Léon: The Professional
Léon: The Professional (frantsesez León edota Le Professionnel; euskaraz: «Léon: Profesionala») 1994ko Luc Besson frantziar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta thriller film bat da. Jean Reno, Gary Oldman, Natalie Portman eta Danny Aiello aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
aldatuLéon (Jean Reno) soldatapeko hiltzaile profesionala erosketa batzuk egiten ari den unean Mathilda (Natalie Portman) izeneko neskato bati bizia salbatzean arazotans artuko da, New Yorkeko Drogaren Aurkako Saileko poliziek neskatoaren etxea tirokatu eta haren senide guztiak sarraskitu baititu. Polizia hauen buruzagia Norman Stansfield da (Gary Oldman). Mathildak Léoni hark jarduten duen lanbidea irakas diezaion eskatuko dio: hasierako zalantzen ondoren, Léonek baiezkoa emango dio. Baina filma aurrera doan heinean, neskatoa bere salbatzailea den hiltzaileaz maitemindu eta bere senideetatik maite zuen kide bakarra zen anai txikiaren heriotza mendekatzea erabakitzen duenean drama bat bilakatuko da.
Aktoreak
aldatu- Jean Reno: Leone "Léon" Montana
- Gary Oldman: Norman Stansfield
- Natalie Portman: Mathilda Lando
- Danny Aiello: Tony
- Michael Badalucco: Mathildaren aita
- Ellen Greene: Mathildaren ama ordea
- Peter Appel: Malky
- Elizabeth Regen: Mathildaren ahizpa
- Maïwenn: Neska Ilehoria