Luis I.a Espainiakoa
Luis I.a[1] (Madril, 1707ko abuztuaren 25 — Madril, 1724ko abuztuaren 31), ezizenez Liberala, Espainiako erregea izan zen 1724ko urtarrilaren 14tik hil arte. Espainian jaiotako lehen Borboia izan zen eta erregetzan iraun zituen 229 egunek Espainiako erreinaldi laburrena osatzen dute, Filipe Ederra kontuan hartu gabe.
Aita Filipe V.a eta ama Maria Luisa Savoiakoa zituen.
Biografia
aldatuLuis I.a Borboikoa Filipe V.aren eta Maria Luisa Saboiakoaren seme zaharrena izan zen eta, zazpi urte zituenean, amarik gabe geratu zen. Orduan, bere aita Isabel Farmesiokoarekin ezkondu zen eta, horrela, bere haurtzaroa erabat aldatu zen.
1722an, Luis Luisa Isabel Orleansekoarekin ezkondu zen, Filipe Orleansekoaren alabarekin, alegia. Ezkondu zirenean, Luisek 15 urte zituen eta Luisak, 12.
Filipe V.ak abdikatu egin zuen eta,1724ko urtarrilaren 14an, Luis I.a izan zen errege berria.
Tronua hartu eta handik zazpi hilabetera, gaixotu egin zen; baztanga zuen eta Luisa Isabel emazteak zintzo zaindu zuen, bera ere kutsatu zen arte. 1724ko abuztuaren 31n, 17 urte bete berriak zituela, hil zen erregea. Koroa Luisen aitarengana itzuli zen berriro, Filipe V.arengana, eta alargun gaztea monarkia frantsesera itzuli zen, espainiar erret familiarekin ez baitzuen harreman handirik.
Haren gorpua El Escorial monasterioko Erregeen Panteoira eraman zuten.
Borboiak Espainian
aldatu- Filipe V.a
- Luis I.a (1724)
- Fernando VI.a (1746-1759)
- Karlos III.a (1759-1788)
- Karlos IV.a (1788-1808)
- Fernando VII.a
- Elisabet II .a (1833-1868)
- Alfontso XII.a (1875-1885)
- Alfontso XIII.a (1886-1931)
- Joan Borboikoa, Bartzelonako kondea (ez zen errege izan)
- Joan Karlos I.a (1975-2014)
- Filipe VI.a (2014-)
Iruditegia
aldatu-
Luis gaztea zela
-
Borboi etxearen irudia.