Leire Bilbao

euskal idazlea

Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, Bizkaia, 1978ko uztailaren 27a) euskarazko idazle bizkaitarra da. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Gaztetan bertsolaritzan jarduna da, eta kolaboratzaile gisa aritu da zenbait komunikabidetan, hala nola Euskadi Irratian, Deian, eta Berrian. Bi bider eskuratu du Euskadi Literatura Saria Haur eta Gazte Literaturaren kategorian: 2017an Xomorropoemak eta beste piztia batzuk[1] poesia-liburuarengatik; eta, 2022an, Barruko hotsak lanari esker[2].

Leire Bilbao

(2017)
Bizitza
JaiotzaOndarroa1978ko uztailaren 27a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 748 Musicbrainz: f67f20e4-2b72-4982-b58f-323c27924041 Edit the value on Wikidata

Bertsolaritza

aldatu

Leire Bilbaok gaztetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. 1996an Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta beste hainbat sari ere jaso ditu.[3] Txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi ondoren ere, gai-jartzaile lanetan aritu izan da.

Literatur ibilbidea

aldatu

Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen.[4] 2006. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar) lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, Teresa Cereza, Pico Chico, Bichopoemas, Bestiapoemas hurrenez hurren.

Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, Susa etxeak plazaraturiko Ezkatak (2006) poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, ingelesez , italieraz, alemanez , katalanez, eta beste hainbat galegoz eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Scanner izenekoa (Susa, 2011). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez , errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz , galegoz ... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten Jabier Muguruzak (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), eta Maddi Oihenartek.[5][6] Eta "Musua" (Katxiporreta, 2018) eta "Bizi-dantza" (Katxiporreta, 2019) disko liburuak idatzi ditu Xabier Zabala musikariarekin batera.

 
Leire Bilbao 2017ko Euskadi Literatura sarien ekitaldian.

Haur eta Gazte Literatura

aldatu
  • Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2006).
  • Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007).
  • Markel Gelazikin (Elkar, 2008).
  • Martin, egon geldi (Elkar, 2009).
  • Garazi Gerezi (Gero mensajero, 2009). Teresa Cereza (Gero mensajero, 2009)
  • Olagarro bat bainuontzian (Elkar, 2010).
  • Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska (Erein, 2010).
  • Oihana hirian (Elkar, 2011).
  • Gaua balkoian (Mezulari, 2012).
  • Euli bat dut bihotzean (Elkar, 2013).
  • Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013).
  • Doministripu jauna (Elkar, 2014).
  • Itsasoa edan dut (Ibaizabal, 2014).
  • Errotondan bueltaka (Elkar, 2015).
  • Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela, 2016).[7] Bichopoemas ( Kalandraka, 2019) Bitxopoemes (Kalandraka,2019) Bechopoemas (Kalandraka, 2019)
  • Piztipoemak eta beste xomorro batzuk (Pamiela, 2016).[7] Bestiapoemas (Kalandraka, 2021), Poemas bestas e outros bechos (Kalandraka, 2021), Bèsties, poemes i altres bitxos (Kalandraka, 2021)
  • Pikondoaren balada (Elkar, 2017).
  • Mokotxiki (Pamiela, 2017)[8] Pico Chico (Tramuntana, 2019) Bec Xic (Tramuntana, 2019)
  • Leiho bat eta leiho bi (Zubia-Santillana, 2018)
  • Barruko hotsak eta beste soinu txiki batzuk (Pamiela, 2021). Onomatopoemas (Kalandraka, 2024)
  • Itzal itzela (Ikaselkar, 2022)
  • Ez gara jaitsiko (Katxiporreta, 2022)
  • Zerua lapurtu dute (Katxiporreta, 2024)
  • Klera (Elkar, 2024)

Poesia

aldatu
  • Ezkatak (Susa, 2006)
  • Scanner (Susa, 2011)
  • Entre escamas (Marisma, 2018)
  • Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[9]
  • Etxeko urak. (2020).[10][11]

Itzulpenak

Musika (letragilea)

aldatu
  • Musua (Katxiporreta, 2018)
  • Bizi dantza (Katxiporreta, 2019)
  • Txitxarroa eta atuna (Mara mara, 2023 Jabier Muguruza)

Sariak eta aitorpenak

aldatu
  • 2013: Etxepare Saria, Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013) liburuarekin
  • 2016: Lizardi Saria, Pikondoaren balada (Elkar, 2016) liburuarekin.[12]
  • 2017: Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela, 2016) liburuarekin[13][14][15][16]
  • 2019: Premio Kirico 2019, Bichopoemas y otras bestias (Kalandraka, 2019) liburuarekin
  • 2020: Aitortza egin zioten Literaturia jaialdiko Literattipia atalean. (Zarautz) [17]
  • 2021: Lauaxeta poesia saria 2021 Etxeko urak liburuarekin.
  • 2022: Euskadi Literatura Saria Haur eta Gazte Literaturako kategorian, Barruko hotsak lanarekin.[2]
  • 2022: Premio Rosalía de Castro, PEN Club Galicia.[18]

Bertsolaritza

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Erostarbe, Gorka. (2017-10-12). «Zomorro poetikoak,«bitxikeria bat» eta piztia batzuk Euskadi saridun» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  2. a b Jaurena, Isabel. «Euskadi literatura sariak, Apaolaza, Bilbao eta Mutuberriarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  3. «Leire Bilbao Barruetabeña» euskomedia.org.
  4. (Noiz kontsultatua: 2016-05-23).
  5. «Scanner poema liburua» basqueliterature.com.
  6. «Ezkatak poema liburua» armiarma.eus.
  7. a b «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 55 orr.
  8. «Eranskina Reseña Xabier Etxaniz.CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil» CLIJ aldizkaria , ISSN 0214-4123, Año nº 31, Nº 283, 2018, 63orr.
  9. Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  10. Sarasola, Ainhoa. «Amatasunaren uretan igerian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  11. Garmendia, Elixabete. (2021-02-14). «Etxeko urak eta sukaldeko malkoak» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  12. Bilbao, Leire. (D.L. 2017). Pikondoaren balada. Elkar ISBN 978-84-9027-710-2. PMC 1050709402. (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  13. Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
  14. Leire Bilbao: Euskadi saria 2017. .
  15. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du. .
  16. Leire Bilbaok eta Mikel Valverdek eskuratu dituzte Euskadi Literatura Sariak. .
  17. «Leire Bilbao: "Ekitaldi hau jaso nezakeen besarkada ederrena da" - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  18. (Galizieraz) Diario, Nós. (2022-10-31). «Os premios Rosalía de Castro do PEN Clube xa teñen gañadoras» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).

Bibliografia

aldatu
  • «La intimidad, esa bomba» 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada, ISSN-e 2013-3294,9. zkia, 2013, 42-55 orr..

Kanpo estekak

aldatu