Márcia Marinho

politikari brasildarra

Márcia Regina Serejo Marinho (Caxias, 1963ko urriaren 22aTeresina, 2024ko otsailaren 3a) brasildar politikari, mediku eta enpresaburua izan zen[1].

Márcia Marinho
federal deputy of Maranhão (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCaxias1963ko urriaren 22a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
Heriotza2024ko otsailaren 3a (60 urte)
Hezkuntza
HeziketaFederal University of Maranhão (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Brasilia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Social Party (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Maria Madelena Serejo epailearen eta José Crispim Serejoren alaba zen. Hiru neba-arreba zituen, Benevenuto, Fernanda eta Armando, eta guztiak abokatu bihurtu ziren. Paulo Marinho abokatuarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Paulo Marinho Júnior, Larissa Marinho eta João Victor Marinho.

1992tik 1994ra, Márcia Serejo Marinho Maranhãoko Ingurumena Saneamendu Enpresako zuzendaria izan zen, eta 1993tik 1994ra Caxiasko Gizarte Ekintzako Udal idazkaria. 1994an diputatu federal hautatu zuten[1], eta 2001etik 2005era Caxiasko alkate[2]. 2010ean, hautagaitza berrirako izena ematea baztertu zuen Eskualdeko Hauteskunde Auzitegiak[3]. Urte berean, Kontuen Auzitegi Federalak ustelkeria aurkitu zuen eta 2.177.817,79 erreal udalari ordaintzeko agindu zion Marinhori[2].

2024ko otsailaren 3an hil zen minbiziak jota Teresinako ospitalean, 60 urte zituela[4][5].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Portugesez) «Márcia Marinho» Câmara Federal (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  2. a b (Portugesez) Silva, Julimar. «Caxias-Ma: Ex-prefeita é condenada pelo Tribunal de Contas da União» 45 Graus 2010-03-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-03-16) (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. (Portugesez) «Veja a relação de candidatos cassados pelo TRE» A Tribuna do Povo (Noiz kontsultatua: 2011-09-20).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Portugesez) «Márcia Marinho, ex-prefeita de Caxias, morre aos 60 anos» O Imparcial 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  5. (Portugesez) «Ex-prefeita de Caxias, Márcia Marinho morre aos 60 anos» G1 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

aldatu