Katenaria (trenbidea)

Katenaria (burdinbidea)» orritik birbideratua)

Burdinbidean katenaria argindarra tren-makinari helarazten dion aire bidezko linea da.

Adifen sareko ukipenezko aire-katenaria

Ukipenezko Aire-Linea ere esaten zaio, eta hurrengo sistemak batu ditzake: "tranbia-linea", "trolebus-linea", "katenaria malgua" eta "katenaria zurruna". Burdinbideak mugiarazteko bestelako sistemak ere badaude, katenariarik erabiltzen ez dituztenak, hala nola hirugarren erraila edo lebitazio magnetikoa.

Elikatze-tentsio nagusiak 600 V eta 3 kV artekoak dira korronte zuzenan, eta 15 eta 25 kV artekoak korronte alternoan. Instalazio gehienak korronte zuzen edo alterno monofasikoan lan egiten dute, baina alterno trifasikoak ere existitzen dira.

Burdinbide pantografoa

Aire-lineatan instalazioaren polo positiboa katenaria izaten da oro har, eta polo negatiboa trena ibiltzen den errailak. Azpiestazio elektrikotik igortzen diren korronteak, sare orokorreko tentsiotik transformatuta, trenera heltzen dira katenariatik pantografoaren bitartez, eta trenbideko errailetatik azpiestaziora itzultzen dira. Trolebusetarako aire-lineatan hau ez da gertatzen, ez baitago errailik. Kasu hauetan, korrontea itzularazteko katenarian bertan dagoen beste kable bat erabiltzen da.

Katenaria izena hari malguak sortzen duen forma geometrikotik dator, bere pisu propioa dela eta katenaria izeneko kurba sortzen baitu. Dena dela, garraioetan abiadura handiagoak lortzea ahalbidetzeko katenariak forma zuzenagoa hartu behar du, eta ez zaio uzten kurbadura gehiegi hartzen. Horretarako, bigarren kable bat ezartzen da, lehenengo kablea bigarrenetik eskegitzen delarik. Hala, kableek ez dute katenaria forma hartzen, baina hala eta guztiz ere katenari izenez ezagutzen da kableek osatutako instalazioa.

Katenaria motak

aldatu

Burdinbideak mugiarazteko ukipenezko aire-linea mota ezberdinak daude:

  • Tranbia-linea
  • Trolebus-linea
  • Aire-katenaria malgua
  • Aire-katenaria zurruna

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu