Karibeko historiak XV. mendetik aurrera Europako potentzien borroka kolonialetan eskualdeak izan zuen paper esanguratsua erakusten du. XX. mendean, Karibea berriz ere garrantzitsua izan zen Bigarren Mundu Gerran, gerraosteko deskolonizazioaren olatuan eta Kuba komunistaren eta Estatu Batuen (US) arteko tentsioan. Genozidioak, esklabutzak, immigrazioak eta munduko potentzien arteko lehiak Karibeko historiari neurriz kanpoko eragina eman diote eskualde txiki honen tamainarekiko.

Erdialdeko Amerika eta Karibeko bilakaera politikoa 1700etik gaur egunera arte.

Karibea europar konkista aurretik

aldatu

Karibeko gizakien frogarik zaharrena Trinidad hegoaldean dago Banwari Tracen, non 7.000 urteko aztarnak aurkitu diren. Aztarnategi horiek prezeramikazkoak dira, aro arkaikokoak, eta Ortoiroide izenarekin ezagutzen dira. Hispaniola uhartean giza asentamenduaren lehen froga arkeologikoak K.a. 3600 ingurukoak dira, baina aurkikuntza horien fidagarritasuna zalantzan jartzen da. Fidegarriagoak dira Kuban agertu direnak, K.a. 3100. urtekoak. Antilla Txikietako datarik goiztiarrenak K.a. 2000. urtekoak dira, Antiguan. Haize uharteetako prezeramika-gordailurik ezak eta teknologiaren desberdintasunak iradokitzen dute kolono arkaiko hauek Erdialdeko Amerikako jatorria izan dezaketela. Ez dago ziur uharteen ortotiroideen kolonizazioa gertatu ote zen, froga gutxi baitago.

K. a. 400 eta K. a. 200 urte bitartean, zeramika erabili zuten lehen nekazariak, Saladoid kultura izenekoa, Hego Amerikatik Trinidadean sartu ziren. Orinoko ibaiaren azpitik Trinidadera hedatu ziren, eta gero azkar hedatu ziren Karibeko uharteetara. 250. urtearen ondoren beste talde bat, Barrancoideak, Trinidadean sartu zen. Barrancoide gizartea Orinoco zehar desagertu zen 650. urte inguruan eta beste talde bat, arawak hizkuntzaren hiztunak, eremu hauetan eta Karibeko mendikateraino hedatu zen. 1300 inguruan talde berri bat, maioideak (ustez karibe hizkuntzak mintzatzen ziren herriak) Trinidadean sartu ziren eta bertako kultura nagusi izaten jarraitu zuten espainiar kolonizaziora arte.[1]

Europak Karibeko uharte gehienak aurkitu zituenean, hiru herri indigena nagusi bizi ziren uharteetan:

Garai koloniala

aldatu
 
Kristobal Kolon Guanahani uharteko indigenekin.

Kristobal Kolon Ameriketara bidaiatu zuen lehen esploratzaile europarra izan zen, baina laster portugaldar nahiz espainiar itsasontziak Erdialdeko eta Hego Amerikako lurraldeak eskatzen eta aldarrikatzen hasi ziren. Kolonia hauek urrea eta aberastasunak Europara bidaltzen zuten eta, laster, Europako beste potentzia batzuek, batez ere Ingalaterra, Herbehereak eta Frantziak, euren kolonia errentagarriak ezartzeko ahalaginak egiten hasi ziren. Koloniak handitzeko asmoak Karibea gerra gune bihurtu zuen mendeetan zehar.

Konkista espainiarra

aldatu

Espainiako koroak bidalitako Kristobal Kolon esploratzailearen lehen bidaian, 1492-1493 urteetan, Bahametako, Kubako eta Hispaniolaren bertako herriekin harremanetan jarri zen. Une horretatik aurrera espainiarrek Antillak eta Karibe itsasoko kostalde kontinentalen ustiapen ekonomikoa eta konkista militarra hasi ziren. 1898ra arte Puerto Rico zein Kuba, inguruko uharteeki batera, Espainiarenak izan ziren

Europako beste konkistatzaile batzuk

aldatu
 
Draken flota Santo Domingon

Europako beste herrialdeak, Espainiako indarra jaisten zen arabera, Karibeko lurraldetan zabaltzen joan ziren, bertako herrien kulturak deseginez eta gatazkak nonahi sortuz:

  • Frantziar kolonizazioa ere Saint Kitts eta Nevisen hasi zen. Britainiarrek eta frantsesek uhartea euren artean banatu zuten 1625ean. Handik, frantsesak Guadalupera (1635) eta Martinikara (1635) zabaldu ziren. 1713an Britainia Handiak Saint Kitts eta Nevisen zuten lurraldea galdu zuten.
  • William Penn (1621-1670) almirante ingelesak, 1655ean, Jamaika hartu zuen. Uhartea britainiarren menpe 300 urte baino gehiago egongo zen horren ondoren.[3] Okupazio horren ondorioz, Gerra anglo-espainiarra (1655-1660) eragin zen.
  • Piratak ere libre ibili ziren urtetan Karibeko uretan, bereziki 1640 eta 1680 bitartean. "Bukanero" hitza askotan eskualde horretan jarduten zuten piratak deskribatzeko erabiltzen da.
  • * Suediarrek Saint Barthélemy eta Guadalupe uharteak okupatu zituzten. 1878an eta 1814an hurrenez hurren Frantziari eman zizkioten.

Gerrak

aldatu
 
Toussaint Louverture jeneralak frantsesak Haititik kanporatu zituen 1789tik 1803ra.

Kariben potentzia askoren arteko talkak ezagutu dira, bertan sortutako gatazken ondorioz edo beste tokietan sortutakoen erantzunez:

Esklabotza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Atlantikoko esklabo merkataritza»
 
Emakume esklabo bati marka jartzen.

Europearren presentzia Kariben eragin handia izan zuen bai ondasunetan baita ere bertako herri-indigenen artean. Pontentziek herrialde horietan diru-iturriak eta aberastasunak bilatzen zituzten. Laster, lur aberatsak zirela eta, zenbait produktuak ekoizteko ere erabili zituzten, tartean, azukre-kanabera, kafea eta kotoia sortzeko. Kanaberaren ekoizpenak jende asko eskatzen zuen, horrela, plantazio handiak sortu ziren eta, langile merkeak eskuratzeko, esklabotza sare berriak. Esklabotza negozio handia eragin zuen, batez ere Afrikatik eramandako pertsonekin, eta laster beltzen komunitateak sortu ziren Karibeko lurraldetan, giza paisaia erabat aldatuz. Kalkulatu da ia 12.000.000 pertsonak eramanak izan ziren Amerikara esklabo gisa.[8]

Esklabotzak, bestetik, gizartean ondorio ekonomiko larriak utzi zituen: milaka langile formakuntzarik gabekoak eta produktu gutxi batzuen ekoizpenetan lotutako herrialdeak. Azukre-kanabera aberastasuna eragi zuen potentzia kolonialetan baina, atzean, krisien eta pobreziaren arrastro bat utzi zuen.[9]

Independentzia

aldatu
 
Karibea 1843an.

Nolabait, amaitu gabeko prozesua da zeren eta lur batzuk oraindik beste estatuen menpe baitadaude:

Haiti, Hispaniolako Saint-Domingue kolonia frantziar ohia, Europako potentzietatik independizatu zen Karibeko lehen nazioa izan zen. 1791n, esklaboen matxinada bat, Haitiko Iraultza izatera iritsi zen. Haren burua Toussaint Louverture izan zen. Haren agindupean Haiti errepublika beltz aske gisa ezarri zen 1804 inguruan. Haiti errepublika beltz zaharrena izatera iritsi zen, eta Ipar hemisferioko bigarren errepublika zaharrena, Estatu Batuen ondoren. Hispaniolaren gainerako bi herenak Haitiko indarrek konkistatu zituzten 1822an.[10] 1844an, Dominikar Errepublika sortu berriak Haitirekiko independentzia aldarrikatu zuen.

Karibeko nazio batzuk XIX. mendean zehar independizatu ziren Europako potentzietatik. Estatu txikiago batzuk oraindik Europako botereen dependentziak dira gaur egun. Kubak espainiar kolonia izaten jarraitu zuen Gerra Hispaniar-estatubatuarra arte.

1958 eta 1962 artean, britainiarrek kontrolatutako Karibeko zatirik handiena Mendebaldeko Indietako Federazioa bihurtu zen, beste nazio askotan banandu aurretik.

Estatu Batuen eragina

aldatu
 
Kubako Iraultzak estatubatuarren erasoei erantzun behar izan zuen.

Egungo Karibeko estatu askok Ameriketako Estatu Batuen kontrola eta interbentzioak pairatzen dituzte. Monroe doktrinaz geroztik, Estatu Batuek eragin handia izan zuten Karibeko nazio gehienetan. XX. mendearen hasieran, eragin hori handitu egin zen Banana Gerretan parte hartzeagatik. Britainia Handiko edo Frantziako kontroletik kanpoko eremuak "Amerikako Inperio Tropikala" izenez ezagutu ziren Europan. Politika hori XX. mendean zehar mantendu zen, eraso eta estatu kolpe askotan gauzatuz. Bereziki larria Kubako Iraultzaren aurka burututako estrategia izan zen.[11] Baina Cochinos badiarena ez zen inbasio bakarra: 1915etatik 1934 arte Hispaniola inbaditu zuten, 1983an Grenada, 1994an Haiti...[12]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu