Kaukasia[1] (azerbaijaneraz: Qafqaz; errusieraz: Кавказtranslit.: Kavkaz; georgieraz: კავკასიაtranslit.: Kavkasia; armenieraz: Կովկասtranslit.: Kovkas; turkieraz: Kafkas; persieraz: قوقاز‎) Europa eta Asiaren arteko eskualdea da, Itsaso Beltzaren ekialdeko kostaldearen eta Kaspiar Itsasoaren mendebaldeko ertzaren artean hedatzen dena. Kaukaso mendilerroa eta inguruko lurraldeak hartzen ditu.

Kaukasiako mapa fisikoa.

Eskualde honek munduko kultura eta hizkuntz aniztasun handienetakoa dauka, izan ere Kaukasori "hizkuntzen mendia" deitu izan zaio. 11 milioi pertsona baino gehiago bizi da lurralde hauetan.

Geografia fisikoa

aldatu

Kaukasoko mendiek bi eskualde ongi berezietan banatzen dute: Ziskaukasia iparraldean, lurralde apala, estepa girokoa, poliki poliki erdialdeko Kaukaso nagusira igoaz doana; hegoaldean, Transkaukasiako ordokiak daude. Biztanle gehienak errusiarrak eta ukrainarrak dira iparraldean; hegoaldean, berriz, georgiarrak, azerbaijandarrak eta armeniarrak dira nagusi. Ekoizpen nagusiak nekazaritza gaiak (garia, ekilorea, kotoia, tea) eta petrolioa (Baku, Grozni) dira.

Iparraldean, Kaukaso mendikatean, mendebaldean Elbrus (5.642 m) eta ekialdean Dykhtau (5.205 m) tontor nagusiak dira. Hegoaldean, Ararat (5.137 m) mendia dago.

Hidrologiari dagokionez, Kura ibairik luzeena da (1.360 km), Kaspiar itsasoan amaitzen dena. Aras da haren ibaiadar nagusia (1.072 km). Samur (216 km) eta Terek ere (623 km) Kaspiarrean itsasoratzen dira. Mendebaldean, ordea, ibai nagusia Rioni da (327 km), Itsaso Beltzean bokalea duena.

Geografia politikoa

aldatu
 
Kaukasiako mapa politikoa (2008).

Gaur egun eskualde hori osatzen duten estatuak Georgia, Armenia eta Azerbaijan (hegoaldean) eta Errusia (iparraldean) dira. Errusiaren barnean Rostov, Volgograd eta Astrakhan oblastak, Krasnodar eta Stavropol kraiak, nahiz Adigesia, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Kabardino-Balkaria, Ipar Osetia, Inguxetia, Txetxenia eta Dagestan errepublikak daude Kaukasian.

Abkhazia eta Hego Osetia lurraldeek (teorikoki Georgian) independentzia aldarrikatzen dute Errusiaren laguntzarekin; halaber Nagorno-Karabakh eskualdeak (Azerbaijanen) Armeniaren laguntzarekin, hiru kasuetan borroka armatuaren bidez. Baina, oro har, nazioarteko komunitateak ez ditu onartu.

Hegoaldean mugakide, azkenik, mendebaldean Turkia eta ekialdean Iran daude.

Historia

aldatu

Homo erectus georgicus espeziearen aztarnak topatu zituzten lurralde honetan, 1.8 milioi bat urtekoak. Halaber, petroglifoak iritsi dira gaur egun arte, K. a. 10.000 urtekoak.

Itsaso Beltzaren ekialdeko ertzetan K.a. VII. mendetik sortu ziren kolonia greziarrak. Iberiako Erresuma, bestela, antzinako greziar eta erromatarrek Kartliko georgiar erresuma (K.a. 302580) aipatzeko erabili zuten izena izan zen, egungo Georgiako ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeetan zegoena. Egungo adituek Kaukasiar Iberia edo Ekialdeko Iberia izenak ere erabiltzen dituzte, Iberiar penintsulatik bereizteko.

III. mendeaz geroztik Erdialdeko Asiako herrien inbasioak izan ziren. Geroago Bizantziar Inperioaren eragina iritsi zen, eta georgiarren eta armeniarren artean kristautasuna zabaldu zen, IV. mendetik. Otomandar Inperioaren mende egon zen ondoren, XV. mendetik aurrera.

XIX. mendean errusiarrek konkistatu zituzten Ipar Kaukasoa (zirkasiarren genozidioarekin) eta Hego Kaukasoa (Otomandar eta Pertsiar inperioen aurka). Mendietako leinuek gogor eutsi zioten, eta zapalkuntza bortitzak izan ziren XIX. mendean zehar. 1922an Kaukasiako Errepublika Sozialista Sobietarra eratu zuten, 1936 arte iraun zuena. Urte horretan Kaukasia Errusia, Armenia, Azerbaijan eta Georgiaren artean banatu zen.

SESBen desagertzeko prozesuarekin lotuta, Karabakh Garaiko gerra edo Nagorno-Karabakhekoa (1988-1994), Abkhaziakoa (1992-1993) eta Txetxeniako Lehen Gerra (1994-1996) piztu ziren. Azkenak, Txetxeniako Bigarren Gerra (1999-2009) eta 2008ko Hego Osetiako Gerra izan dira.

2014ko Neguko Olinpiar Jokoak egin zituzten Sotxi hiri errusiarrean, Krasnodarren.

Hizkuntz aniztasuna

aldatu
 
Kaukasiako talde etnikoak (2009).

Esan bezala, zonalde zabal honetan kultur, etnia (50 baino gehiago) eta hizkuntz aniztasun aberatsa dute.

Lehenengo multzoan, kaukasoar hizkuntzak:

Bigarren multzoan,

Hirugarren eta azken multzoan,

Amaitzeko, euskararen jatorriari buruzko teorien artean, kaukasoar hizkuntzekin lotzen duena dago.[2]

Erlijioak

aldatu

Hegoaldean, Eliza Ortodoxoa nagusia da Georgian eta Armenian, eta gutxiengoan dago Azerbaijanen. Azken herrialde honetan, musulman xiiak dira biztanle gehien-gehienak.

Iparraldean, aldiz, Txetxenia, Inguxetia, Karatxai-Txerkesia, Kabardino-Balkaria eta Dagestanen musulman suniak dira nagusiki.

XX. mendean zehar eta SESBen estatuko ateismoa ezarri zuten lurralde batasun haren barruan zeuden herrialdeetan. Kristauen aurkako jazarpena nabarmena izan zen. 100.000 apaiz edo elizgizon hil zituztela kalkulatzen da, eta erlijio askatasuna galduta biktimak oro har 12-20 milioi izan daitezke.

Armeniar genozidioa ere aipatzekoa da, Turkiako gobernu otomandarrak 1.5 milioi pertsona inguru sarraskitu eta kanporatu zituztenean 1914 eta 1923 artean.

Musulmanen aurkako jazarpena eta garbiketa etnikoa bereziki Bigarren Mundu Gerran gertatu zen txetxeniar, ingux, balkar eta karatxaiarren aurka.

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu