beste
aldatu- Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (2003, Zumarte)
- Maltzeta, soinu bete bihotz (2012, Trikitixa Elkartea)
- Berri gogoa. Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak (2019, Euskaltzaindia)
Bilduma
aldatu- Inon izatekotan (2006, Susa): Hau da bere blogean egindako artikuluek osatutako liburua.
Bloga
aldatu"Inon izatekotan" izena du eta "Berria" egunkariaren komunitatean sartuta dago.
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Berria.eus. «Juan Luis Zabalak irabazi du Kutxa Irun Hiria eleberri saria 'Txistu eta biok' lanarekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
- ↑ Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Zabala, Juan Luis. «'Juan Luis Zabala' bilaketa Berria egunkaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ Berria.eus. «Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok'-ek jasoko du Zilarrezko Euskadi Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
- ↑ Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
Kanpo estekak
aldatu- Juan Luis Zabala literaturaren zubitegian
- 'Juan Luis Zabala' Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan 2944 ekarpen.
- Juan Luis Zabala Berria egunkariaren hemerotekan. (983 ekarpen, 2019-10-05)
- "Inon izatekotan" bloga