Louisa Garrett Anderson
Louisa Garrett Anderson (Erresuma Batua, 1873ko uztailaren 28a - 1943ko azaroaren 15a) medikuntzan doktorea izan zen eta sufragista, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoko (WSPU) kidea, Erresuma Batuan sortutako erakundea. 1903an Emmeline Pankhurst-ek .
Louisa Garrett Anderson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alderburgh, 1873ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Brighton, 1943ko azaroaren 15a (70 urte) |
Familia | |
Aita | James George Skelton Anderson |
Ama | Elizabeth Garrett Anderson |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Medicine for Women (en) St Leonards School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, zirujaua, biografoa, idazlea eta sufragettea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Medikuntzako aitzindari ospetsuaren Elizabeth Garrett Anderson-en alaba izan zen. Bere izeba, Millicent Fawcett, sufragista britainiarra zen. Anderson Emakumeen Ospitaleko Korpuko (WHC) kirurgia burua eta Medikuntza Errege Elkarteko kidea.
Biografia
aldatuHasierako urteak
aldatuAma Elizabeth Garrett Anderson izan zuen, medikuntzan doktore eta Londresko Emakumeentzako Medikuntza Eskolako sortzaileetako bat, aita berriz, James George Skelton Anderson, Ekialdeko eta Penintsulako Nabigazio Konpainiakoa
St Leonards eskolara joan zen St. Andrewsen, eta Royal Free ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolara, non medikuntzan jardun zuen.. [1]
Sufragista
aldatu1912an, sei asteko lan behartuak egitera kondenatu zuten, geroago lau astera murriztuak, adreilu batekin leiho bat apurtzeagatik. [2] Mediku artikulu ugari eta amaren biografia idatzi zituen 1939an.
Lehen Mundu Gerra
aldatuLehen Mundu Gerran Frantzian aritu zen berak eta bere lagun eta lankide, Flora Murray doktoreak sortutako Emakumeen Ospitalean. Elkarrekin, Frantziako armadarako bi ospitale militar jarri zituzten Parisen eta Wimereuxen . Bere asmoak, hasiera batean, Britainiar Armadak ukatu egin zituen, baina 1915aren hasieran, War Officelesek Londres erdialdean instalazio bat eskaini zion bertan ospitale bat ezartzeko eta beren lanean jarraitzeko. [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ BBC page on Elizabeth Garrett Anderson
- ↑ Geddes, Jennian F. (en inglés). «Deeds and Words in the Suffrage Military Hospital in Endell Street.» . Consultado el 28 de abril de 2016.
- ↑ Wellcome Library – Military Hospital at Endell Street.
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Louisa Garrett Anderson» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.