Konrad Adenauer

politikari alemaniarra

Konrad Hermann Joseph Adenauer (Kolonia, Alemania, 1876ko urtarrilaren 5a - Bad Honnef, Alemania, 1967ko apirilaren 19a[1]) alemaniar politikari eta legegizona izan zen. Mendebaldeko Alemaniaren lehen kantzilerra[2] eta «Europar Batasunaren aita fundatzaileetako» bat, Robert Schuman, Jean Monnet eta Alcide De Gasperirekin batera, Europako Erkidegoen sorreran izan zuen paper garrantzitsuagatik horrela deitua. Gainera, Kontseilu Parlamentarioko[1] lehendakaria izan zen, Alemaniako Errepublika Federalerako Oinarrizko Legea idatzi zuen gremioa[3].

Konrad Adenauer

Bundestageko kidea

1965eko urriaren 19a - 1967ko apirilaren 19a - Helga Wex
Barrutia: Bonn (en) Itzuli
Hautetsia: 1965 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1961eko urriaren 17a - 1965eko urriaren 17a
Barrutia: Bonn (en) Itzuli
Hautetsia: 1961 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1957ko urriaren 15a - 1961eko urriaren 15a
Barrutia: Bonn (en) Itzuli
Hautetsia: 1957 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1953ko urriaren 6a - 1957ko urriaren 6a
Barrutia: Bonn (en) Itzuli
Hautetsia: 1953 West German federal election (en) Itzuli
Alemaniako Kanpo Harremanetarako ministroa

1951ko martxoaren 15a - 1956ko ekainaren 6a
Lutz Graf Schwerin von Krosigk - Heinrich von Brentano
1. Leader of the Christian Democratic Union (en) Itzuli

1950eko urriaren 21a - 1966ko martxoaren 23a
1. Alemaniako Kantziler Federala

1949ko irailaren 15a - 1963ko urriaren 15a
← baliorik ez - Ludwig Erhard
Bundestageko kidea

1949ko irailaren 7a - 1953ko irailaren 7a
Barrutia: Bonn (en) Itzuli
Hautetsia: 1949 West German federal election (en) Itzuli
1. Chairman of the CDU/CSU Bundestag fraction (en) Itzuli

1949ko irailaren 1a - 1949ko irailaren 15a
member of the Landtag of North Rhine-Westphalia (en) Itzuli

1946ko urriaren 2a - 1950eko ekainaren 17a
Hautetsia: 1st legislative term of the Landtag of North Rhine-Westphalia (en) Itzuli
Koloniako alkatea

1945eko maiatzaren 4a - 1945eko urriaren 6a
Willi Suth (mul) Itzuli - Willi Suth (mul) Itzuli
Prusiako Loren Ganberako kidea

1918ko otsailaren 12a - 1918ko azaroaren 15a
Koloniako alkatea

1917ko urriaren 21a - 1933ko martxoaren 13a
Max Wallraf (mul) Itzuli - Günther Riesen (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConrad Hermann Joseph Adenauer
JaiotzaKolonia1876ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaRhöndorf (en) Itzuli1967ko apirilaren 19a (91 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Emma Adenauer  (1904ko urtarrilaren 26a -  1916ko urriaren 6a)
Auguste Adenauer  (1919ko irailaren 26a -  1948ko martxoaren 3a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaFriburgoko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakabokatua, epailea, aditu judiziala, politikaria, Erresistentziaren kidea, autobiografialaria, Alemaniako kantzilerra eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Düsseldorf eta Bonn
Jasotako sariak
KidetzaBrisgovia Freiburg (en) Itzuli
Katholischer Studentenverein Arminia Bonn (en) Itzuli
Rotary International (en) Itzuli
Ordena Teutonikoa
Knight Grand Cross of Magistral Grace of the Order of Saint John (en) Itzuli
Deutscher Werkbund (en) Itzuli
Katholischer Studentenverein Askania-Burgundia Berlin (en) Itzuli
Académie des sciences morales et politiques
Heimat- und Geschichtsverein Herrschaft Löwenburg (en) Itzuli
German Colonial Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Centre Party (en) Itzuli
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

IMDB: nm0011902 Musicbrainz: 031ad051-27d7-478a-9599-033b4dfd4816 Discogs: 430921 Find a Grave: 6621 Edit the value on Wikidata

1949ko irailaren 15ean, «Bundeskanzler» (kantziler federala)[1] hautatu zuen «Bundestagek» (Parlamentu Federala)[4], eta kargua 1963ko urriaren 15era arte bete zuen[1].

Adenauerrek bere herrialdea gidatu zuen Bigarren Mundu Gerraren hondamenditik hasi eta Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuekin harreman sendoak sortu zituen nazio produktibo eta oparo bihurtu zen arte. Botere-garaian, Mendebaldeko Alemaniak demokrazia, egonkortasuna, nazioarteko errespetua eta oparotasun ekonomikoa lortu zituen (Alemaniako mirari ekonomikoa). Christlich Demokratische Union Deutschlands (Alemaniako Batasun Kristau-Demokrata) alderdiko lehen liderra izan zen, eta bere herrialdeko indar politiko garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Katoliko[erreferentzia behar] elizkoia, Adenauer Weimar Errepublikako[5] Deutsche Zentrumspartei (Zentroko Alderdia) alderdiko buruetako bat izan zen, Koloniako alkate (1917-1933) eta Prusiako Estatu Kontseiluko lehendakari (1928-1933)[2][6] zela. Alemaniaren kantzilerra izan zen 87 urte bete arte, bere esanetan, inoiz gogor lan egiteari utzi ez ziolako eta bere sen politiko harrigarriari. Ahalegin handia egin zuen merkatuko ekonomia sozialean eta antikomunismoan oinarritutako demokrazia liberala lortzeko. Politikari azkarra, Adenauer oso konprometitu zen Mendebaldera bideratutako kanpo-politikarekin eta, agertoki globalean, Alemaniaren leku nagusi bat berrezartzera. Mendebaldeko Alemaniaren ekonomia berreskuratzeko lan egin zuen, suntsipen belikotik Europan posizio hegemoniko bat lortzeraino. Era berean, 1955ean, Alemaniako «Bundeswehr» (indar armatuak) berrezarri, eta Frantziarekin zenbait itun sinatu zituen Mendebaldeko Europako ekonomia bateratzeko. Adenauerrek bere aurkariari, Ekialdeko Alemaniari, aurka egin zion eta NATOko kide eta Estatu Batuetako aliatu sendo egin zuen Alemania.

Nortasuna

aldatu

1917an jasandako istripu batek Adenauerri eman zion Paul Johnsonek deitzen duena: «indio baten kaoba-estatua batek denda batean duen gelditasuna»[7]. Adenauerrek aparteko kazetariekin izandako elkarrizketa askok agerian uzten dute zuen ezagutza politiko bikaina. Adibidez, xehetasunez aurreikusi zuen nola garapen ekonomikoa izango zen erregimen komunistaren erorketa hasaraziko zuena Ekialdeko Europan[erreferentzia behar].

Ibilbide politikoa

aldatu

Brisgoviako Friburgo Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Deutsche Zentrumspartei (Zentroko Alderdia) alderdian sartu zen, eta jarduera politiko bizia izan zuen; horren ondorioz, Koloniako alkate izan zen, etenik gabe, 1917tik Adolf Hitler boterera igo zen arte, 1933an. 1920ko hamarkadaren hasieran, Alemaniaren barruan, baina Prusiatik bereizita, Renanian estatu baten sorrerarekin nolabaiteko zerikusia izan zuen[erreferentzia behar]. 1920tik 1933ra kide, eta 1928tik 1933ra, Prusiako Estatu Kontseiluko lehendakari izan zen[2][6].​

Weimarreko Errepublika

aldatu

1906an, Deutsche Zentrumspartei (Zentroko Alderdia, Zentrum ere deitua) alderdiarekin bat egin zuen, eta, 1908an, Koloniako kontzejurako hautatu zuten[2].​ 1909an, Koloniako alkateorde bihurtu zen, 1914an 635.000 biztanle zituen metropoli industriala. Hainbeste belaunaldi erakarri zituen muturreko mugimendu politikoak saihestuz, Adenauerrek konpromisoa hartu zuen begirunearekin, ordenarekin, moralarekin eta balio kristauekin, eta desordena, eraginkortasunik eza, irrazionaltasuna eta moraltasun politikoa errotik kentzen jardun zuen[8]. 1917tik 1933ra, Koloniako lehen alkate izan zen, eta, 1920tik 1933ra, Prusiako «Staatsrat»-eko (Estatu Kontseilua) kide eta presidente bihurtu zen[2].

Adenauerrek agindu zuen Kolonian Lehen Mundu Gerraren zati batean, eta armadarekin lankidetza estuan lan egin zuen hiriak, mendebaldeko atzealdeko hornidura- eta garraio-oinarri gisa, zuen zeregina maximizatzeko. Arreta berezia jarri zuen elikagaien hornidura zibilean; horrek aukera eman zien egoiliarrei 1918-1919an[9] Alemaniako hiri gehienetan izan zen eskasia larria saihesteko.​ Izan ere, Adenauer soja-saltxitxen asmatzaile gisa fama du, urritasun-garai horretan haragi-saltxitxak ordeztu zutenak[10]. Antzinako erregimenaren kolapsoaren eta iraultza- eta desordena-mehatxu orokorraren aurrean 1918aren amaieran, Adenauerrek kontrola mantendu zuen Kolonian, sozialdemokratekin zuen lan-harreman ona erabiliz. 1919ko otsailaren 1ean, hitzaldi batean, Prusiaren desegitea eskatu zuen Adenauerrek, eta, Prusiako Reich-en, Renania «land»(estatu) autonomo berri bihurtzea. Adenauerren arabera, hori zen Frantziak Renania eskuratzea saihesteko modu bakarra[11].​ Bai Reicheko Gobernua, bai Prusiakoa Prusia desegiteko Adenauerren planen aurka zeuden erabat[12] .​ Versaillesko Itunaren baldintzak, 1919ko ekainean, Alemaniari aurkeztu zitzaizkionean, Adenauerrek berriro iradoki zion Berlini Renaniako estatu autonomo baterako plana, eta, berriz ere, Reicheko Gobernuak atzera bota zituen bere planak[13].

Gerraosteko okupazio britainiarrean, alkate izan zen. Lan-harreman ona izan zuen britainiar agintari militarrekin, eta Langile eta Soldaduen Kontseilua neutralizatzeko erabili zituen, hiriko ezkertiarren ordezko botere-oinarri alternatibo bihurtua baitzen[14].​ 1921etik 1933ra, Weimarko Errepublikaren garaian, «Preußischer Staatsrat»-eko (Prusiako Estatu Kontseilu) lehendakaria izan zen, legegintzaldian Prusiako probintzien ordezkaritza zena. 1906az geroztik, alderdian, eztabaida handia zegoen alderdiak dorretik alde egin behar ote zuen (hau da, protestanteekin bat egin hainbat konfesioren arteko alderdi bihurtzeko) edo «dorrean jarraitu» (hau da, alderdi katolikoa izaten jarraitu). Adenauer izan zen dorretik alde egitearen defendatzaile nagusietako bat, eta horrek talka gogorra eragin zuen beraren eta Michael von Faulhaber kardinalaren artean, 1922ko «Katholikentag»-ean (Kongresu Katolikoa), non kardinalak, jendaurrean, kargu hartu baitzion Adenauerri alderdia dorretik atera nahiagatik[15].

1923ko urriaren erdialdera, Gustav Stresemann kantzilerrak jakinarazi zuen Berlinek Renaniari egindako finantza-ordainketa guztiak bertan behera utziko zituela, eta «Rentenmark» berriak (orain alferrekoa zen «Mark» ordezkatu zuenak) ez zuela Renanian zirkulatuko[16].​ Renaniako ekonomia salbatzeko, 1923ko urriaren amaieran, Adenauerrek elkarrizketak ireki zituen Paul Tirard Frantziako Goi Mandatariarekin, Frantziarekin elkartze ekonomiko moduko bat ezartzeko, Frantzia-Alemaniaren arteko adiskidetzea lortzeko xedearekin. Adenauerrek diseinu handia[17] deitu zion.​ Aldi berean, Adenauer «Rentenmark»ek Renanian zirkulatu ahal izateko itxaropenari atxiki zitzaion. Adenauerren planak, ordea, ezerezean geratu ziren Stresemannek, Adenauerren diseinu handiari irmo aurka egin zionean (muturreko-traiziotzat jotzen baitzuen) eta berak bakarrik negoziatu zuenean krisiaren amaiera[17].

1926an, Zentrumek iradoki zuen Adenauer kantziler bihurtzea, interesatzen zitzaion eskaintza, baina, azkenean, baztertu egin zuen, zeren Alemaniako Alderdi Popularrak azpimarratu zuenean koalizio bat Adenauerren gidaritzapean osatzeko baldintzetako bat Gustav Stresemann Kanpo Harremanetarako ministro gisa jarraitzea zela[18]. Adenauerrek ez zuen onartu baldintza onartu, Stresemann prusiarregia" zela uste baitzuen; horrek 1926an kantziler bihurtzeko aukeraren amaiera ekarri zuen[19].​ Baina Adenauer Mendebaldearen aldeko irmoa bazen (Mendebaldeko Europako demokraziekin elkartutako Alemaniaren aldekoa), bere bazkide Gustav Stresemann

« ...Ekialdeko gizona zen, eta, «Primat der Aussenpolitik»-eri buruz, garai hartan Alemanian nagusi zen sinesmenari, leial zitzaion. Alderdi Popularreko buru zen Ernst Scholtzen laguntzarekin eta Pilsudski mariskalak diktadura militar ankerra Polonian inposatzea lortzearekin, Stresemannek okertu zuen Adenauerrek sozialisten koalizioa sortzeko egindako ahalegina. Beraz, Adenauerren aukera, historiaren ibilbidea errotik alda zezakeena, alferrik galdu zen, eta, onuraduna, Hitler izan zen, «Ekialdeko gizonen» artean garrantzitsuena...[20] »


Nazismoa

aldatu

Nazismoak ekintza publiko orotatik baztertuta eta hainbat aldiz kartzelatuta, parte hartu zuen erregimen hitleriarra eraitsi asmoz 1944ko uztailaren 20an porrot egin zuen estatu-kolpearen prestakuntzan. Gerraren azken hilabeteetan kartzelatu zuten, eta, azkenean, askatu, eta Koloniako alkatetzan berrezarri zuten estatubatuarrek.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, 1945ean, Adenauerrek hirurogeita bederatzi urte zituen; konfederala zen, eta Erromatar Inperio Santuaren Alemania polizentrista ordezkatzen zuen, bi gerren artean nagusitu ziren erregimen totalitarioetarako aukera posible bat:

«

...Ez zen Renaniako separatista bat, federalista bat baizik, baina ez zuen konfiantzarik txikiena ere «alemaniar jenio»engan. Azpimarratzen zuen alemaniarrak belgikar megalomanoak direla. Okerrenak prusiarrak dira: Prusiarra aitona nor zuen ahaztu duen eslaviar bat da...». Esaten zuen: «Koloniatik Berlinerako gaueko trenak Elba zeharkatzen zuenean, nik ezin nuen gehiago lorik egin». Weimarko erregimenean, Koloniako alkatea Alemaniako komunitate katolikoko buru ofiziosoa zen, eta hori nahikoa zen Adenauerrentzat. Ez zuen alemaniar arrazaren sentimendu arrastorik, ez eta Bismarck Estatuarekiko errespeturik ere. Zer eman zieten katoliko alemanei? «Kulturkampf»-en (borroka kulturala) sufrimenduak...

»


Britainiar okupazioa

aldatu

Aliatuen politika izan zen nazismoak kendutako karguak berrezartzea. Hala, estatubatuarrek Kolonia udalerriaren buru jarri zuten, baina hura okupazio britainiarraren eremuan geratu zenean, kendu, eta bota egin zuten 1945eko urrian, ustez gaitasun ezagatik[2], Alemaniako sozialdemokratei (Kurt Schumacherren zuzendaritzapean) laguntzeko politikarekin bat etorriz eta gobernu laborista britainiarrak bultzatuta.

« ...Zalantzarik gabe, Britainia Handiak, garaian, gobernu laborista zuenak, ahal zuen guztietan sozialdemokratei laguntzen zien. Britainiar administratzaileek Alemania herrialde bateratu eta nahiko sozialistatzat hartzen zuten, eta industria ez zela Krupp motako familien mende egongo, nazionalizatua baizik. Britainia Handiko gobernu militarreko hezkuntza- eta politika-sailek joera sozialista zuten ofizial taldea osatzen zuten, eta arduratu ziren sozialdemokratek irratia, albiste-agentzia eta «Die Welt» motako organo erdi-ofizialak administra zitzaten. Sozialdemokratei emandako laguntza izan zen Britainia Handiko kanpo-politikak Europarekiko harremanean egindako akats larri askoren artean lehena...[21] »


Agintari militar ingelesak zeregin politikoetan aritzeko debeku irmoa izan arren, Adenauerrek ahalegin guztiak egin zituen sortu berria zen CDUkzentrumaren ildo berean sortua, baina doktrina-eskemetan mugimendu handia eginez eskakizun berriei erantzuteko— heldutasuna har zedin, protestanteak eta katolikoak alderdi bakar batera erakartzeko itxaropenarekin. 1946an, Adenauer CDUren buru hautatu zuten eremu britainiarrean, baita CDUren adar bavariarrean ere, Kristauen Batasun Sozialean (CSU)[erreferentzia behar]. 1948ko irailaren 1az geroztik, Bonnen bildutako Parlamentu-kontseiluaren[2] buru zen, Mendebaldeko Alemania osorako etorkizuneko konstituzioaren ildo nagusiak zehazteko, 1948ko Londresko akordioetan erabakitakoaren arabera. 1949ko akordioak erregistratuko luke Adenauerren asmo gorenetako baten lorpena: herriaren subiranotasunaren aitorpena —nahiz eta ez osoa eta aliatuek babesturiko erregimenean izan— eta hauteskunde orokorretan bere alderdiak izandako garaipena.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Blume, Dorlis; Zündorf, Irmgard (4 de agosto de 2016). «Konrad Adenauer». En Stiftung Haus der Geschichte der Bundesrepublik Deutschland (Fundación Casa de la Historia de la República Federal de Alemania), ed. Lebendiges Museum Online (en alemán). Archivado desde el original el 9 de julio de 2021. Consultado el 9 de julio de 2021.
  2. a b c d e f g Müller, Helmut M. (2007). «13.4 Konrad Adenauer». Schlaglichter der deutschen Geschichte (en alemán). Bonn: Bundeszentrale für politische Bildung. pp. 333-334. ISBN 978-3-89331-764-6. OCLC 254939756
  3. (Alemanez) Deutschland, Stiftung Deutsches Historisches Museum, Stiftung Haus der Geschichte der Bundesrepublik. «Gerade auf LeMO gesehen: LeMO Kapitel: Entstehung der Bundesrepublik: Parlamentarischer Rat und Grundgesetz» www.hdg.de (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  4. Grundgesetz (Ley Fundamental), la constitución alemana, artículo 63, http://www.gesetze-im-internet.de/englisch_gg/englisch_gg.html (bertsio ingelesa)
  5. «Adenauer, Konrad». Der Brockhaus multimedial (DVD-ROM) (en alemán). Gütersloh: Wissenmedia GmbH. 2010. OCLC 845528744
  6. a b «Adenauer, Konrad». Encyclopaedia Britannica 2013. Ultimate edition (DVD-ROM, en línea: https://www.britannica.com/biography/Konrad-Adenauer (ingelesez). 2012. OCLC 833300891
  7. Paul Johnson, Tiempos modernos: el Lázaro europeo, página 716, cita de Terence Prittie, Konrad Adenauer 1876-1967, Londres, 1972.
  8. Schwarz Vol. 1 1995, 94 orr. .
  9. Schwarz Vol. 1 1995, 97-99 orr. .
  10. (Gaztelaniaz) «Los diez inventos revolucionarios que dejó la Primera Guerra Mundial» BBC News Mundo 2014-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  11. Epstein 1967, 539 orr. .
  12. Epstein 1967, 539-540 orr. .
  13. Epstein 1967, 540-541 orr. .
  14. Schwarz Vol. 1 1995, 128-131 orr. .
  15. Mitchell 2012, 20 orr. .
  16. Epstein 1967, 541-542 orr. .
  17. a b Epstein 1967, 542 orr. .
  18. Jenkins, Roy (2012). Portraits and Miniatures (en inglés). Londres: Bloomsbury Reader. p. 88. OCLC 992711807
  19. Jenkins, Roy (2012). Portraits and Miniatures (en inglés). Londres: Bloomsbury Reader. p. 81-88. OCLC 992711807
  20. Paul Johnson, Tiempos modernos: los demonios, páginas 347-348, hace referencia a Fritz Stern, Paul Weymar y Henry Turner. La cita es de la carta de Adenauer a M. Tirad, presidente del Allied Rhineland Committe en 1923.
  21. Paul Johnson, Tiempos modernos: el Lázaro europeo, página 719.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu