Leninen Ordena (errusieraz Орден Ленина, Orden Lenina) hala, Errusiar Iraultzaren liderragatik deitua, Sobietar Batasuneko bigarren kondekorazio nazionalik garrantzitsuena izan zen. Ordena honakoei ematen zitzaien:

  • Zibilei, Estatuari eginiko zerbitzu nabarmenengatik
  • Indar armatuetako kideei, ereduzko zerbitzuagatik
  • Herrien arteko elkarlana eta adiskidetasunaren eta bakearen indartzearen bultzatzaileei.
  • Estatuari eta sobietar gizarteari beste merituzko zerbitzu batzuengatik.
Leninen Ordena
Irudia
Jatorrizko izena(ru) Орден Ленина
Motaordena
Award rationale (en) ItzuliSobietar Batasuneko herritarrak, atzerritarrak, erakundeak, enpresak eta komunitateak: Estatuari eskainitako zerbitzu bikainak; zerbitzu eredugarria Indar Armatuetan; herrien arteko adiskidetasuna eta lankidetza sustatzea eta bakea indartzeko; merituzko zerbitzuak estatu sobietarrari eta gizarteari
Honen izena daramaVladimir Lenin
Indarraldi1930eko apirilaren 6a - 1991
FundatzaileaIosif Stalin
Mailabaliorik ez Urriko Iraultzaren Ordena
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Beste batzuk
Sariaren irabazle431.418

Sobietar Batasuneko Heroia edo Sozialista Lanaren Heroia bezala sarituek aldi berean Ordena jasotzen zuten, Sobietar Batasuneko Sobiet Gorenaren Presidiumak ematen zuena. Hiri, konpainia, lantegi, eskualde, unitate militar eta itsasontziei ere ematen zitzaien. Batzorde Zentralak ezarri zuen 1930eko apirilak 6an. Lehen saritua Komsomolskaia Pravda egunkaria izan zen, 1930eko maiatzak 23an. Saritutako lehen atzerritarrak bi estatubatuar hegazkin mekanikari izan ziren, 1934ko irailak 10ean Txeliuskin ontziaren bilaketa eta erreskate operazioetan izan zuten parte hartzeagatik.

Ezaugarriak

aldatu

Leninen Ordenaren azken diseinua 1934an onartu zen. Platinoan Vladimir Leninen irudi bat zuen disko bat zuen domina bat zen. Diskoa urrezko bi galburuz eta Lenin (Ленин) hitza duen bandera gorri batez inguratua dago. Ezkerrean izar gorri bat agertzen da, eta igitaia eta mailuaren ikurra, hau ere gorria, behean dago. Domina paparraren ezkerrean jartzen zen, jatorrian zintarik gabe eta ondoren alboetan bi zerrenda hori zituen zinta gorri batekin.

Saritu batzuk

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu