Juani Mendiola

aktore gipuzkoarra

Juani Mendiola Barkaiztegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko irailaren 25a - ibidem, 2006ko martxoaren 11) euskal antzezlea, sukaldaria eta jatetxe jabea izan zen. Ezaguna egin zen Aupa Etxebesteǃ (2005), Bertzea (film laburra 2001), La voz de su amo (2001), Amor en off (1992) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991) filmetan egindako lanengatik.[1]

Juani Mendiola
Bizitza
JaiotzaDonostia1924ko irailaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2006ko martxoaren 11 (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0579131 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Juani Mendiola Barkaiztegi Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1924ko irailaren 25ean.[2] aren gurasoak Ixabel Barkaiztegi eta Inaxio Mendiola izan ziren. Ixabel amak lotura estua izan zuen kultura munduarekin, nahiz eta antzerkian ibili ez. Juani Mendiolaren (eta Jose Luis Goenaga senarraren) ondorengoek ere interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Aizpea Goenaga eta Juan Luis Goenaga seme-alabek eta Barbara Goenaga zein Aia Kruse bilobek. Poesia zalea zen.

Lan ibilbidea

aldatu

Aktore

aldatu

Antzerkian, zineman eta telebistan lan ugari egin zuen Mendiolak.[3]

Txoria txori

aldatu

Aktorea izateaz gain, sukaldaria eta Donostiako Alde Zaharreko Aurrera jatetxeko nagusia zen.[4] Poesia zalea zenez, jatetxeko musuzapietan euskarazko poesiak txertatzen zituen. Mikel Laboak musuzapi horietako batean Joxan Artzeren Txoria txori poesia irakurri zuen, eta norena zen galdetu ondoren poetarekin harremanetan jarri eta kantu ezaguna sortu zuen.[5]

Filmografia

aldatu

Besteak beste, lan hauexetan parte hartu zuen:[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Juani Mendiola | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. (Gaztelaniaz) Artista interpretatzaileak, Jabetza Intelektualaren Eskubideak Kudeatzeko Erakundea. (2024). «Cien años para la forja del mito» Actúa 77: 26. (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
  3. «Juani Mendiola aktore donostiarra hil da» Argia 2006ko martxoaren 14a.
  4. (Gaztelaniaz) ««'Txoria txori' nació gracias a mi abuela»» El Correo 2018-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  5. «Goenaga familiaren Donostiako tabernan sortu zen 'Txoriak Txori' abestia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Juani Mendiola» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  7. «Aupa Etxebeste!» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. Lázaro, Emilio Martínez. (2001-05-18). La voz de su amo. Lolafilms, Televisión Española (TVE), Vía Digital (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  9. Nebbou, Safy. Bertzea. Les Films de la Chouette (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Juana Mendiola - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  11. Izaguirre, Koldo. (1992-05-29). Amor en off. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  12. Tuduri, José María. Santa Cruz, el cura guerrillero. Euskadiko Filmategia, Euskal Irrati Telebista (EiTB), Zauli (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).

Kanpo estekak

aldatu